Umea, kume
Hasiera » Aitatasuna » Ez ukitu, kaka!!!
Urt17 0

Ez ukitu, kaka!!!

Atalak: Aitatasuna, Amatasuna

gatear-400x280Bederatzi hilabete inguruan (batzuk lehenago eta besteak beranduago) hasten dira mundua esploratzen. Katuka hastearekin batera, mugimendu askatasunak hara eta hona eramaten ditu. Eta mugimendu askatasun horrek, helduok haurrek ez ukitzea (eta batez ere ahoan sartzea) nahi dugun gauzak hartzera eramaten ditu aske dauden ia aldiro.

Eta zer gertatzen da ukitzea nahi ez dugun hori eskuan edo milimetro gutxira duenean? “Ez ukitu, kaka!!!” Eta heldu batek korrika batean kentzen dio eskutik objektua edo haurra besoetan hartu eta beste toki batera eramaten du.

Ados. Gauza asko dira haurrek ukitu behar ez dituztenak. Are gehiago ahora sartu behar ez dituztenak. Baina gauza guztiak ez dira KAKA.

Ez ukitu, kaka!!! esaten dugunean, oharkabean, kakari zentzu txarra ematen diogu, ez ukitu, beldurgarria da, txarra da… eta askotan haurtxoari objektu horri jar dakizkioken karga negatibo guztiak jartzen dizkogu KAKA soilik esanez. Zein da baina kakaren arazoa?

Bada, bi urte inguru (batzuk lehenago, besteak beranduago), haur horrek kakarekin (kaka fisikoarekin, benetako kakarekin alegia) harreman on bat izatea nahiko dugula. Kaka fardeletik kanpo egin eta beldurrik ez izatea nahi dugula, zerbait txarra izan ez dadin nahi dugula eta are gehiago, haurrari kaka egiteko eskatu, animatu eta festa bat egin nahiko diogula.

Kontzeptu nahastea. Bizitzako lehen urte eta pikoan kaka zerbait oso txarra, ez ukitu beharrekoa, beldurgarria, bronka batzuen jatorria izan da. Eta orain, egun batetik bestera, kaka lagun bihurtu eta nik kontzienteki egitea nahi dute? Guraso hauek erotu dira ala? Ez hori bakarrik, gero kalean nagoenean, lurreko zerbait hartu eta berriro Ez ukitu, kaka!!!

Haur askok dute arazoa kaka fardeletik kanpo egitearekin. Eta haurren psikiatra batzuek kontzeptu nahaste honekin erlazionatu dute. Haurra jaio berria denetik, kaka egiten duen bakoitzean, “kaka egin duzu” esaten badiogu kaka zer den ikasiko du, eta guk kargarik negatiborik ematen ez badiogu, berak ere ez dio emango, bizi guztian egin duen zerbait baita.

Ez ukitu, kaka!!! esan beharrean, esan genezake, ez ukitu, …… da. Eta hala, gauza arriskutsu, zikin, beldurgarriek… ere izena izango dute, kakan eragin gabe.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. gurasuak 2014-01-28 - […] ditxugu kolaboratzaile ezberdinekin: Ez ikutu. kaka! esaldia aztertu dugu Nahia  Alkortarekin bere artikulu baten oinarrituta. Ttiklik.com webgunea aurkeztu dugu…
  2. Gurasuak saioa, Txapa Irratia - […] Aste honetan ere Txapa Irratiko Gurasuak saioan egon gara, haurrei hitz egiten diegunean gure hitzek izan dezaketen eraginaz. Artikulu…
  3. gurasuak 2014-01-28 | Txapa Irratia 97.20FM - […] ditxugu kolaboratzaile ezberdinekin: Ez ikutu. kaka! esaldia aztertu dugu Nahia  Alkortarekin bere artikulu baten oinarrituta. Ttiklik.com webgunea aurkeztu dugu…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA