Irudi ez eredugarriak azken aldian
Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...
Read More200 euro bularra ematearen truke
Sheffieldeko Unibertsitateko adituek 200 euroko erosketa txekeak eskaintzen dituzte haurrari bularra ematearen truke. Baldintza, haurrari bularra ematea gutxienez 6 hilabete betetzen dituen arte. Amagandiko edoskitze tasak igotzeko helburua eta jendartean amagandiko edoskitzeak dituen onurak zabaltzeko jarri dute ekimen hau martxan. Erosketa txekeak 6 hilabeteetan zehar banatzen joango dira honela: jaiotzetik 2 egunetara bularra ematen duten emakumeei 47 euro inguru, jaiotzetik 10 egunetara...
Read MoreAlzheimerra izateko arriskua gutxitzeko bidea
Journal of Alzheimer’s Disease aldizkarian Cambridge Unibertsitateko ikerlari batzuek adierazi dutenez, bularra eman duten emakumeek alzheimerra izateko arrisku gutxiago izan dezakete. Gainera, adierazi dutenez, edoskitze aldi luzeagoak izan dituztenek, arriskua gutxitzen dute. Molly Fox doktoreak adierazi du, alzheimerra munduan hedatuen dagoen gaixotasun kognitboa dela, 35,6 milioi pertsonek baitute. Gainera, etorkizun hurbilean, kopurua asko handituko dela uste da. Hori dela eta,...
Read MoreBotulismoa formulako esnearen bidez
Zelanda Berriko Fonterra enpresak, munduko esnekien esportatzaile nagusienak, zortzi multinazionalei salduriko haurtxoentzako formulako esnea kutsaturik egotearen susmoa dutela adierazi du eta enpresa horiek haurtxoentzako formulako esnea merkatutik erretiratzen hasi dira. Kutsatzea estolderia zikin baten bidez gertatu dela adierazi dute eta esnearen proteina kontzentratua izan da kutsatua suertatu dena. Oraingoz, produktuak erretiratzen hasi diren enpresak hauek dira: Wahaha Health Food...
Read MoreIgerilekuak eta edoskitzea. Zer ari da gertatzen?
Erandioko gertakariaren ondoren, atzo Fadurako igerilekuko eremutik beste ama bat kaleratua izan zen bere 7 hilabeteko haurtxoari bularra ematen egoteagatik. Ama hau, igerilekutik urrun samar dagoen eserlekuan ari zen bularra ematen eta igerilekutik joateko eskatu zitzaion. Guztiz kezkagarria da, ama batek bere haurrari bularra emateagatik alde egin behar izatea. Are kezkagarriagoa leku askotan gertatzen ari dela entzutea. Zer ari da gertatzen igerilekuetan? Zerk darama pertsona bat bularra...
Read MoreFormulako esneari mugak (I). Europar Batasuna.
Europar Batasuneko Parlamentuak urte betez azpiko haurtxoei zuzenduriko formula esneen ontzietan eta publizitatean haurtxoen argazkiak agertzea debekatu du. Helburua argi utzi nahi izan dute gainera: edoskitze naturala babestea. Hasierako (jaiotzetik sei hilabetera) zein jarraipenerako (sei hilabetez aurrerako haurtxoentzat) formulako esnean haurtxoen argazkiak debekatzeaz gain, esne hau idealizatzen duten mezu edo esloganak ere debekatu dira. Honetaz gain, formulako esneak zein haurtxoei eta...
Read MoreTxinatarren altxor preziatua
Amaren esnea da Txinatar dirudunen artean orain dagoen altxor preziatuetako bat. Altxor zuria deitzen diote eta amen esnea edan ahal izateko dirutza ordaintzen dute punta-puntako enpresariek eta dirudunek. 2000 eta 3000 euro artean ordaintzen da amen esnea kontsumitu ahal izateko, bai botiletan, aurrez izozturikoa edota amen bularretik zuzenean. Saltzen den kopurua 50ml eta 150ml artekoa izaten da, eta maiztasuna astean behin, birritan edo hirutan. Amen esnearen balio nutrizional altua eta...
Read MoreBular emate masiborako deia Euskal Herrian
Erandion bularra ematen ari zen amari gertaturikoa salatzeko, gaur bertan, ostirala 12, 18:00ean Erandioko kiroldegiko sarreran, bular emate masiboan parte hartzeko deia luzatu dute. Ekintza honen bidez, 6 hilabeteko haurtxoari bularra igerileku ertzean emateagatik igerilekutik kanporatua izan zen emakumeari babesa eman eta kiroldegiko zuzendaritza eta udalaren adierazpenak salatu nahi dira. Bular ematean aktiboki egoterik ezin dutenei, bestetik, Erandioko udala zein kiroldegiko zuzendaritzari...
Read MorePublizitatearen gezurrak eta ondorioak
Espainiako Pediatria Elkarteko Edoskitzerako Komisiaren %60ak dimisioa eman du berriki Elkarteak babesten zuen iragarki baten ondorioz. Bertan, formulako esnea sabeleko infekzioetarako hobea dela adierazi eta zesareak banalizatzen direlako. Batetik, aipatu behar da, iragarki hau debekaturik egon beharko litzakela (debekaturik baitago jaioberrientzat den formulako esnearen publizitatea -6 hilabetez azpiko haurrentzat denean-). Baina hori ez da larriena: iragarkian aipatzen duten onuraren...
Read MoreErandioko igerilekuan edoskitzea debekatua
Ekainaren 25ean Erandioko kiroldegian gertatu zenaz eta ondorioez gehiago jakin ahala gehiago harritzen naiz. 5 urte eta 6 hilabeteko bi haur dituen ama igerilekutik kanporatu zuten haur txikienari bularra emateagatik. Bost urteko haurra uretan zebilela, ama, 6 hilabeteko haurtxoari bularra ematen ari zen igerileku txiki baten ertzean eta begirale batek kanporatu egin zuen. Aitzakia honakoa: amaren bularretik esnea eror zitekela edo haurtxoak esnea isur zezakela. Arrazoia harrigarria non eta...
Read More
Iruzkin berriak