Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Aldaketa posible da Nafarroan, baina gauzatzeko oso zaila
Atalak: Politika
Aldaketa Nafarroara begira zegoen eta emaitzek berau posible dela adierazten dute, UPNk gehiengo osoa galdu du eta Nafarroa Baik aurreikusten zitzaizkion emaitza onak erdietsi ditu. 24 eserleku daude UPN eta CDNren eskuetan eta 26 dituzte balizko gobernu alternatiboa osa dezaketen NaBai, PSN eta Ezker Batuak. PSNren esku da gobernu aldaketa, baina zail aurreikusten da Fernando Purasi NaBaik eskain diezaiokeen lehendakaritza hartzea, PSOEk seguruenik zuhurtasunaren apustua egingo duelako Espainian eta horrek Nafarroako abertzaleekin ituna egitea oztopa dezakeelako.
EAEn EAJ da garaile berriz, Bizkaian gotorlekua eginik, baina argi geratu da EAJ-EA bikoteak elkarrekin banaka baino eserleku kopuru handiagoa lortzen duela; Gipuzkoan, aldiz, jeltzaleek era batera ala bestera foru gobernua gidatuko badute ere, PSEk ezusteko latza eman dio garaipen historikoa lortuz. PSEk, aldi berean, aldaketa gidatuko du Araban Gasteizko alkatetza lortuz eta, seguruenik, EAJrekin egindako itunari esker diputazioa ere irabaziz.
Euskal Herri osoari begira, ezker abertzalearen emaitza da hauteskunde hauetako azpimarragarrienetakoa, legez kanpoko egoera batean eta ANVren markapean, HBk izan ohi dituen emaitza historikoetan kokatu delako, Gipuzkoan udal hauteskundeetan bigarren indarra izatera iristeraino; berriz ere boto nuloak bere alde jarri ditu nabarmen. 1999an bezala, su-eten garaian, ezker abertzale nagusiaren indarrak nabarmen gora egin du. EAren datuak erkatzea gaitza izanik ere, bere ibilbide historikoan izandako beherako txikiarekin jarraitzen du. Eta Ezker Batua-Aralar bikoteak eserlekutan gora egin arren ere, 2003an botoetan bien artean lortutakoa baino gutxiago lortu du.
Hiriburuetan, Donostian Odon Elorzak eserlekuetan gorantz jarraitzen du bere gidaritza eztabaidaezinean. Bilbon EAJk EB-Aralarren laguntza ezinbestekoa beharko du eta Gasteizen PSE estreinatuko da alkatetzan. Iruñean UPNk gehiengo osoa galdu du eta Uxue Barkos atarian geratu da, baina oposizioak ezin izango du bere gehiengoa alkatetzara eraman, gobernu aldaketaren giltza ANVren esku dagoelako eta PSNk ez duelako ezker abertzaleko indarra partaide den balizko koalizioan parte hartuko.
Azterketarako bake prozesuaren galbahea erabilita, balorazioa argia da: herritarrek txalotu egin dituzte PSE eta Batasunaren lanak. Espainian, ordea, bake prozesuak PPren etengabeko erasoa saritu du, nahiz eta PSOEk bereari eutsi dion. Urtebete geratzen da Espainiako hauteskunde orokorretarako eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok “arre edo so” erabaki beharko du, bestela erdibidean PPk irentsi egingo du-eta.