Tosca-k liluratu egin zuen
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Puccini-ren ‘Tosca’. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Miguel Ángel Gómez Martínez. Easo Abesbatza eta Easo Eskolania. Zuzendaria: Xalba Rallo. Bakarlariak: Ainhoa Arteta, Teodor Ilincai eta Roberto Frontali. Eszena Zuzendaria: Pako Azorin. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 15a. Egia esan, ez dakit nork utzi zuen publikoa txundituta, Tosca pertsonaiak ala Ainhoa Artetak. Puccini-ren Tosca publikoak gehien maite duen opera horietako bat da....
Read MoreAmore, amore
Fitxa: Musika Hamabostaldia. José Bros tenorearen errezitaldia. Marco Evangelisti (pianoa). Egitaraua: Tosti, Donizetti, Leoncavallo, Gastaldon, Cilea, Denza, Verdi, Massenet, Fauré, Gounod, Moreno Torroba, Guerrero eta Vives-en obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 4a. Zinez interesgarria José Bros tenore katalanak emandako errezitaldia Musika Hamabostaldian. Arrazoi askorengatik. Alde batetik, egitarau amable eta gozo-gozoa aukeratu zuelako, non maitasuna eta...
Read MoreHasteko, filigrana hutsa
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Mahler Ganbera Orkestra. Zuzendaria: Manfred Andra Mari Abesbatza. Zuzendaria: Andoni Sierra. Bakarlariak: Till Fellner (pianoa), Christina Landshamer, Simona Saturova, Werner Güra eta Paul Armin Edelmann (ahotsak). Egitaraua: Prokofiev, Beethoven, Mozart eta Haydn-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 1a eta 2a.anan Honenbestez, gure artean dugu Musika Hamabostaldiaren 76. edizioa. Hasi besterik ez da egin, beraz, ditugun espektatiba handiak...
Read MoreJelosia baino askoz gehiago
Fitxa: OLBE-k antolatutako Verdi-ren ‘Otello’. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Riccardo Frizza. Bilboko operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Kantika Korala. Zuzendaria: Basilio Astúlez. Eszena zuzendaria: Ignacio García. Bakarlariak: Marco Berti, Lianna Haroutounian, Juan Jesús Rodríguez, Jon Plazaola. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: maiatzaren 16a. Zaila da aurkitzea beste obra bat non hainbeste sentimendu nahasten diren eta gizakiaren arima hain ondo aztertzen den,...
Read MoreDramaren estasia
Fitxa: OLBEk antolatutako Puccini-ren “Madama Butterfly”. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Massimo Zanetti. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Fiorenza Cedolins (Cio Cio San), Piero Pretti (Pinkerton), Gemma Coma Alabert (Suzuki), Luis Cansino (Sharpless), Mikeldi Atxalandabaso (Goro). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Otsailaren 23a. Nork ez du ezagutzen Madama Butterfly-ren istorio tristea? Opera famatuenen artean koka dezakegu neskato...
Read MoreKonplizitatea
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Carlo Rizzi. Bakarlaria: Frank Peter Zimmermann (biolina). Egitaraua: Sibelius-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 30a. Ze sentsazio atsegina, kontzertu batean, taula gainean dauden kide guztien arteko giro ona nabaritzen denean. Hori antzeman eta entzun egiten da. Azken batean, musika ‘bibrazioz’ osatzen da, eta interpretatzerakoan norberak duen umorea edo erosotasuna (edo deserosotasuna) musikan agertzen...
Read MoreEkialdeko izar berria
Fitxa: Kontzertu Handien Zikloa. Philharmonia Orchestra of London. Zuzendaria: Clemens Schuldt. Bakarlaria: Daniil Trifonov. Egitaraua: Beethoven eta Chopinen obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 27a. Garai batean, ekialdeko estatuak musikaren eta bereziki pianoaren harrobi garrantzitsuenak ziren (Sviatoslav Richter, Anton eta Athur Rubinstein, Vladimir Sofronitsky, Ashkenazy, Heinrich Neuhaus, Dimitri Bashkirov, etab.), baina azken hamarkadetan, imajinatzen dut...
Read MoreSasoi onean
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Josep Caballé-Domenech. Bakarlaria: Joaquín Achúcarro (pianoa). Egitaraua: Usandizaga, Grieg eta Rachmaninov-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 14a. Jakin-min handia sortu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 5. abonu kontzertuak. Ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu egitarau erromantiko kuttun horietako baten aurrean geundela, eta, batez ere, Joaquín Achucarro euskal piano jole dekanoa bakarlari gisa...
Read MoreIrudi epiko errusiarrak
Fitxa: Alfredo Kraus Musika Elkarteak antolatutako kontzertua. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Oliver Díaz. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro. Bakarlariak: Agnes Zwierko (mezzoa), Angel Odena (baritonoa). Egitaraua: Prokofiev, Mussorgsky, Txaikovsky eta Borodin-en lanak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: abenduaren 30a. Hamalau urtez lanean darama Alfredo Kraus Musika Elkarteak eta, gauza askoren artean, kontzertu paregabeak oparitzen dizkigu, joan den...
Read MorePasioz eta alaitasunez
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jun Märkl. Bakarlaria: Johannes Moser (txeloa). Egitaraua: Saint-Saëns eta Bartok-en lanak. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Data: azaroaren 8a. Kontzertu batera goazenean, gauza asko baloratzen ditugu. Horien artean agian lehena kalitatea izango da (ikuspuntu tekniko zein artistiko batetik). Baina pare-parean edo momentu batzuetan goiko maila batean estimatzen dugu giro ona, alaitasuna transmititzea. Publikoak sentitu behar du...
Read More

Iruzkin berriak