Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Aste ekologikoa (II): Biocultura azoka, gaurtik aurrera BEC-en
Atalak: Agenda, Gaurkotasuna
Aurreko sarrera batean komentatu nuen bezala, asteburu osoan zehar Biocultura produktu ekologikoen eta zentzuzko kontsumoaren azoka izango da Barakaldoko BEC-en. Gaur goizeko 11.00etan ireki dira ateak eta igandeko 20.00etan itxi egingo dira. Sektore ezberdinak ordezkatzen dituzten 200 bat erakusmahai bisitatu daitezke, besteak beste, nekazaritza eta elikadura biologikoa, bioeraikuntza eta energia berriztagarriak edo artisautzazkoak.
Horietaz gain, hitzaldiak, tailerrak, bideo emanaldiak eta kontzertuak ere programatu dituzte hemen ikus dezakezuen egitarauaren barruan. Lehenengo ekintza, pixoihal ekologikoei buruzkoa, gaur (ostirala) izango da, 16.00etatik aurrera. Oso gai ezberdinak jorratuko dira hiru egun hauetan zehar, adibidez, brain gym ariketak, eskola-baratz ekologikoen txapelketa, edoskitzea, ekonekazalturismoa edo soinuterapia.
Sarrerak 4€ balio dute helduentzat eta 11 urtetik gorakoak doan sar daitezke. Haurrek, gainera, ekintza berezietan parte hartu dezakete. Zenbait beherapen ere badaude gazteentzat eta erretirodunentzat.
Beno, hau guztia azalduta, horrelako ekitaldien inguruan nahiko eszeptikoa naizela argitu behar dut, inguruan hautematen den dogmatismoa dela eta. Egia esan, ez dut arrazoi zehatzik, horregatik, tokia bisitatu arte ez dut baloraziorik egingo.
Bestaldetik, gogoratu bihar (larunbata) goizean Nekaraba nekazaritza ekologikoaren azoka ospatuko dela Gasteizko Foru enparantzan. Bertan, tokiko ekoizleek euren produktu ekologikoak jarriko dituzte salgai.