Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua
Atzo bolo-bolo zabaldu zen Elle aldizkariaren Australiako edizioaren azala, emakume bat edoskitzen ari zela agertzen zelako… eta gaur iritsi da berria: argazki hori beste batengatik aldatu behar izan dute. Ez da horrelako zerbait ikusten dugun lehen aldia, iazko urtarrilean ere jaso nuen blogean antzeko berri bat (hemen ikusgai), agerian geratzen da beste behin ere, amagandiko edoskitzea tamalez ez dagoela normalizaturik. Azken aldia izatea espero...
Read MoreHaurrarekin kateaturik
Atzo egun berezia bizi izan genuen askok. Eskuz esku irribarreak, itxaropena eta ilusioa igaro ziren 123km-tan barna. Baina askok, eskuz eskutxora egin genuen bidea. Haur asko ikusi nituen katean, oraina eta etorkizunaren pisua beraien eskuetan. Eta katea burutzea gurasoen, izeba-osaben, aiton-amonen eta gertuko guztien esku. Ez da erraza katean, ordu erdiz (eta aurrez toki berean bi ordu gehiagoz) egotea. Bi urte betetzera doan haurrarekin egin genuen gure metroa. Tarteka hori bai. Eguzkia...
Read MoreZentsura!
Hip Mama aldizkarian oraingoan zentsura, antza, esnea ematen duten bularrak ezin dira aldizkarietan ikusi… bestelakoak akaso bai. Zentsura ez da aldizkariaren beraren iniziatibatik sortu, amaren egunean aterako den aldizkariaren azala sare sozialetan zabaldu zenean, saltzaile zenbaitek ez zutela azal horrekin salduko esan eta Facebook-ek irudia ezabatu egin du. Kritikak eta presioa medio, aldizkariak aldatu egin du azala, are erakargarriagoa bihurtuz. Ez omen da soilik bularra ikusten...
Read MoreGuraso izaten ikasten?
Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...
Read MoreAmagandiko edoskitzea argazkietan
Historian zehar ateratako amagandiko edoskitzearen inguruko 25 argazki/irudi bildu dituzte hemen. Zein baino zein ederragoa… zein da zuentzat politena?
Read MoreEdoskitzearen zentsura
Ez dira gutxi Facebook sare sozialak zentsura aplikatu eta kontuak blokeatzeko erabiltzen dituen arrazoiak. Haurra jaio ostean gaixotasun batengatik galdu zuen familiak jasan zuen zentsura bolo-bolo ibili da sareetan (hemen), tarteka-tarteka edoskitzen ari den ama baten argazkiagatik (pornografia arauak hausten dituenaren aitzakian), orrialde edo profilen bat blokeatzen dela jakiten dugu. Orain gauza bera gertatu da. Hau da zentsuratu ostean, Nohemí Hervadak, Facebook sare sozialerako sortu...
Read MoreBilbon bularra emateko baimena
Bilboko Alhondigan gertatu zenaren harira eta egin zen protesta zein jaso diren kexen ondoren, Bilboko Udalak amagandiko edoskitzea eraikin publikoetan baimentzea erabaki du. Bularra hartu nahi duen haurrak leku ez denbora mugarik izan behar ez duela babesten dute osasun erakunde garrantzitsuenek eta Bilboko Udalaren urrats honek bide horretan urrats bat eman du eta pozgarria da. Hala ere, bularra eman nahi duen amak edo bularra hartu nahi duen haurrak Bilboko Udalaren baimena behar ote...
Read More200 euro bularra ematearen truke
Sheffieldeko Unibertsitateko adituek 200 euroko erosketa txekeak eskaintzen dituzte haurrari bularra ematearen truke. Baldintza, haurrari bularra ematea gutxienez 6 hilabete betetzen dituen arte. Amagandiko edoskitze tasak igotzeko helburua eta jendartean amagandiko edoskitzeak dituen onurak zabaltzeko jarri dute ekimen hau martxan. Erosketa txekeak 6 hilabeteetan zehar banatzen joango dira honela: jaiotzetik 2 egunetara bularra ematen duten emakumeei 47 euro inguru, jaiotzetik 10 egunetara...
Read MoreBilboko Alhondigan edoskitzeagatik kaleratua
Udan izan ziren zenbait kasu igerileku batzuetan, oraingoan Alhondigan gertatu da. Azaroaren 24ean Txikiland gunean zegoen ama batek, bere urte eta erdiko haurrari bularra ematean, kanpora ateratzeko agindua jaso zuen. Honen aurrean, unean bertan kexa jarri zuen Alhondigan bertan eta abenduaren 16ean kontzentrazioa deitu da bertan edoskitzeko eskubidea babestu dadin eskatzeko. Kezkagarria da ama batek haurra elikatzeagatik kanporatua izateak ia oiartzunik ez izatea. Kezkagarria ezkutatu nahia....
Read More
Iruzkin berriak