Sorginen baratza
Hasiera » Auzolana » 8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan
Abe27 0

8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan

Atalak: Auzolana, Elikadura burujabetza, Gaurkotasuna, Sailkatugabeak

Abenduaren 19an eskainitako prentsaurrekoa. / Errigora

Abenduaren 19an eskainitako prentsaurrekoa. / Errigora

Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainaren emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrean. 8.000 saski baino gehiago banatu dituzte, Lodosako ikastolara,“Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera eta Erriberako Aek-ra bideratuko diren 112.000 euro lortuz.

Errigorak nabarmendu duenez, aurreikusita ez zeuden eskaera puntu berriak batzeko aukera izan dute, toki askotatik saskiak banatzeko guraren berri jaso dutelako. Azkenean, 500 bat banaketa puntu egon dira 7 lurraldeetan.

Kanpainaren arrakasta, neurri batean, kalean sortu den bultzada espontaneari zor zaio. “Kalean mahai bat jarrita kanpaina egin duenik ere izan” dela adierazi dute ekintzaileek.  Lantoki batzuetan gabon saski ere bihurtu dute.

"Hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpaina amaierako kartela

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina amaierako kartela

Bi larunbat jarraietan saskiak prestatu eta banatu dituzte, “Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako” jendearen laguntzaz. Kanpaina amaituta ere, saskien eskaerak jasotzen jaraitu dute. Baina berandu dabiltzanek, udaberriko kanpainari itxaron beharko diote. Datozeen asteetan emango dute kanpaina horren ezaugarrien berri.

Bitartean, “bertoko produktuak berton kontsumitzeko eman dugun pausuari jarraipena ematea da Errigoraren asmoa. Horregatik, kanpainetatik kanpo ere, Nafar hegoaldean baino ez ditugun produktuak Euskal Herrian kontsumituak izan daitezen lanean jarraituko du Errigorak” kontsumo taldeak edo jantokien bitartez.

 

 Prentsaurreko osoaren audioa:

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA