Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Lizentzia da prozedura
2021-09-20 // Euskara, Hedabideak // Iruzkinik ez
CC lizentzia desberdinak daude, bakoitzak nahieran erabil ditzan. (Arg.: Creative Commons | Maite Goñi | CC By SA)
Joan den astelehenean, irailaren 13an, zalaparta handia sortu zen Twitterren Argia-k Aurri-ko eduki bat bere webgunean partekatu zuelako. Biok dugu lizentzia CC BY-SA, eduki libreen kulturan esan nahi duena “har nazazu eta zabaldu”. Hori eginez gero, teorian, denok pozik, kultura horretan helburua edukia ahalik eta gehien zabaltzea delako. (gehiago…)
Etxeratzeko unea?
2020-05-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Automozio sektoreko Fagor Edelaneko lantegi bat Txinan. (Arg.; TU Lankide)
Bai, nik ere uste dut aldaketa asko izango direla koronabirusaren ondorengoan. Beste kontu bat da noiz, nola, zein neurritan… dena da ikusgai, pandemiaren etzilimorako. Eta ohi moduan, galderak zabaltzen du bidea: zergatik ez zieten munduko agintariek kasurik egin iragarpenei? Zergatik ez ziguten jakinarazi herritarrei? Zergatik jarraitzen dute kasurik egin gabe aldaketa klimatikoari dagokionez?
(gehiago…)
PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
2020-03-06 // Hezkuntza, Nafarroako politika // Iruzkinik ez
Dos de Mayo Ikastetxeak antolatutako azoka bat (Arg.: Plaza Nueva)
Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera.
(gehiago…)
Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
2020-02-28 // Euskara, Hezkuntza, Nafarroako politika // Iruzkinik ez
Arg.: @iruñerrikoaek
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea.
(gehiago…)
Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan
2020-01-10 // Politika Espainia, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Pedro Sanchezen iragan larunbateko inbestidura saioa ikusi ondoren bukatu nuen El Mundo-ko zuzendari ohi David Jiménezek (Bartzelona, 1971) idatzitako El Director liburu entzutetsua. Aste honetan jakin da Espainiako Estatuan 2019ko hamar liburu salduenen artean dagoela. Fremantle ekoiztetxeak ere telebista seriea egingo du liburuarekin.
Pedro Sánchezek eta Pablo Iglesiasen koalizio gobernuak Espainia beltz hori izango du aurrez aurre.
Atzerrian 20 urte korrespontsal lanetan aritu ondoren, 2015-16an urtebete egin zuen egunkariko zuzendari gisa, kanporatu zuten arte. Liburu-dendako apalean eskuetan hartu eta aitortu behar dut alferkeria sentitu nuela: Espainiako medio handietako kazetaritza megalomano hori, Espainia bera, El Mundo… baina nagiak astindu eta heldu nion. Eta gustura irakurri dudala aitortu behar dut. Erakargarri idatzia, norberaren kazetaritza ikusmoldearen antipodetan, baina Espainiako botereen eta komunikazioaren trapu zikin amaigabe eta sakonen haizagailu, eta horrek sinesgarritasuna ematen dio. Espainiar demokrazia autoritario eta ustelduaren gaitzen aurka bere lantza zuzentzen duen On Quixote jantziaren ukitua hartu diot. Ez dizkit Espainiako estoldak deskubritu, hauek hor adierazten dena baino askoz sakonagoak dira, ezta estatu autoritario baten jardunak, baina Espainiako egunkari handi bateko zuzendari ohiak hamaika izen eta korapilo horrela aitortzea ere ez da txantxetakoa. Gaur egun, besteak beste, New York Times-eko kolaboratzailea da. (gehiago…)
Imarkoain handia eta kubo marroi txikia
2019-12-29 // Gizartea, Hondakinak, Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Sortzen dugun hondakin kopurua da munduaren kutsaduraren zio nagusienetakoa gaur egun. Horren kontzientzia gero eta handiagoa da herritarren artean, bereziki plastikoa dela eta, baina egoerari aurre egiteko, oro har ez dago gure jokaeraren aldaketa handirik, edo ez behintzat beharko lukeen abiaduran. Instituzioek zabortegiekin estali dute arazoa azken hamarkadetan, baina behin hauek debekatuta, erraustegi hiltzaileekin edo hondakinen bilketa sistema erraldoiekin erantzun nahi diote egoera berriari; eta gero eta herritar eta erakunde gehiagok baina oraindik gutxiengoak, hondakinen sailkapen eta berreskurapen sistema arduratsuen bidez erantzuten diote errealitate konplexu honi. (gehiago…)
Vade retro sudur gorri!
2019-11-19 // Kulturgintza, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Iruñeko Katakraken egindako prentsaurrekoa, Iñigo Santxo abokatuarekin batera. (Arg.: Euskalerria Irratia)
Maiatzean egin zen Iruñeko Udala eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen arteko kontratua, kultura zinegotzi Maider Belokik eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek sinatua. Azken hiru urteetan bezala. Baina maiatzeko udal aldaketarekin, urrian Navarra Sumak kontratua berrikustea eskatu zuen eta abenduaren 29an Iruñean egin beharreko pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi. Kontratuak ez ei zituen behar beste txosten, Navarra Sumaren arabera, baina Iñigo Santxo pailazoen abokatuak argi azaldu zuen kontratu artistiko batek ez duela horren beharrik. Egia esan, urteetako esperientzia metatuaren ondoren, Iruñeko euskaldunek ez dute askoz azalpen gehiago behar auziaren mamia konprenitzeko. (gehiago…)
Maria Chivite Fernando Purasen ispiluan
2019-06-04 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Fernando Puras 2007an dimisioa aurkeztu zuen egunean, PSNk NaBairekin lortutako akordioari PSOEk ezetza eman ondoren.
Latza izan behar da PSNko militante edo boto emaile izatea, eternitatean galdutako arima galduak kate astuna daraman legez, hura ere beti UPN –NS orain– boterera aupatzera kondenatua. Latza idazkari nagusiaren Sisiforen jarduna, etengabe harria mendi tontorrera garraiatuz, goian denean harria askatu eta behin eta berriro nola er0rtzen den ikusteko. (gehiago…)
Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku
2019-05-31 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Maria Chivitek datorren astean ekingo dio bilera errondari lehendakari izateko sostengu bila.
Datorren asteazken, ostegun eta ostiralean bilduko da Maria Chivite, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariekin. EH Bildu baztertu du, iragarria zuen bezala. Nafarroako Gobernua lortzeko aukerak arakatuko dituzte eta, itxura guztien arabera, erabakia hemengo PSN eta beste hiru indarren menpe balego, ez dirudi zailtasun handirik izango lituzketenik akordioa lortzeko. Joan den legealdian ere aukera horren aldeko defentsa behin baino gehiagotan egin dute PSNk eta Geroa Baik. Baina beste behin ere, PSNren erabakia hemen baino Madrilen izango da. (gehiago…)
Nafarroan berriz gotorlekura
2019-05-27 // Nafarroako politika // 3 iruzkin
Aldaketaren indarrek patxada, odol hotza eta zintzotasuna beharko dute gertatutakoaren analisi egoki bat egiteko. Esaten denean Nafarroako gizartea aldatzen ari dela egia da, 2015ekoa ez zen espejismo hutsa izan. Baina bistan da, aldaketa horiek ez dira beti dantzatzen nahi izaten dugun erritmoan. (gehiago…)