Umea, kume.
Zer da atxikimenduzko haziera? Zer da edoskitzea? Zergatik hautatu hezteko edo elikatzeko era bat edo beste? Zergatik ez biberoia? Zergatik eraman haurra soinean?
Geroz eta gehiago dira, zorionez, atxikimenduzko haziera, edoskitzea eta horrelako gaien inguruan sortzen diren webguneak, blogak, aldizkariak, liburuak… Eta geroz eta gehiago dira baita ere, gai hauen inguruan egiten diren ikerketak eta edoskitze naturala eta errespetuzko hazieraren aldeko ahotsak.
Ahots, berri eta informazio horien aletxo batzuk biltzen saiatuko naiz hemen.
Blog bat da hau. Errespetuz eta inor epaitu asmorik gabe idatziko dut hemen. Norberak, unean unean duen informazioarekin eta egoerarekin hartzen dituen erabakiak norberarenak dira. Interesgarria izango delakoan idatziko dut, denon jakingarri izan dadin. Gustora irakurriko ditut zuen iritzi eta kritikak ere. Beraz, bihur dezagun iritzi elkargune “Umea, kume”.
Mila esker berriro Argia-ri txoko hau nire hitzekin betetzen uzteagatik.
Primerako ideia, Nahia. Hemendik ibili naiz zure hitzak irakurtzeko irrikaz. Besarkada handia.
Mila esker Iñaki. Ea interesgarri zaizun.