Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
“Norantza doa gure elikadura? Mundu mailatik gure auzoetara” (laburpena)
Atalak: Agroekologia, Gaurkotasuna
Paul Nicholson. / inmotionmagazine.com
Atzo Adurtzako Aste Agroekologikoaren barnean antolatutako hitzaldien lehen eguna izan zen. Via Campesina Internacional-eko Paul Nicholson eta Unai Aranguren izan ziren asteari hasiera emateko arduradunak, eta “Norantza doa gure elikadura? Mundu mailatik gure auzoetara” gaia jorratu zuten. Bi hizlariek laborari berriek sektorera sartzeko aurkitzen dituzten oztopoak nabarmendu zituzten.
Aurkezpen bideo eta antolatzaileen ohiko sarreraren ostean, Nicholson izan zen hitz egin zuen lehenengoa. Nekazaritza eta elikagaien politiken porrotaren ondorio den nekazari-exodoaren zergatiak aztertu zituen. Hiru arrazoi nagusi aipatu zituen:
a) Merkatu askea. Egia esan, gero eta askatasun gutxiago dauka. Desarauketak espakulazioa ekarri zuen, eta honek, prezioetan sekulako eragina dauka. Hori dela eta, elikagaien salneurriak ez dira uztaren kalitatearen arabera finkatzen, eta gaur egun, ekoizpen-kostuak salneurriaren gainetik daude.
b) Pribatizazioa. Lurrena, haziena, etab. Honek banku eta enpresa handiek lurretaz jabetzea dakar. Izan ere, lursailen erosketa baliorik seguruena da, beti gora doalako, inoiz ez behera. Gainera, lurren balioa ez da produkzio-ahalmenaren araberakoa, balio espekulatiboaren araberakoa baizik. Unai Arangurenek bere mintzaldian aipatu zuenez, Europatik datozen laguntzak “hektareari ematen zaizkio, eta ez aktiboari”. Horregatik, lurrik daukanak ez ditu saltzen, lantzen ez baditu ere, nekazari berrien sarrera oztopatuz.
d) Eredu zehatz baten inposaketa. Eredu honek kanpora begiratzera derrigortzen du ekoizlea, eta enpresa agrokimikoen eta saltoki handien mende jartzen du. Erosleei buruz, antzeko zerbait aipa genezake.
Hala ere, kontsumitzen diren elikagai guztien %70a tokiko ekoizpenetik datorrela esan zuen Nicholsonek. Ekoizpen agroindustriala abereen pentsuetara bideratzen da. Datu honek azaltzen du produktu ekologikoen prezio altuei buruz Arangurenek azaldu zuena. Haren arabera, salneurri altuak justifikatuta daude abeltzaintzan, pentsuen mende dagoelako, baina nakazaritzan ekologikoki ekoiztea industrialki ekoiztea baino askoz merkeagoa da.
Nicholsonen esanetan, “baratze-nekazaritza da mundua elikatzen duena. Gainera, modu jasangarri batean”. Eta CO2 isurketen %55-a elikagaien industriatik datozen eta biztanleriaren heren batek gosea pasatzen duen mundu honetan, kontutan hartzekoa da.
Gaur, hitzaldi gehiago eogngo dira Adurtzako Gizarte-Zentroan. “Nekazaritzatik datozen elikagaien kontsumo aukera desberdinak Adurtzan” lelotik abiatuta, kontsumo taldeetaz, Larrabetzukoeskola publikoaren jantoki ekologikoaz eta nekazarien merkatuen garrantziaz arituko dira hizlariak.