Sorginen baratza
Hasiera » Auzolana » Salburuako BJ Radio Euskadin
Ira24 2

Salburuako BJ Radio Euskadin

Atalak: Auzolana, Gaurkotasuna, Permakultura

Joan den astean Salburuako Baso Jangarriari buruzko aurkezpentxo bat idatzi nuen. Atzo, Radio Euskadin egon ziren horren arduradunak, eta eurek baso jangarriaren kontu hau zertaz doan nik baino askoz hobeto azal dezaketenez, jarraian utziko dizuet elkarrizketa horren ahots-tartea (gazteleraz).

Elkarrizketan, iragan larunbatean egindako hazi-bonben tailerraren harira, lurzoruak birsortzeko erabiltzen den teknika hau azaldu zuen Kiribilore Permakultura Elkarteko Pedro Ferrerok. Ondoren, baso jangarrian jarri zuen arreta, “hiru dimentsioko hiri-baratz” bezala definituz, haren bertikaltasuna dela eta. Baso bat lurazpitik zuhaitzen adarretaraino emankorra da, eta geruza guzti horiei probetxu ateratzea ez da hain zaila, landare guztiei etekina ateratzen baldin badakigu. Ferrerok hiru landare multzoen funtzioekin lotu zuen baso jangarriaren eginkizuna: landare jangarriak; mendietan galtzen ari diren eta berreskuratu nahi ditugun landareak, edo izurriei aurre egiteko erabil daitezkeenak; eta zur-zuhaitzak, edo zuntzak lortzeko erabili daitezkeen landareak.

Auzoko ordezkari batek ere hitza hartu zuen: Ricardo Suárez Ríos. Honek proiektuaren alderdi sozialari buruz hitz egin zuen, eta auzo gazte honen gizarte-ehuna sendotzeko baliabide gisa aurkeztu zuen. Gasteizko udalaren aldez aurretiko jarrera ona ere aipatu zuen, ezer zehaztuta ez badago ere. Zentzu horretan, pazientzia izan behar dela, eta epe luzeko proiektua dela esan zuen.

2 Iruzkin

  1. aitor | 2013-09-25 at 13:36

    Uste dut, Euskadi Irratia ez baino…Radio Euskadi dela hori.

    Reply
    • Urko Sáenz de Buruaga | 2013-09-25 at 21:06

      Bai, arrazoia duzu. Nahastu egin nintzen eta ahaztu zitzaidan zuzentzea argitaratu baino lehen. Eskerrik asko zure aditasunagatik.

      Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Salburuako Baso Jangarria Argia aldizkarian « Bosque Comestible de Salburua - […] http://www.argia.eus/blogak/urko-saenz-buruaga/2013/09/24/salburuako-bj-euskadi-irratian/ […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA