11 esperientzia eta gehiago
Beti izan dut hezkuntzaren inguruko kezka, gehiago ama bihurtu eta eskolaratzeko erabakia gerturatzen hasi zenean. Hezkuntza sistemaren barnean eta kanpoan Euskal Herrian zein munduan dauden korronteak ezagutzea gustatzen zait, eta gehienei gogoko dudan ezaugarriren bat topatzen saiatzea. Baina ez nuen gure bizitzeko eta pentsatzeko era erabat asetzen zuenik erraz aurkitu. Kasualitatez, kasualitateak existitzen badira, topatu genuen nire ametsetatik nahiko hurbil zegoen bat. Publikoa,...
Read MoreJolasa baina askoz gehiago
Jolasa da mundua ezagutzeko eta munduko arauak ezagutzeko modu errespetuzko eta eraginkorrenetako bat. Jolasa da haurrek behar-beharrezkoa dutena garapen egokia egon dadin… Jolasa, helduok gehiagotan egitea komeni zaigun ekintza. Itzali pantailak (tira, itxaron sarrera hau irakurtzeaz amaitu arte 😉 ) eta kendu zapatak, arropa erosoa jantzi eta eseri lurrean. Noiz egin zenuen azkenekoz? Jolas manipulatiboaren bidez askoz errazago ulertuko ditugu kontzeptu konplexuak, plazeraren bidez...
Read MoreIrudi ez eredugarriak azken aldian
Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...
Read MoreBazen bitan… betiko ipuinei ikuspegi berria
“Bazen bitan” edo “Érase dos veces” ipuin sortaz idaztera nator gaur. Euskaraz argitaratu berri dira betiko ipuinak genero mandatuetatik eta rol sexistetatik urrunduz berridatzi diren ipuinak. Oraingoan: Loti Ederra, Hansel eta Gretel eta Sirenatxoa. Verkami bidez egindako diru bilketaren emaitza dira ipuinak eta hasiera batean gaztelera eta katalanez soilik argitaratzeko asmoa bazuten ere, euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu. “Loti Ederra, ez da horren ederra,...
Read MoreEmakumea galtzaile
Azken aldian bero-bero dabiltza blogak eta sare sozialak gurasotasunaren inguruan dauden lanbide desberdinen inguruko polemikekin. Urte batzuk dituzten polemikak batetik, bularra/biberoia, haurraren negarra, haurraren loa, ama ona/txarrarena… eta baita berriagoak ere. Eztabaida berrien artean, bi batez ere puri-purian: batetik doulen inguruan eta bestetik beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenen inguruan. Nondik datozen ulertzeko historia apur bat: Aintzinako Grezian doulak emakumearen...
Read MoreUrrun egina… eta gu bagina?
Erabat murgildurik nago haurren munduan, haurtxoen munduan. Azken aldian, Txinan jatorria duten motxila ergonomikoak saltzeko eskaintzak jaso ditut, handik datozen pardelen inguruko zalantzak, handik datozen jostailuen inguruko zalantzak… Eta kezkatzen nau. Ez dira gutxi geroz eta urrunagotik datozen produktuak. Mundu globalizatua aitzaki, prezio merkean lortu nahi dugu guztia, benetan zertan ari garen gehiegi pentsatu gabe. Are gehiago, izan ditzaken ondorioez hausnartu gabe…...
Read MoreSoinean, baina egoki.
Gaur munduan zehar ekimen desberdinak egingo dira haurra Soinean Segurtasunez Eramatearen alde… Hemen aletxo bat: Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.. Hemen gomendio orokor batzuk: – Ergonomikoak diren motxilak edo zapiak...
Read MoreHerri sortzailea
Pentsamendu positiboa lantzen ari naiz azken aldian, lan sortzailea eta ez suntsitzailean… eta pozik nago. Pozik nago herri bezala dugun sormen ahalmenarekin… pozik, semeari eskaintzeko gauza desberdin asko ditugulako. Azken aldian, poz-pozik ikusi, dantza egin eta abesten dugu Ene Kantak proiektuak sorturiko guztia. Eta zuentzat ere erabilgarri izan daitekelakoan… Hemen guztia. Bideoekin koreografia, gorputzaren kontrola… landu, abestiekin memoria eta...
Read MoreNi gehiago!
Asko gozatzen dut haurren arteko elkarrizketak entzuten, guraso-haur elkarrizketak entzuten… eta bada azken aldian belarrian PIIIII handi bat egiten didan atzizki bat… -AGO! Ni handiAGOa naiz, nik jostailu gehiAGO dauzkat, nire askaria goxoAGOa da, bera txintxoAGOa da… eta hau bakarrik datorkit burura: HAGO ISILIK! Nork ezartzen dizkie haurrei -ago horiek? Nork bere izaera zehazteko etiketak? Nork du haurrak elkarrekin etengabe erkatzen aritzeko beharra? Nork horrenbesteko...
Read MoreGuraso izaten ikasten?
Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...
Read More
Iruzkin berriak