“Dantza kaosaren eta oroimenaren ondorioa da”
Juan Ignacio de Iztueta y yo Juan Antonio Urbeltz Txertoa, 2018 Juan Ignacio de Iztueta y yo irakurri dut, baita haren egile Juan Antonio Urbeltz elkarrizketatu ere. Gogotsu ekin nion liburuari, baita gogotsu irakurraldia amaitu ere. Alabaina, burua zirimola batean bukatu nuen, kaos batean. Ez naiz etnografian edota paleontologian ikasia, ezta urrik ere. Beraz, “doktoreak ditu elizak” eta haiek balora dezaten liburua. Edonola ere, Urbeltzen “dantza kaosaren da eta oroimenaren ondorioa...
Read MoreMendia eta itsasoa lotzen dituen GI 631k bi herriak batu ditu
Herri Opera edota Arte agerralditzat iragarri zuten GI 631 ikuskizuna. Opera baino kultur ondasuna izatea nahi zuten sortzaileek, eta halaxe antzeman ere. Beheko fitxan aipatu sortzaileak baino gehiago izan dira, baita egileak ere. 600 herrikidek osatu dute GI 631 ikusgarria. Hainbat ezaugarrik bereizi egin dute Urretxu-Zumarraga eta itsasoa lotzen dituen GI 631 delakoa, Urretxu-Zumarraga bereizten duen Urola ibaiaren ibian doana. Bi herriak batera aritzea GI 631 operaren emaria da....
Read More2014ko Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsak irudietan
Kabalkada-Zintzarrotzak Erdi Arotik egin diren antzerki herrikoiak dira. 1947an jokatu ziren azkenekoz. Asteburuan urruñarrek berreskuratu dute eta datorren igandean berriz ere jokatuko dute. Hemen beherean, iragan larunbatean atera nituen argazki batzuk (klik eginda kalitate hobean ikus...
Read MoreZer izan gara eta zer izan nahi dugu, horra transmisioa
Badago zer egina, badago zer ikasia, badago zertaz kexa… Nola adierazi, ordea? Transmisioa landu behar dugu herritarrok, harremanetan sakondu, hor dago gakoa. Sustrai eta Odei urruñar bertsolarien hitzak dira horiek. Izan garena ezagutu behar dugu, izan nahi duguna zehazteko. Horratx, Urruñako Zintzarrotsak ikusgarriak helarazi dizkigun lemak. Gaiak ez dira eskas Euskal Herrian, Urruña lekuko: Santa Flora parkea, Conserver XXI enpresa edota Berttoli elkartea iraganean, hala Abiadura...
Read MoreKabalkada-Zintzarrotsak Urruñan
Zaldiak trostan aditu ditugu, artetan urrun. Heldu dira, emeki, plazaratu dira jada. Urruñako pilota plazan daude. 150 arizale ari dira musikarien erritmora: dantzan sartu dira, haien artean agintariak eta herritarak, jokoan aritzeko prest. Musikariak eta bertsolariak ere beren tokia hartzen ari dira. 800 lagun beha eta so dituzte, ikuskizunaz laketzeko aiduru. Kabalkada-Zintzarrotsaren irudimenezko eleak dituzu. Agerraldia ekaineko 7an (20:30) eta 15ean (17:00) ikusi ahal izanen duzu bertako...
Read MoreAntton Lukurekin bertsolaritzaz (eta II)
Libertitzeaz saioa hizpide: 1. Abantzu ez dut bertsolaritza gaia landu, edo gutxi ekarri dut liburuan. Bertsozaleek atal hori bakarrik irakurriko ote duten uzkur egon naiz. Haatik, bertsolaritzaz idatzi dudana ez da ulertzen aitzinean izkiriatu dudan guztia ulertu gabe. 2. Eta idatzi dudana ez da puntako bertsolarien kontra. Uste dut, memento horretan [Txapelketan] egiten dutena bertsolariei beraiei ihes egiten zaiela. Txapelketa baditu alderdi onak, bistan da: Txapelketak lan handia egin...
Read MoreDantza Hirian
Ikusten duguna berehala ulertzen ez dugunean, zerbait berri edo bereziren aurrean gauden seinalea izan daiteke. Ez beti. Nola gerta hori ere. Dantza hirianek antolatutako hainbat agerralditan egon naiz azken bi asteburuetan. Sei agerraldietatik hiruk urduritu naute, ikusitakoa ulertzeko ez ulertzeko mugan egon naiz. Hendaian ikusi ditut azkenak: Cuerpo espacio. L’espace qui m’habite & qui m’habille, lehenbizi. Merkatuko jende multzoaren artean, emakume arraro bat ikusi dut...
Read More
Iruzkin berriak