BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
Ispilatzea PLAY Oso ispilu eder polit bat Eduki dut apaingarri Etxetik irten ta sartu orduko Komunera larri-larri Ezin begiradai uko egin Biratzen naiz maiz, sarri Zergatik ezarri zaizu nire Logelako sarrerari? Parean dudan neska gaztea Izan da nire euskarri Zatitu nintzen sasoi batean Osatu nindun goxo, adi Bera ordea ezta ohartu Nahi dutela zaurgarri Zenbatetan begiratu eta Zein gutxitan ikusgarri Ezin zurekin ezta zu gabe, Zergatik uko ta nagi? Bide luzea...
Read MoreGaitzeko saioa
Zuloa Xabier Gantzarain Elkar, 2018 Hogeita hiru artelan hautatu, aztertu eta gogoeta funtsatuta idatzi du Xabier Gantzarainek. Arte kritikaria da, baina besterik ere bada Gantzarain: arte ederretan lizentziaduna, euskara irakaslea, tabernaria, zutabegilea, telebistako gidoilaria, irratiko kolaboratzailea… Horiek guztiek idatzi dute arteari buruzko saioa. Bere Zuloa sakona da. Niri bederen, zulo sano sakona zabaldu dit gogoan. Baliteke, idazleak –idazlea baitago izaera guzti horien...
Read MoreMendia eta itsasoa lotzen dituen GI 631k bi herriak batu ditu
Herri Opera edota Arte agerralditzat iragarri zuten GI 631 ikuskizuna. Opera baino kultur ondasuna izatea nahi zuten sortzaileek, eta halaxe antzeman ere. Beheko fitxan aipatu sortzaileak baino gehiago izan dira, baita egileak ere. 600 herrikidek osatu dute GI 631 ikusgarria. Hainbat ezaugarrik bereizi egin dute Urretxu-Zumarraga eta itsasoa lotzen dituen GI 631 delakoa, Urretxu-Zumarraga bereizten duen Urola ibaiaren ibian doana. Bi herriak batera aritzea GI 631 operaren emaria da....
Read MoreDantza Hirian
Ikusten duguna berehala ulertzen ez dugunean, zerbait berri edo bereziren aurrean gauden seinalea izan daiteke. Ez beti. Nola gerta hori ere. Dantza hirianek antolatutako hainbat agerralditan egon naiz azken bi asteburuetan. Sei agerraldietatik hiruk urduritu naute, ikusitakoa ulertzeko ez ulertzeko mugan egon naiz. Hendaian ikusi ditut azkenak: Cuerpo espacio. L’espace qui m’habite & qui m’habille, lehenbizi. Merkatuko jende multzoaren artean, emakume arraro bat ikusi dut...
Read MoreUnibertsaltasuna partikulartasunetik erdiesten baita (80 egunean ez da berant)
Laurogei egun baino aise gehiago joan dira 80 egunean filma estreinatu zenetik, alabaina, ez da berant –izan– berau ikusteko. Donostiako Zinemaldian ikusi ez genuenok, arrazoiak arrazoi, ETBn ikusi ahal izan dugu berriki. Gure txoriak eskaintzen digu zoria tarteka, hara. Mikel Ruedaren Izarren argia filma aipatu garaian ikusi eta iruzkina egin nuen gure Abarretan, eta blog honetan ere agertu ziren nire juzkuak. Besteak beste, hauxe erran nuen: “Euskaraz –film batean– inoiz ikusitako...
Read MoreGauzen izateaz edo…
… edo izakarien jatorriaz… edo… “De Rerum Natura latinezko poema epikoa da. Hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukik osatzen dute eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; zeruko zein lurreko hainbat fenomeno azaltzen ditu ere bai…”. Arraioa eta arranopola! Hori irakurri ondoren, nire burmuin eskasak...
Read More
Iruzkin berriak