BURUtaPENAK: Lagun maiteen katebegiak (XV)
“Baina, izatez, eta batez ere, etsaia ere guztiz osoa da. Birusa gu guztiengan egon daitekeelako. Ikusi gabe, kontziente izan gabe. Jada ez da beharrezkoa politizatua izatea arerioa izateko, ez da beharrezkoa erlijio minoritario batean sinestea ere, azal kolore bat izatea, sexu susmagarri bat edo klase arriskutsu batekoa izatea. Presidentziatik etxe garbitzaileraino, herritar guztiak dira susmagarri. Orduan, bai, segurtasun-doktrina berri bat jaio da, nazionala eta nazioz gaindikoa: ia...
Read MoreV. astea. Konfinamendua Hendaian: Maitasun partikularra
Maitasun partikularra PLAY Nola esango nizuke modu samurrean esan, benetakoa izan dadin, askotan, hain hurbil izanda zugandik, kantatzen badut, askotan, hurbil nauzu, entzuten banauzu, eta pentsatzen dut ez naizela inoiz esaten ausartu, ezta esan ere, denbora erruz eskertu beharko...
Read MoreBURUtaPENAK: Los de Joder! (X)
Ipar Euskal Herrian finkatu zen hegoaldetarra naiz. Hegoaldekoa? “Nongoa baina?”. Mugak behin eta berriz! Euskal Erdikoa ote? (EAEkoa ofizialki). Euskadikoa? Nafarroakoa? Mugak betiere. Demagun, hala naiz eta, Hendaian bizi den nafar jatorriko guipuzcoano naiz. Zer ote da Hendaia? Simil futbolistikoa erabiliz, Hendaia Gipuzkoako kornerra da. “Kornerra?”. Bai. Kirola ekimen –futbola goi-goian– indartsua da, baita ingeles hizkuntza ere. Hizkuntzek ez dute mugarik! Mugak muga,...
Read MoreIV. astea. Konfinamendua Hendaian: Gure bide galduak
Gure bide galduak (PLAY) Gu gazteok gaur gabiltza mundu galdu honetan, gerra bat barruan degula zer egin jakin gabe. Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen, diruaren morroi izaten erakutsi digute. Ilunpe horrek bakardade galduan utzi gaitu; Argirik gabeko...
Read MoreBURUtaPENAK: orduko herrimina gaurko nostalgia (IX)
Gizon arruntaren koplak entzuten ari naiz aspaldiko partez. Koronabirusak gero eta arruntagoak bihurtuko al gaitu? Ez deusak bihurtuko ote gaitu? Horiek itaunak! Gero eta sarriago eta ugariago jalgitzen zaizkit galderok? Bego! Ordenagailuaren pantailari so ari naiz, teklatua jo eta jo… sutan. Teklatua? Ez ni, neroni. Gurpil txikiak dituen aukian eserita nago. Aldakak dantzan. Liburu bat behar dudala, aldaka kolpe batez atzera egin eta apalategia eskura daukat: di-da batean! Telefonoak...
Read MoreBURUtaPENAK: intsumisioa estatuari (VIII)
Martxoaren 16az geroztik, egunero legez, karrikara atera naiz, karriketan barrena noa. Ohiko jendea dabil, “fauna” arraroa ere badabil: kaskoak (pinganilloak) belarrietan, maskarilla bisaian –baita autoan doazen batzuek ere– eta eskularruak. Askok txakurra daramate ondoan loturik, askok aske: “Horiek ez ote lukete maskarilla eraman behar?”, pentsu dut. Udaberria izaki, hau abelera, horiek piurak! Batzuek gainera betaurrekoak jarrita doaz. Horiek itxurak, Matrix Hendaian ote?...
Read MoreBURUtaPENAK: utopien eta distopien arteko Ekuadorrean bizi gara, Interneten (VII)
Eguneroko langaia dugu lengoaia: “Lengoaia gure hitz goaia”. Hitz jokoa da. Ur goaia zena hitz oldea bihurtu dugu. Lengoaia horregatik langaia. Imajinazioa behartu gabe, honatx esaldia: “Koronabirusa oldeak hitz oldeak ekarri ditu”. Itoitz-eraino! Itotzeraino! Jokoak joko, hizkuntza behartzen dugu sarri. Konparazione. Hona indar-net-en aurkitua: – “Ekuadorra pasa du Iñigo Astizen Kixoteren lurraldera egindako bidaia kronikak”, Lekutan dago Kixoteren lurraldea. Aro Erdiko Mantxa...
Read MoreBURUtaPENAK: Koronabirusa iritsi aitzin giza-gaixoak ginen (VI)
Estatua da gaur egun gizabanakoek eraiki dugun egitura politiko gorena –laino guztien gainetik eta laino guztien azpitik; eliza guztien gainetik eta azpitik–, hala ere, badoa eraldatzen, eiki! Engoitik (XX. mendeaz geroztik) badira ere egitura supranazionalak: Europar Batasuna, Troika edota Nazioarteko Diru Funtsa, besteak beste. Munduko Osasun Erakundearen funtzioa berebizikoa da uneon. Zer esanik ez, enpresa (lobby) farmazeutikoen boterea. Besteak beste, horiek ari dira KOVID-19aren...
Read More3. astea. Konfinamendua Hendaian: Luis Eduardo Aute In memorian
Al alba / Egunsentian (1975) Esango banizu, maitea, goizaldearen beldur naizela, ez dakit zein izar diren horiek mehatxu gisa min egiten dutenak, ez dakit zer odola isurtzen duen ilargiak bere segaren ahotik. Uste dut gauaren ondoren … etorriko dela gaurik luzeena, ez nazazu abandonatu. Maitea, egunsentian. izan ez genituen seme-alabak estoldetan ezkutatzen dira, azken loreak...
Read MoreBURUtaPENAK: Errepublika, erregeak eta bufoiak (V)
Hegoaldeko abenduaren inozentadak apirileko 1ean izaten dira Ipar Euskal Herrian. Horrek euskal nazioaren in-existentzia aditzera ematen digu hein batean, nolabait erranik. Baina ez da hori gaia aldion. Bego! MEDIBASK-ek Amikuzeko Barthélémy Aguerre hautetsiari itsatsiriko arraina hartu dut hizpide. Arrain polit irrigarria. Alta bada, bizi dugun garai latzaren adierazlea izan da. Auzokide bati gogorarazi nion bezperan: – Bihar poisson d’avril! Ez zen egunaz oharturik. Bizi dugun...
Read More
Iruzkin berriak