Katebegia
Hasiera » Mikel Asurmendiren bloga - Katebegia

Epopeia onomatopeiko emea

2014-10-03  //  (A)iruzkin literarioak  //  Iruzkinik ez

Erraiak nobelaren azala. Ainhoa Lukasen lana.

Erraiak nobelaren azala. Ainhoa Lukasen lana.

Erraiak

Egilea: Danele Sarriugarte

Argitaletxea: Elkar

 “Plok-plok-plok…”. “Tik-tak, tik-tak…”. Erraiak narratzen duen istorioa definitzen eta deskribatzen duten soinuak dira. Izenik ezagutzen ez dugun pertsonaia nagusiaren –eta narratzailearen– erraietatik iradokiak. Eta nola?

Aitortu beharrean nago: lehen unean ez nekien nondik heldu nobelari. Narratzailea –egilearen alter egoa?– nire alabaren adinekoen “mundukoa”  da. Eta dena aitortzera –muturreko adibide baterako–, ni Yon Etxaideren  Joanak joan edota Gorrotoa lege nobelek ekarri ninduten literaturara. Hots, nire literaturaren bidea frankismoak –besteak beste– Euskal Herrian eragindako txikizio moralaz jabetzekoa izan da.

Joanak joan, gorroto-aldiaren osteko literatur egile berriak ernatu dira. Iraganeko gorrotoa herra da orain. Izen gabeko protagonistaren erraiak herraz erauziak kausitu ditut. Berak izenik barik, beste pertsonaiek ia ez dute bisaiarik ageri. Siglak baino ez ote? Z izenekoaren izana, apika, Zorroaren mozorroaren baitan bila genezake.

Protagonistak Z-rekin apurtu du, eta T eta Y, K eta D, U edota Ö partenair(e) berriak aurkitu ditu. Pertsonaia postmoderno horiek aise “gainditu” dituzte –gaituzte– jainkorik gabeko modernook, alajainkoa. Erraiak-etako euskaldunak lekutan daude Orixeren Euskaldunak eta Barne-muinetan poemetakoetatik. Iragan mendeetako –gerra aurreko eta osteko– misogino haien bilobak mintzo dira orain. Eta literaturaren bidez espresatzen direnean, Julio Cortazarren Rayuela edota Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelekin bidaiatzen dira.

Erraiak-etako pertsonaiek ez dute aberririk, ez dute bederen euren aurrekoek izan zuten “aberiarik”, ez kalterik –perjuiciorik, hots– ez aurreiritzirik. Alta, bada, ez dute jainkorik. Hirian hazi eta hezitakoak dira, euren mintzoan ez da itsasorik ez mendirik ageri. Galdu dute esperantza: “Esperantza gaitzenetan gaitzeena da, gizakion sufrimendua luzarazten baitu” (Nietzsche).

   Narratzailea itaunka ari zaigu:

Noiz hasten da gure oraina?
Amesterakoan al da?
Erabakia hartzerakoan?
Lehen pausoa ematean?
Lehen pausoa… Lehen pausoa…

Nobela frenetikoa da, eta ez da thrillerra. Hitchcock-en suspenseak ez du zirrara nahikorik sorrarazten pertsonaia hauek durduzarazteko. Calderon de la Barcaren La vida es sueño (Bizitza amets) eraldatu da. Gure arbasoek ametsak bizi zituzten gauetan bizi dira Erraiak-etako pertsonaiok, hauen ametsak gaueko alkoholek –drogek– iradokiak izaki.

Nobelako atalen izenburuetan finkatuta dago protagonistaren denbora: 0,-2, 0, -6, 0, 0, -3, 0, -3, 0, 0 (egunsentia) , -1, 0, 01 (biharamuna). Denborak ez du nora jagoitik. Pertsonok denbora –eta espazioa– kontrolatzeko gaitzarekin munduratuak gara, eta obsesio horrek gatibatuta bizi. Denbora kontrolagaitza ez ezik, gaitza da espazioaren kontrola. Mundua –espazioa eta denbora– esatean, demagun egoa diodala.

Nobelak 63 eranskin ditu. Narratzailea eta protagonista mugatuak dira,  bai idazle bai pertsona gisara. Egilea damu da beste gisa batez errenditu ezin izanaz.14. eta 16. eranskinetan “Egiari zor…” batez gaztigatzen digu, baita bere burua kastigatu ere. Artean, 15.ean: “Ez nuke arrunt horrela esan behar, destainaz, ez nuke bixkor horrela idatzi behar, erdeinuz…”, diosku.   Baina ikasiko du. Nerabezaroa iragan berria baita idazlea. 124. orrian horrela dio berriz: “Aitor dut: normala izan nahi nuen”.

Aitor du: ez da normala. Idazleak idazle kategoria iristeko “anormala” izan behar baitu. Idazle hau erraietatik ernatzen hasia da. 119. orrian hasten den atal antologikoa lekuko.

Nobela frenetiko da. Eta eskatologikoa, berbaren bi adieratan:

(1) Joan badoan “gure” munduaren amaiera antzeman dut berean.
(2) Erraietatik idoki ohi zaizkigun usain guztiak iradoki dizkit, sexuarenak barne.

 

(2014-10-03)

 

Nortasunari bi bertso (Elizairi ikasiak)

2014-10-01  //  (H)endaika  //  Iruzkinik ez

 

Gamarte herria, mendi artean gordea.

Gamarte herria, mendi artean gordea.

Gamarteko Elizagaraia etxaldea aipatu nuen irailean, Garazi eskualdeko seme zendua Oxe Oxandabaratz oroit. Aldion berriz, haren seme Arño daukat gomutan. Bertsozalea ez ezik, gisako bertsolaria izana gaztetan, Elizai izengoitiz ezagutua. Euskaldun peto-petoa ez ezik, euskaltzale prestua. Hein batean, Arñori esker ikasi nuen egun herdoildurik dudan Garaziko eskuara amiñia, baita Nortasunari paratutako bertso hauek hari ikasi ere:

 

 

Nortasunari (*)

 

1/ Nortasuna ez da aurkitzen                    2/ Nortasun faltak galdu gintigun

inola ez beldurrean,                                             hainbat euskaldun bakandu,

ez da aurkitzen disimuluan,                               gure herriak falta horretan

gutxiago gezurrean.                                             bere kaltea izan du.

Nortasuna zer den esan nahi nuke                   Etorkizuna gogoratuta

euskaraz, hitz xamurrean,                                  ez da oraindik berandu,

bakoitza nor den azaldutzea                              Euskal Herria salba liteke

mundu guzti(ar)en aurrean.                              nortasun hori bagendu.

(*)  Arñok bertsook bizkaitar bertsolari bati ikasi zizkion Hazparneko jaialdi batean, 1980. urte aldera.

Eta gaur da eguna, urriaren 1ean, neronek aspaldi paratu nuen bertso-poema moduko hau Arñori ordainetan helaraztekoa.

 

Garaziko lurra

 

1/ Iparraldean barrena                      2/ Lanbro artean gorderik

zu zaitugu erdian:                                   gelditurik aldian:

pentze laboragarriak                              behialako askazia

landuak ordokian.                                  oraindik  baserrian.

Artzaintza atxiki duzu                           Basajauna bizi duzu

udaldian mendian.                                 Irati pagadian.

3/ Historia gorabeherek                    4/ Helduaro hondarrean

bideratu zaituzte,                                   zugan ninduzun hazi,

zure berezko jitea                                  denboraren iraganak

alde batera uzten.                                  ez zaitu aldarazi.

Nafar eskualdea zira                             Herrixka zira oraino

nahiz nehor gutik uste.                        Donibane Garazi.

5/ Zugana bildu ninduzun                6/ Eskuarak dirauzu din-dan,            

patuak pusaturik,                                 hiltzen zauzun hizkuntza,

xarmanta izan zintudan                      zuri ikasi dauzut

nitaz txit jabeturik,                              arbasoen uzkuntza,

ene baitan zaitut hartaz,                     hil-bizian egun dugun

gogo-biziz oraindik.                              atzoko bereizkuntza.

7/ Ene pentsamenduetan

jalgitzen zira sarri.

Zurekiko sentipena

nigan duzu itzarri.

Alditan baterakorra

zenbaitetan mingarri.

(Hendaia, 1987)

 

 

 

 

Lehen Gerra Handia 15 ataltxotan!

2014-09-24  //  (A)iruzkin literarioak  //  Iruzkinik ez

14 nobela Meettok-en eta Gerardo Markuletareneskutik

14 nobela Meettok-en eta Gerardo Markuletaren eskutik

14

Egilea: Jean Echenoz

Argitaletxea: Meettok

 

Ramon Etxebestek kudeatzen duen Metttok argitaletxeren eskutik heldu zaigu 14 izenekoa. “Izenekoa” delako hori idaztea alferrikakoa deritzot normalean, baina oraingoan, titulu berezia dela eta, halaxe egin dut.

Jean Echenoz idazle frantziarra ezaguna dugu, Gerardo Markuleta itzultzailearen eskutik euskaraz ezagutua. Aldion ere, egoki ekarria.

14 nobelatxoaren esaldi xumeak (jatorrizko bertsioa ezagutzeke), horren xumetasunez tolestu izanak gatibatu nau. Traduttore, traditore esana gogoan, literaturaren tolesak aise direla traditzen esana ere ezaguna zait.

Nobelatxo gisa ekarri dut 14, eta gisa honetara ekarri nituen ere nobelagilearen Ravel (Maurice Ravel), Courir / Lasterka (Emile Zatopek) eta Tximistak / Des Éclairs (Nikola Tesla) nobelatxoak: “Hiru pertsona, hiru historia, hiru mundu arras desberdinak. Mundu bereko hiru lagun horregatik, gure historia garaikidearen argizariak”.

“Protagonista ezagunik ez, oraingoan” esan nion ene buruari 14 hartzean, aldez aurretiko pistarik ezagutu barik hartu ere. Atalak zenbakiz izendatu izanak zenbatzera pusatu ninduen berauek: “14k 15 atal ditu, hara!”.  Azalera atzera egin nuen: etxe baten aurriak. Azal margulak eta tituluak 1914 urtera eraman ninduten: “Mendea duk I. Mundu Gerrak eztanda egin zuela, to!”. Lehen Gerra Handia izan zen, 14 Txikia da atzera.

Horrela hasten da istorioa: “Eguraldia aukera-aukerakoa zenez, eta larunbata izaki, lanak hain zuzen ere atseden hartzeko egokiera eskaintzen zion eguna, Anthime bizikleta ibilaldi bat egitera irten zen bazkal ostean”.

Anthime herriko kanpandorrearen alarma-deiak entzun ditu muino batetik. Victor Hugoren Quatrevingt-treize liburuaren Aures habet, et non audiet  (Belarriak, baina gorrak) darama bizikletan.

Gerraren susmoa modu soilean narratua da 1. atalean: Anthime da 14ko protagonista. Ibilaldian irten zen, alta, ibilaldia lau urterako (1914-1918)  izan ez ezik, bizitza osoan oroituko du. Ohiko galderak eginen ditu engoitik: “Non nengoen gerrak eztanda egin zuenean?”. “Nor nintzen ni?”. “Nor naiz orain?”.

14 nobelatxoa izendatu dut, nobelatzar adjektiboaren aldean goragarri delakoan. Jainkoak libra nazala Echenozen literatura apaltzetik, bere emaria adjektiboz urri eta iradokizunez oparoa baita. Eta jainkoak salba ditzala, bidenabar, gerra-kide diren Anthime-ren lagunak: Charles, Padioleau, Bossis edota Arcenel. Horiexek dituzu nobela txiki-handi honen  beste protagonistak. Ez dira bakarrak. Borne familiako alaba Blanche ere partida da, gerrara joan gabe ere. Izan ere, batzuek gerra garaia gehiago nozitzen dute eta bestetzuek gehiago probesten; areago, batzuk gerrara joan gabe probestu ere.

Protagonistek aliatu inperialistei aitzi egiteko Loire-Atlantiqueko Vendée departamendutik Alsaziaraino egiten dute bide. Historia ulertzeko istorioak  berebizikoak dira. Halaxe 14. Blanche Bornek Marc Elder-ren Le Peuple de la mer liburua orriztatzen du. Marcel Tendron benetako izeneko idazlearen eta familia-lagunarena. Goncourt saria irabazi zuena Marcel Prousten aurka. Gerra garaia bizi gabe ere, bake garaia aurkakotasunean bizi ohi dugun seinale. Edota, 14n leitu dezakezunez: “Le miroir egunkariak edozein preziotan ordainduko ditu gerrari buruzko argazkiak, interes nabarmenekoak izanez gero”.

Aberkideak, koadrilako lagunak edota adiskideak dira gerrara doazenak, alabaina, maitasuna adina gorroto ernatzen da gerra garaian –ezaguna zait hori ere–, baita lagunen artean ere. Hona ere ikaspena: “Maitatzea ez da zuk besteak nahi uste duzuna ematea, besteak nahi duena zuk ematea baizik”.

14 nobelatxoaren irakaspena, berriz, Gerra Handia 15 ataltxoetan ematea da, neurritsu eta egoki!

N-1 eta RN-10 bitarte (Bidez bide)

2014-09-22  //  (H)endaika  //  Iruzkinik ez

Guk taldearen Bidez bide diskoaren azala

Guk taldearen Bidez bide diskoaren azala

Bidez bide segitzen dut, ez beti oinez, autoz ere banabil eta. Musika izaten dut bidelagun. Guk taldearen Bidez bide kanta entzuten noa: “Bidez bide aspaldian bagoaz lau anaiak, ezin ukan gure artean irria dela nasaia”.

Irri nasaia marraztu zait bisaian, seme-alabei errana oroitzean: “Euskal nazionalitatearen bila –borroka bidean– ihes egin nuen herritik eta zuek biok bi dituzue: espainola eta frantsesa. Horra marka!”.

Hendaian bizi naizenez gero, sarri egiten dut N-1etik RN-10era, edo alderantziz, hots, Espainiako nacional batetik Frantziako beste national batera. Irratia ere piztu ohi dut. Assemblée national edota Audiencia Nacional delakoak entzuten ditut, baita kirol sailetako “nazional mailako ekipoen” emaitzak ere. Azken hauen esatariak ez dira euskal nazioaz ari, prefosta, beren nazioaz mintzo dira. Edo “gureak omen diren irratiak” besteen nazioez ari dira.
Alta, omen, haiek, nazioa eta estatua osatu dutenak –espainolak eta frantsesak– ez dira nazionalistak. Errepublikarrak edota demokratak dira. Ni, berriz, Lapurditik Gipuzkoara  noala –edo alderantziz–, euren esanetan “probintzia edo erregio mailan” mugitzen naiz.

Katalunia eta Eskozia izenak bolo-bolo entzun ditut irail horail honetan, baita Euskal Herria ere. Estatu gabeko herriok geure nazio askea osatu beharrean ari gara: “Independentzia, naziotasuna, lurraldetasuna, nortasuna…” delakoek liluratu naute, liluratu beste gatibatu ere: “Bidez bide hoa, auto-gidari. Kasu!”.
Gogoetatsu segitzen dut:

Independentziaz: aipu zahar bat eta berri bi gogoratu ditut. EAJko buruzagi Xabier Arzalluzena: “Independentziak azak jatera eramango gaitu”. Eskoziako ministro ohi Jim Matherrena: “Independentziarekin, etorkizun hobea, justuagoa eta oparoagoa eskuratuko dugu”. Asier Blas politologoarena: “Kostua da klabea”.
Eta pentsu dut: “Independentziaz ari garenean klabe ekonomikoetan ari bagara, alferrikakoa da independentziaz aritzea”. Edo independentzia hori ez da ni ari naizen independentzia. Kostu eta interesen araberako estatu gabeko independentistek ez dute beren nazioa inoiz independentea egingo”.

Naziotasunaz: historiak, kulturak, usadioak, lurraldetasunak, ekonomiak edota hizkuntzak egiten dute herri bat nazio. Euskal naziotasuna izanen da, espainiar edo frantses nazionaren –edo beste nazio subiranoen– heinean osatuko bada, eta eurengandik aske. Baina euskaldunon nazio subiranoa, pobrea edo aberatsa izatearen –gure erosketaren saskiaren– arabera gauzatuko bada, jai dugu.

Lurraldetasunaz: ezaugarri bakar batek soilik eta berez ez du egiten naziotasuna, denek laguntzen dute nazioa osatzen, baina ezaugarri batzuek gehiago bestetzuek baino. Hau da, historiarik eta lurralderik gabe badago euskal kultura edo nortasuna osatzea. Nazioa sortu daiteke pobrea edo aberatsa izanda, eta osatuko bada euskaraz izanen da.
Printzipioz ari naiz. Besterik da politikaz idaztea. Politika ekonomia da funtsean. Baina, kasu, politika oroz gain ekonomia bada ere, politika “denbora” kontua bilakatu da. Denbora kontrolatzen duenak mundua kontrolatzen du.

Rogelio Botanz legazpiar kantariaren Tiempo diskoaren azala

Rogelio Botanz legazpiar kantariaren Tiempo diskoaren azala

Rogelio Botanz-ek Tiempo diskoan dioenez, “Todo es cuestión de tiempo”, baita “todos vamos en el mismo azul” erran ere. Itsasoa, hots, mundua, merkatu handia bihurtu dugu eta denok barku berean goaz. Itsasoa izarigabea da eta denbora kontrolagaitza.
Baiki, “politikaz” baino “printzipioz” ari naiz, baita “poetikoki” ere.

Endaika segitzen dut. Nortasunaz hurrengo batean ariko naiz, araiz! Hemen (H)endaikan.

 

                                                                           (2014-10-03)

Oharra: Artikulu hau urriko dataz ARGItAra eman “behar” nuen, denborak –beste behin ere– gainditu nau.

 

 

“Jai parekideak” aldarrikapena bizirik! (eta 3)

2014-09-19  //  Jaiak  //  Iruzkinik ez

Izaskun Larruskain, Jaizkibel konpainiako kapitaina

Izaskun Larruskain, Jaizkibel konpainiako kapitaina

Emakumearen parekidetasuna jaietan –eta beste eremuetan– azken hiru hamarraldiko aldarrikapena da. Konparazionera, Bidasoako –Irun eta Hondarribiko– alardeetan azken hogei urteetako nahia eta eskaera da.
Bidasoan –eta Baztanen– gaindi ibili arren, aurten ez naiz tokiko alardeetara hurbildu. Hartara, “Jaiak bai aldarrikapenak ere bai” delako argazki eta bideo sortan ez dira horiek ageri izan.
Irungo Alarde mistoaren eskaera eta bilakaera amiñia ezagutu dut hastapenetik. Irunero aldizkarirako jarraipena egin nuen kazetari gisa, baita Argiarako ere, handik hamar urtera.
Orduan bizitakoak eta idatzitakoak zaharrak dira, baina, eta egiari zor, emakumearen aldarrikapenaren aldeko berriak ez dira zaharrak. Ez da gutxi hogei urteotan aurreratua, ez da nahikoa, bistan da, alabaina, Alarde parekidearen aldeko aldarrikapenak egindako bidea egundokoa da.
Hondarribiko Alardearen biharamunean, Berriako azalean agertu zen emakumea Izaskun Larruskain da, Jaizkibel konpainiako kapitaina (argazkian baina, “adineko” gizonezkoa ageri zen txaloka, eskuinean. Ez dut argazki originala aurkitu, eta txiki horretan ez da ageri).
Alarde parekide eta mistoaren aldekoek nik baino hobeto idatzi(ko) dute gaiari buruz.
Alta bada, alardeen inguruan egin ditudan hausnarketek utzitako lerro batzuk paratu nahi nituzke:

– Alarde parekide eta mistoaren kontrako jarrera nagusia da Bidasoako alardeetan, baina jarrera ez da Irungo eta Hondarribiko berezkoa edo tokikoa. Nire aburuz, Euskal Herri osoko herrietan alarde mota hori izango balitz, alarde tradizionalaren aldeko jarrerak berak lirateke.
– Tolosa, Ugao, Bera, Gasteiz, Ituren-Zubieta edo Zuberoko maskaradetan bestelako jarrerak badira parekidetasunari dagokionez, ados (dena den, horietan badute hainbat sesio eta zer eztabaidatua oraino, Joanes Etxebarriaren artikulua lekuko), baina, agerraldi horiek ez dira Bidasoako alardeen tamainakoak inondik inora ere.
– Irungo eta Hondarribiko alarde tradizionalaren agerraldia gure historiaren izaera eta emaitza da, gizarte bateko hierarkiaren isla.
– “Jendartea botere politikoen aurretik doala” delakoa ez da egia, ez beti behintzat. Hala balitz, pertsonen eskubideetan oinarrituta, alardeok parekideak izango litzateke lege dekretuz.
– Ez da egia ere, demokrazia sistemak herritar guztion eskubideak bermatzen dituela berez.

Zaldieroaren De Rerum Natura

Zaldieroaren De Rerum Natura

– Eta inork pentsatzen badu Euskal Herria ez dela herri askea –eta bertako jendartea demokratikoa dela berez–, ondoko herriak, nazioak edota estatuak ez direlako demokratak, oker dabil eta herri honek jai du eta etorkizun beltza!

 

 

 

Zorionez, badira ere histerikoak ez diren neskak, baita gizonezkoak ere.

Zorionez, badira ere histerikoak ez diren neskak, baita gizonezkoak ere.

Azkenik: inork uste badu “jarduera politikoa eta demokrazia” direlakoak jendartea askeagoa eginen duela berez eta artez, politika jai eta party izanen da, horixe! Nola ulertu bestela, 20 urte iragan ondoren, oraindik ere, herri honek neska histeriko elemenia horren Alardea bizi (behar) izatea?

Baztan eta Bidasoan gaindi: Jaiak bai aldarrikapenak ere bai! (2)

2014-09-17  //  Jaiak  //  Iruzkinik ez

Baztan eta Bidasoan gaindi, irudiak eta musikak:  Jaiak bai aldarrikapenak ere bai ! lelopean.

 

  1. Baztanen izan ziren uholdeen ondoko udalbatzaren eskerreko eleak.
  2. Karrozen ibilaldiaren amaieran Presoen aldeko aldarria.
  3. Gaztetxearen alde, hendaiarrak Iruñeko Muthiko Alaiak fanfarreak lagundurik.
  4. Zo-zongó! perkusio taldea Hendaiako plaza nagusian, Euskal Jaietan.
  5. Cumbiam‘bero taldea, Beloki lagun. Hendaiako itsas bulebarrean.
    https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2014/09/01.mp4
    https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2014/09/02.mp4
    https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2014/09/03.mp4
    https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2014/09/04.mp4

    https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/sites/44/2014/09/05.mp4

 

Jaiak bai aldarrikapenak ere bai: Bidasoa/Baztanen gaindi

2014-09-16  //  Jaiak  //  Iruzkinik ez

“Jaiak bai borroka ere bai!”, izan zen iragan berrian lema.

“Jaiak bai aldarrikapenak ere bai” izan liteke oraingoan.

Bidasoa/Baztanen gaindiko udaldiko argazki sorta duzu honako hau:
Oharra: hobeto ikusteko klikatu argazki gainean.

Presoen aldeko Futbol 7 Hendaia. Xabi Solano kantari.

Presoen aldeko Futbol 7 Hendaia. Xabi Solano kantari.

2014ko Irungo jaien aldarrikapena.

2014ko Irungo jaien aldarrikapena.

–   Hondarribia Blues: Lazy Lester, Arma Plazan.

Hondarribia Blues: Lazy Lester, Arma Plazan.

 

 

 

 

 

 

Baztandarren Biltzarra: Baztango udalaren eskerrak, abuztua.

Baztandarren Biltzarra: Udako uholdeen ondoren jasotako laguntza eskertu zuen Baztango udalak.

Baztandarren Biltzarra: Espainia presente, parodian bada ere.

Baztandarren Biltzarra: Espainia presente, parodian bada ere.

Hendaiako Euskal Jaiak: Gaztetxea hendaiar gazteen aldarrikapena.

Hendaiako Euskal Jaiak: Gaztetxea hendaiar gazteen aldarrikapena.

“Jaiak bai Kirola ere bai”: Hendaitz-ek antolatutako Pala txapelketa sari banaketa.

“Jaiak bai Kirola ere bai”: Hendaitz-ek antolatutako Pala txapelketaren sari banaketa.

Zo-zongó! perkusio taldea bietan Hendaian: euskal jaietan eta Futbol 7-n.

Zo-zongó! perkusio taldea bietan Hendaian: euskal jaietan eta Futbol 7-n.

Ikasle abertzaleak “Mugarik gabeko eskola” lemapean. Hendaiako Txingudi badian.

Ikasle abertzaleak “Mugarik gabeko eskola” lemapean. Hendaiako Txingudi badian.

Bidasoa Folk: Belgikako MANdoliMAN taldea, Hendaiako Gaztelu Plazan.

Bidasoa Folk: Belgikako MANdoliMAN taldea, Hendaiako Gaztelu Plazan.

 

Hendaiako Bulebarrean:  Cumbiam'bero taldea, Beloki pandero jolea lagun.

Hendaiako Bulebarrean: Cumbiam’bero taldea, Beloki pandero jolea lagun.

 

 

 

 

 

Oi, haizu izatea zilegi balitz!

2014-09-09  //  (A)iruzkin literarioak  //  Iruzkinik ez

giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta “pentsamenduan” eskarmentatua

Giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta  * “pentsamenduan” eskarmentatua.

Tractatus

Egilea: Jule Goikoetxea

Argitaletxea: Susa

Poeta gisa plazaratu zaigu Jule Goikoetxea (Donostia, 1981). Marraztu dezadan bere soslaia: giza zientzietan aditua, zientzia politikoetako irakaslea, politikagintzan aritua eta “pentsamenduan” eskarmentatua . Hala edo halatsu izanik ere, ezin bere soslaia marraztu haren aita Tomas Goikoetxearen izana gogora ekarri gabe, ezin liburuko lerroen trazatua ulertu, ezta egileak eskribitutako tratatua ere. Tomas Goikoetxeari eskaini dio Julek liburua, Tomasen alabak.

Hiru atalez osatuta dago liburua: Tractatus civicus, Tractatus magnanimus, Tractatus innavigabilis. Halarik ere, bereziki, sarrerako poemaren lerroek  –Albait zoriontsuena– zeharkatzen eta marrazten dute liburua. Poemak, denboran  gaindi trazatua, munduan –espazioan– kokatzen gaitu, hots, errealitatean.  Zoriontasuna da gure izana marrazten duen lerro nagusia –poema ongi ulertu badut–. Zoriontasuna aldian behingo dohaina da, bizi ahal izateko graziazko nola desgraziazko emaria. Zoriontasuna dastatzeak miserableak edota aspergarriak izatera kondenatzen gaitu. Poema zoragarria beste krudela da.

Tractatus civicus: Poetak bere burua kokatu du egungo zibilizazioan: zibilizazio honen hitzen menpe bizi da. Emozioen menpeko pertsona zibilizatuak antzo, bizi ahal izateko, hiltzeko prest dago. Boterearen egiaren eta hitzaren menpekotasunean hiltzea zilegi baita, erran nahi baita, zibilizazio honen emozioen eta modu gizalegezkoen arabera.

Poetak humanitatea –humanitate hau– deitoratzen du. Poesia garenaren debeku guztien lekua da beretzat. Edabe erudituek elikatzen dute bere gogoa, alabaina, loria ez da Olinpoko ez Lurreko jainkoen “emakida” (hitz itsusia “emakida”, neronek hautatua; egungo zuzenbidearen emaria). Alta bada, pertsonok heredatu duguna ere bagara hein batean. Zentzuan –izatearen zentzuaren logikan– pulunpatzen da Jule Goikoetxea ondina. Humanitatearen hondo-hondoan marea sakonak eta nahasiak dabiltza ordea. Hartara, senaren logikak gidatua, poetak tratatu zibiko bat  eskaintzen digu. Zilegi dena haizu izatea nahi du!

Tractatus magnanimus: Heredatu dugunaz beste (garenaz gainean edo azpian) animaliak ere bagara. Poetak animaliatasuna aldarrikatzen du, bihotz zabaleko tratatua proposatzen digu, baita oihanera itzultzeko irrika agertu ere. Botereak biolentzian hartzen du oinarri –oinarria, ez funtsa, gehituko nuke neronek–. Poetak iraganeko oihaneko  –edota familiarteko– biolentziaren ordena sinbolikoa sei hitzez trazatzen du: aita eta ama daude haren oinarrian, boterearen funtsa hitzen ordenan dago alabaina. Poetak egia du hitz makulu. Honatx Egia poema: Hain pobrea da / inork ez du nahi / eta horren garesti saltzen da / berak ere haizu ez. Infernua honela definitzen du berriz: Soraioek boterearen ahalmena duten saioa.

Tractatus innavigabilis: Ezin nabigatuzko itsasoa da mundua. Pertsonok emozioak –desioek– bultzatutako anforak antzo gara, hauskorrak. Tratatu iraunkor sendo bat trazatzeko –idazteko– ezgauza gara. Irritsak gidaturiko “ez izakariak” gara. Alabaina, nabigatze gaitza den munduon, maitasuna motore eta botere den munduon, maitasuna merezi dugun jakiteko, askatasuna dastatzea proposatzen digu poetak.

Poeta hau ez da generorik gabeko izakaria haatik, bere burua neska alai itsusi eta arriskutsu modura trazatzen duen poeta honek menderakuntza zapartatzeko lanabesak bilatzen ditu. Baikorra da hala ere, menderakuntza zapartatu nahi du baina mundua zapartatu gabe. Irrikak bultzatzen du itsasoan nabigatzen jarraitzeko.

Non zaude Tomas?
Eta zu Jule, non zaude honezkero?
Oi, haizu izatea zilegi balitz!

*   *   *

 * Pentsamenduan eskarmentatua.
Ludwig Wittgenstein: “Iraultzailea bere burua aldatu dezakeena izango da”.

Buenaventura Durruti anarkistaren peskizan

2014-09-05  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Espertategi etxaldearen sarreran: Xabi Marin eta Xabier Elosegi ezkerran. Ttomas Darraidou ondoan, hoen aita eta osaba. Durrutitarren leinukoak.

Espertategi etxaldearen sarreran: Xabi Martin eta Xabier Elosegi ezkerrean. Ttomas Darraidou erdian, ondoan honen aita eta osaba.

 

Buenaventura Durruti anarkistaren peskizan abiatu ginen udaberri aldean, haren leinuko Xabi Martin bizkaitarra eta Xabier Elosegi gipuzkoar-lapurtarrarekin batera. Hainbat gutun trukatu genituen eta zenbait txango egin ere anartean. Udaldi hondarrean, ostiral honetan, argitaratu dugu bilaketak emandakoa.

Leinu baten zuhaitz genealogikoak ale elemenia ematen du. Kazetari honek ale anitz eta nasai jaso zituen, baita, maleruski, zenbait ale –izen, datu eta data batzuk– nahasiak eman ere.

Paperezko bertsioa hobetua dukezu irtenetekoa hau.

 

 

Darraidoutarren sukaldean, Ttomasen amarekin.

Darraidoutarren sukaldean, Ttomasen amarekin.

 

 

 

 

 

 

 

Eskuinean, Ixuribehereko Jean-Pierre Etcheberri nagusia

Ezkerrean, Ixuribehereko Jean-Pierre Etcheberry nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

Hervéren aita Graxien Parachou
Hervéren aita Graxien Parachou, Sarrigainean

Sarrigaineako Gaxuxa, etxaldearen aitzinean.
Sarrigaineako Gaxuxa, etxaldearen aitzinean.

Aurki, azken kate-maila Katebegian

2014-09-05  //  (A)iruzkin literarioak  //  Iruzkinik ez

Iker Etxanizen irudia.

Iker Etxanizen irudia.

Katebegia blogaren marinel honek “politikaren eta literaturaren (h)egian” nabigatu du iraganean. 2000. urteaz geroztik, literaturaren zer(h)eginean hainbat “uharte” aurkitu eta horietara iristeko iparrorratz-testu moduko batzuk zirriborratu ditu. Irunero eta Berrian ikusi zuten argia, bakar batzuk Argian ere bai (Susako armiarmak harrapatuak dituzu).

Itsasoak zeharkatzen segitzen du marinelak, uharteak ez ezik, itsasontziak xerkatzen eta hauen kate-egiak lotzen segitu ere.

 

Katebegiako bitakora-kutxako pergaminoa

Katebegiako bitakora-kutxako pergaminoa.

 

Aurki, azken kate-maila aurkituko duzu Katebegian.

27 - 56«Aurrekoa1020262728294050Hurrengoa»

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA