Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Tolosako baratze ekologikoak Airean telesaioan
Atalak: Gaurkotasuna, Permakultura
ETB1-eko Airean telesaioaren barruan, Tolosako herri baratze ekologikoak ekarri zituen atzo Ilaski Serranok bere sailera. Jarraian daukazuen bideoan Iñigo Muñoz Tolosako Ingurumen saileko kideak azaltzen duen moduan, autokontsumorako lursail txikiak dira eta, gainera, helburu soziala ere betetzen dute, langabetuei eta integrazio arazaoak dituzten pertsonei zuzenduta baitaude, betiere gainontzeko herritarrak kanpoan utzi gabe. Oztopo arkitektonikoak ere baratzerik ez izateko aitzakirik ez direla ikus dezakegu, gurpil-aulki batetik lurra lantzen duen gizon batek erakusten digun moduan. Ikusi nahi duzue zein izan den bere konponbidea? Horra bideoa (11′):