Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Batasun uharte bat Ercilla hotelean
Atalak: Euskara, Hedabideak, Politika
Atzo (12) goizean euskara eta euskal kultur munduko ordezkaritza oso zabala bildu zen Bilboko Ercilla Hotelean, eta bi mezu nagusi atera ziren bertatik. Bata bertaratutakoek eskainia, Egunkaria auziko auzipetuek euskal gizarteko gehiengo zabalaren sostengua dutela. Bestea, auzipetuek helarazitakoa, epaiketa hori euskalgintza osoaren aurkako epaiketa dela eta zigorra gailenduz gero, euskalgintzako beste elkarte edo erakunde batzuek zigortzeko jurisprudentzia finkatuko dela.
Horiez gain, gerturatu zen jende asko eta askoren artean ibili ziren antzeko iruzkinak: “Zenbat jende etorri den!”, “Ez da gutxiagorako, gainera bizi ditugun garaiekin…”, “Ea hurrengoan nor den”, ezker abertzalearen aurkako bezperako sarekadari erreferentzia eginez; “EAJko kupula osoa etorri da, e?”, “hauteskundeak dituk eta”. Beste halakoak ere entzun nituen: “Noiz arte hau?”, “Hi, hala ere nahiago Zapatero, PPk irabazten badik, presta gaitezen”, “Haserre nago bizi dugun egoerarekin, haserre politikariekin, horrela nora goaz bada?”
Jendetza eta ordezkaritzarena ez zen txantxetakoa, Esparru politikotik, PP eta PSOEko jendea kenduta, gainerako guztiak zeuden. Eta auzipetuen artean bazen esaten zuenik, “bai, egoera gogorra bizi dugu, baina halako sostenguak indarra ematen du, eramangarriagoa da”. Indarra sumatzen zen Ercilla Hoteleko sotoan, euskal kulturako ordezkariak eta gizarte eragileak barra-barra, instituzioetakoak, sindikatu, alderdi… EAJren ordezkaritza deigarria zen: Ariztondo, Ardanza, Bilbao, Erkoreka, Egibar… LABeko Diez eta Ariznabarreta baziren ere, Ezker abertzaleko aurpegi ezagunen falta zen kontrastea, joango zirela konfirmatu zutenak atxilotuta zeuden.