Umea, kume
Hasiera » Edoskitze artifiziala » Edoskitze artifizialaren arrisku orokorrak
Uzt24 0

Edoskitze artifizialaren arrisku orokorrak

Atalak: Edoskitze artifiziala

Asko dira edoskitze artifiziala gomendatuz edo errazagoa eta hobea dela entzuten diren gezurrak. Edoskitze artifiziala ez da inondik inora hobea. Edoskitze artifiziala ez da errazagoa (lan gehiago eskatzen du biberoiak garbitu, prestatu, esterilizatu…). Eta uste duguna baina arrisku gehiago dakartza.

Hauek dira edoskitze artifizialaren arrisku orokorrakĀ  HAURRARENTZAT:

  • Edoskitze artifizialarekin edoskitze naturala erraztu nahi badugu, kontrakoa lortuko dugu. Geroz eta edoskitze artifizial gehiago, geroz eta esne gutxiago sortuko du amak.

Amak, osasuntsu badago, haurraren beharrak asetzeko ezaugarriak dituen esnea eta kopurua sortuko ditu.

  • Edoskitze artifiziala beti da berdina. Amaren esnea haurraren beharretara egokitzen da. Hartualdiaren hasieran likidoagoa izaten da, egarria asetzeko, eta hartualdian aurrera joan heinean, esneak gantza gehiago izango du, gosea asetzeko.

Amaren esnea ez da berdina gauez edo egunez, edo une batetik bestera. Edoskitze artifizialean, beti gauza bera emango diogu haurrari, bere beharrei jaramonik egin gabe.

  • Edoskitze artifizialean erabiltzen diren formulen oinarrian behi esnea egoten da, eta haurrak behi esnearen proteinekin harremana goizegi izateak alergiak eta asma bezalako gaixotasunak sortzeko probabilitatea asko areagotzen du.
  • Amaren esnearen bidez, amaren inmunologia sistemaren ezaugarriak iristen zaizkio haurrari, lehen hilabeteetan beharrezkoa duen babesa jasoaz.
  • Edoskitze artifizialean gehiegizko esne kopuruak emateko joera dago eta horrek, bizi guztirako pisu arazoak sor ditzake, eta horrek bihotz arazoak, diabetea eta beste gaixotasun batzuk izateko aukera areagotzen du.
  • Kutsatze arriskua egon daiteke edoskitze artifizialaren bitartez. Ezagunak dira azken urteetan Txinan adibidez gertatu diren kutsatze masiboak.

AMARENTZAT aldiz:

  • Edoskitze naturalak erditze osteko odol galera lehenago amaitzea dakar. Hortaz, edoskitze artifizialarekin anemia arriskua asko igotzen da.
  • Edoskitze naturalak erditze osteko depresioa izateko aukera asko gutxitzen du. Ikerketa askok erakutsi dute, bularra ematen ez duten amen artean depresioa ohikoagoa dela.
  • Edoskitze naturalak (sei hilabete baina luzeagoa denean) bular eta umetokiko minbizia izateko aukera asko gutxitzen du. Ikerketa batzuek, edoskitze artifizialarekin, haurdunaldi osteko hormona jario naturala moztearekin lotzen dute bular eta umetokiko minbizi kopuruaren igoera.

Zorionez, bizitza honetan dena ez da zuria edo beltza. Erabateko edoskitze naturala ezinezkoa denean, ez da zertan bularra erabat utzi. Badira aukera gehiago. Horietan hoberena amaren esnea izango da beti (izoztua, aurretik aterata…), baina edoskitze naturala eta artifiziala konbina daitezke baita ere. Bularra ematen den bakoitzean, haurrari opari bat egiten diogulaz ez ahaztu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA