Amen esnea minbizia duten gaixoentzat.
Amen esneak haurtxoentzat dituen onura batzuk aipatu ditut orain arte (ezin denak zerrendatu asko eta asko dira eta). Baina amen esnea ez da soilik ona haurtxoentzat. Bestelako kasuetan ere erabiltzen hasiak dira zenbait tokitan. Adibidez, minbizia duten gaixoentzat. AEB eta Finlandia bezalako herrialdeetako ospitale onkologikoetan, amaren esnea biltzeko bankuak geroz eta ugariagoak dira. Guregandik gertu, Bartzelonan ere erabiltzen da. Minbizia duten gaixoei ematen hasi dira, batetik,...
Read MoreIgerilekuak eta edoskitzea. Zer ari da gertatzen?
Erandioko gertakariaren ondoren, atzo Fadurako igerilekuko eremutik beste ama bat kaleratua izan zen bere 7 hilabeteko haurtxoari bularra ematen egoteagatik. Ama hau, igerilekutik urrun samar dagoen eserlekuan ari zen bularra ematen eta igerilekutik joateko eskatu zitzaion. Guztiz kezkagarria da, ama batek bere haurrari bularra emateagatik alde egin behar izatea. Are kezkagarriagoa leku askotan gertatzen ari dela entzutea. Zer ari da gertatzen igerilekuetan? Zerk darama pertsona bat bularra...
Read MoreTxinatarren altxor preziatua
Amaren esnea da Txinatar dirudunen artean orain dagoen altxor preziatuetako bat. Altxor zuria deitzen diote eta amen esnea edan ahal izateko dirutza ordaintzen dute punta-puntako enpresariek eta dirudunek. 2000 eta 3000 euro artean ordaintzen da amen esnea kontsumitu ahal izateko, bai botiletan, aurrez izozturikoa edota amen bularretik zuzenean. Saltzen den kopurua 50ml eta 150ml artekoa izaten da, eta maiztasuna astean behin, birritan edo hirutan. Amen esnearen balio nutrizional altua eta...
Read MoreBular emate masiborako deia Euskal Herrian
Erandion bularra ematen ari zen amari gertaturikoa salatzeko, gaur bertan, ostirala 12, 18:00ean Erandioko kiroldegiko sarreran, bular emate masiboan parte hartzeko deia luzatu dute. Ekintza honen bidez, 6 hilabeteko haurtxoari bularra igerileku ertzean emateagatik igerilekutik kanporatua izan zen emakumeari babesa eman eta kiroldegiko zuzendaritza eta udalaren adierazpenak salatu nahi dira. Bular ematean aktiboki egoterik ezin dutenei, bestetik, Erandioko udala zein kiroldegiko zuzendaritzari...
Read MoreErandioko igerilekuan edoskitzea debekatua
Ekainaren 25ean Erandioko kiroldegian gertatu zenaz eta ondorioez gehiago jakin ahala gehiago harritzen naiz. 5 urte eta 6 hilabeteko bi haur dituen ama igerilekutik kanporatu zuten haur txikienari bularra emateagatik. Bost urteko haurra uretan zebilela, ama, 6 hilabeteko haurtxoari bularra ematen ari zen igerileku txiki baten ertzean eta begirale batek kanporatu egin zuen. Aitzakia honakoa: amaren bularretik esnea eror zitekela edo haurtxoak esnea isur zezakela. Arrazoia harrigarria non eta...
Read MoreOhea partekatzearen onurak
Azken urteetan geroz eta gehiago dira ohea partekatzearen onurak azpimarratzen dituzten ikerketa eta erakundeak. Baieztatu diren onuren artean honakoak topa ditzakegu: bat-bateko heriotz tasak gutxitzen ditu, edoskitze naturala errazten du, arnas erritmoa hobetzen du eta haurraren garapen psikologikoan eragin oso positiboa du. Rosa Jové psikologoaren arabera, munduko haurren %87ak egunero egiten du lo heldu bat edo gehiagoren alboan ( Japonen %97ak, Suedia, Danimarka eta Norbegian %92ak eta...
Read MoreAitak edo/eta bikoteak edoskitzean zutabe
Edoskitze naturalean, fisikoki bularra eman dezakena soilik ama bada ere, oso garrantzitsua da aitaren papera ere. Sarri aitek, haurtxoaren lehen hilabeteak, edo bi urteak, lekuz kanpo baleude bezala sentitzen dituzte, sortu den bikote berritik (ama-haurra) kanpo. Haurtxoak bikotea familian bilakatuko du, eta familia sortu berrian bakoitzak toki berria bilatu beharko du. Azken belaunaldietan haurren zainketa eta heziketa amaren esku egon da eta aita sarri urruneko izan da lehen urteetan. Hori,...
Read MoreLo, txikia, lo. Elkarrekin?
Badirudi geroz eta gizarte “aurreratuagoa” izan, geroz eta urrunago izan behar ditugula gure haurrak. Hemen ere, ugaztun izaera albo batera utzi nahia agerian geratzen da. Akaso ikusi al duzu inoiz bere kumeak urrun lotan uzten dituen ugaztunik? Kumeak basoaren ertz batean lo utzi eta handik 20-30 metrora lo egitera joaten denik? Pentsaezina litzateke naturan. Pentsaezina eta oso arriskutsua. Gure kumeak ez dira gai euren burua defendatzeko, eta berehala edozein animali goseturen afari...
Read MoreEdoskitzea eta garunaren garapena.
Brown-eko Unibertsitateak berriki argitaratu duen ikerketa batek agerian utzi du edoskitzeak haurren garunaren garapenean duen eragina. Edoskitze naturala, mistoa eta artifizialaz elikaturiko haurtxoen garunen azterketak egin dira arrisku baxuko erresonantzia magnetiko bidez eta berriro ere, edoskitze artifizialaren ondorioak agerian geratu dira. Ikerketan lau urtez azpiko haur multzo batek parte hartu du eta elikadurak euren garunetan eragindako garapena desberdina izan dela ikusi dute....
Read MoreHaurra jaio da. Edoskitze garaia.
Haur jaioberriek esnea dute elikagai, eta osasun arazo larriren batek edo ama ez egoteak, benetan oztopatzen ez badu, amaren esnea izan behar da haurtxoaren elikagaia. Hori da naturala, hori da haurtxo horrentzat espresuki sortu den esnea. Bere beharren arabera egokitzeko ahalmena duena eta haurraren zein amaren osasunarentzat hoberena. Hori da normala, hori da naturala. Hori da naturak egin digun oparia. Gu geu gara gure haurrak sortu eta elikatzeko gai; ez dugu asmakizun eta industrien...
Read More
Iruzkin berriak