Gazteluko plazatik
Hasiera » Euskara » Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
Ots28 0

Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki

Atalak: Euskara, Hezkuntza, Nafarroako politika

Arg.: @iruñerrikoaek

Arg.: @iruñerrikoaek

Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea.

Hori da milaka euskaltzalek behin eta berriz ulertzen dutena, eta bihar ere milaka aterako dira kalera Nafarroan euskararen normalizazio ahaleginei jartzen zaizkien trabak salatzera. Eta azken hilabeteak oparoak izan dira oztopotan. Irailean, Nafarroako foru administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren aurka egin zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Euskararen Iruñeko Udalaren ordenantzak atzera bota dituzte Navarra Sumak eta PSNk. Haur eskolen euskarazko eskaintza erdira baino gutxiago murriztu dute hiri buruzagian. Eta, besteak beste, azken zartakoa Mendigorriko sei haurrei D ereduko lerroa ukatzea izan da.

Txarrena da, argi aritu beharrean, jarduera politikoa mozorrotzen denean, PSNren Hezkuntza Departamenduak egiten duen moduan. Mendigorriaren kasuan D ereduko lerroa irekitzeko zortzi haur behar direla argudiatu du Carlos Gimenoren sailak. Ikuskaritzak begi onez ikusten zuen zeuden sei haurrekin irekitzea, baina Departamenduak ez. “Arauak hala dio, kito”. Badaki araua ez dela horretara mugatzen, neurri orokorra dela, baina bestelako egoerak ere onartzen dituela eta sarri onartzen direla.

Sona handia izan duen beste kasu batean, ordea, alderantziz jokatu du Hezkuntza Departamenduak. Castejongo Dos de Mayo Ikastetxe Publikoak PAI ingeles programatik ateratzea erabaki zuen urtarrilaren amaieran. Legearen arabera, zentroek autonomia dute programan sartu edo ateratzeko. Luze joko luke hortaz hitz egitea, zentro askori PAIn sartzea inposatu zaielako azken urteetan, baina tira, hurrengorako gaia da hori. Kontua da, oraingoan zentroak erabaki duela ateratzea, baina hezkuntzako ikuskariak esaten duela ateratzeko aurkeztu duen txostena ez dagoela behar bezain ongi justifikatua. Ondorioz, Departamenduak ez dio ateratzen utzi. Departamenduak oraingoan Mendigorrian egindakoaren aurkakoa egin du. Batean teknikariaren ahotsa da balio duena, eta bestean ez.

Halako jarduera politikoak eta politikariak jasan behar izatea, horixe da nekezena. Horrexegatik, larunbat honetan 17:00etan, manifestazioa egingo da Iruñeko Golem zinemetatik abiatuta. “Euskara eskubidea. Ni más, ni menos”.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA