Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Ba ote da hurrengo aukerarik? (Su-etenaren amaierari buruzko balorazioa)
Atalak: Politika
Poza barreiatu zen 2006ko martxoaren bukaeran euskal gizartean, etsipena 2007ko ekainaren hasieran. 14 hilabeteren ondoren, ETAk su-etena bertan behera uzten duela iragarri du ofizialki. Egia esan, joan den abenduko Barajaseko atentatuarekin apurtu zuen su-etena, baina gaur arte eutsi dio ofizialki jarduera armatuaren etenaldi iraunkorrari. Su-eten honek zabaldu zuen negoziazio prozesuaren balorazio politiko gehienak abenduan eta urtarrilaren hasieran egin ziren. Bake prozesuak burua altxatuko ote zuen ikusteko denboraren iragana izan da abendutik ekainera arteko tartea. Eta emaitza bistan da.
Informazioa behar da, bai ETAk eta Espainiako Gobernuak hitz egin dutenaz eta baita alderdien artean hitz egin denaz ere, eta ari da zenbait informazio ateratzen, baina funtsean bakoitzak bere ohiko sinesmenari eutsiko dio. Egin beharreko azterketak egingo dira negoziazioetan gertatutakoez, baina une honetan iraganekoak baino etorkizunera begira diren galderak azaleratzen dira indar handiz. Eta orain zer? Zer eratako jarduera armatua jarriko du indarrean ETAk? Hildakoak ekarriko ditu? Su-etenaren aurreko urteetako “indar baxuko” jarduera izango da ala Lizarra-Garaziko su-etenaren hausturaren garaiko eredu gogorra gailenduko da?
Estatuaren erantzunari dagokionez, argi da dituen tresnak gogor estutuko dituela; ohikoak dira horietako batzuk –polizia, presoak…- eta azken urteetan indar handiz abian jarri direnak besteak, nagusiki Alderdien Legearen haritik etorritakoak. Ikusi beharko da ANV eta EHAK legez kanpo jartzeko PPren etengabeko deiak orain erantzun egokirik topatzen duen ala ez. Ikusi beharko den bezala, Terrorismoaren Aurkako Ituna behingoz atzean uzteko, PSOEk nahi duen bezala, Ajuria Eneko Itunaren tankerako akordiorik eratzeko gaitasunik baden ala ez.
1998ko su-etena hautsi zenean borroka armatuaren ziklo berriari hamar urterako iraupena iragarri zitzaion. Zazpi urteren ondoren etorri zen su-eten berria. Hurrengoa noiz izango ote? Su-eten honek, dena den, jadanik saihestezina izango den eskema bat jarri du indarrean, ezker abertzaleak Anoetako ekitaldi ospetsuarekin aireratu zuena: ETAk eta Gobernuak errepresioaren ondorioak bideratu beharko dituzte eta gai politikoak alderdien artean konpondu behar dira. Horrek jadanik ez du atzera bueltarik eta une honetan kontraesankorra badirudi ere, horrek esan nahi du planteamendu politikoak militarren aurretik daudela jada, bestela ETA bera litzateke edukia politikoa negoziatzearen arduraduna, aurreko negoziazio saioetan izan den bezala.
Eduki politikoetan ere hurbilpen interesgarriak eman dituzte alderdi politikoek eta nagusiki PSE-EEk, EAJk eta Batasunak. Anaitasuneko proposamenarekin ENAMen planteamendu politikoak aldaketa historikoak ekarri ditu gatazkaren muinetakoa den lurralde ikuspegian. Aurrera begira, dena hankaz gora bota behar ote da? Klase politiko eskasaren seinale litzateke.
Ezker abertzalearen eremu antolatu indartsuenak ematen dio arnasa ETAri, atzo, gaur eta bihar ere hala izango da, ETArik bada bederen. Bestela ez da izango. Eta azken bi su-eten saioek zerbait argi erakutsi badute zera da: armak isilik botoek gora egiten dutela, eta alderantziz. Berriz frogatzeko aukerarik izango da.
Hauteskundeen ondoren, Hegoaldean itun garaian etorri da su-eten hausturaren iragarpena, eta izango du eraginik. Aldaketa zintzilik zegoen Nafarroan, orain gehiago (zeresanik ez Iruñeko Udalean). Iparraldean hauteskundeak dira eta ikusi beharko da honek eragin gehiago ba ote duen EH Bairen emaitzetan eta etorkizunean. Euskal gizartea eta bere bizitza politikoa baldintzatzeko adina indar badu oraindik ENAMek, ezin ukatu, baina duela 10 urte baino gutxiago, eta duela 20 baino gutxiago oraindik. Bere baitan ere badira borroka armatuari amaiera iritsi zaiola pentsatzen duen asko, hori ez da boterearen erretorika. Estatuak ez du alferrik estutzen, denbora ez da alferrik iragaten, testuingurua ez da besterik gabe aldatzen.
Lotura interesgarriak:
– Zapateroren diskurtsoa bideoan (El País)
– Rajoyren diskurtsoa bideoan (El País)
– Eusko Jaurlaritzaren erreakzioa (Berria)
– ETAren komunikatua (Gara)