Sorginen baratza
Hasiera » Elikagaien segurtasuna » Elikagai nazkagarriak, kultura kontua
Ots05 0

Elikagai nazkagarriak, kultura kontua

Atalak: Elikagaien segurtasuna

Vienako jatetxe batean entsaladan jan nuen matxinsaltoa

Vienako jatetxe batean entsaladan jan nuen matxinsaltoa. Txuleta zaporea zuen.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) argitaratzen duen “Campusa” aldizkariaren 83. alea (2013ko azaroa) irakurtzen ari nintzela,  oso esaldi esanguratsuarekin topatu naiz. Izenburutzat “Karrera amaierako irakasgaia” duen erreportajea, Indian egondako ikasle baten honako kontakizunarekin hasten da: “Esan zidan europarra naizenez eta, ondorioz, aberatsa, ez nituela txiroen jakiak (oilaskoa, bildotsa, antxumea) jan behar; sugea, txakurra, labezomorroa edo arratoia bezalako jaki apartak baino […]”.

Europarra izatearen pribilegio hori alde batera utzita, berehala harrituko du irakurlea gure kulturan eta Indiakoan aberatsen eta txiroen jakien kontzeptuen arteko aldeak. Hemen elikagai arrunt edo kalitatezkotzat ditugunak, edozein etxeko menuan aurki ditzakegunak, estimu gutxikoak dira Indian. Eta, alderantziz, hemen inolaz ere ahora eramango ez genituzkeenak, oso preziatuak dira bertan.

Gogoeta honek, beste kontu bat ekarri dit gogora: FAO-k iaz kaleratu zuen intsektuak jateari buruzko informea. Nazkagarria iruditzen zaigu intsektuak jatea, energetikoki eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik oso onuragarria izango litzatekeen arren.

Arraroak gara. Prudentzio Deunaren egunean barraskiloekin asebetetzen gara.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA