Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Carrasco, abstentzioa eta gatazka
Atalak: Sailkatugabeak
Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak zentzu are zehatzagoa hartuko du gaurkoan.
Euskal gizarteak une oso gogor eta latzak bizi izan ditu gatazka politiko bortitzaren azken 30 urteetan, horietako asko ETAk eragindakoak. Oraingoa ere horietakoa da. Gregorio Ordoñezen hilketak (1995) PP eta PSOEko politikarien aurkako ETAren atentatu garaia zabaldu zuen, eta epe luze honetan, heriotza bakoitzak bere inguruan hondamendia barreiatu badu ere, Euskal gizartean lurrikara politiko handiena eragin duen hilketa Miguel Angel Blancorena izan zen, 1997ko uztailean. Fernando Buesarena –2000ko otsailean- 1998ko su-etenaren bigarren atentatua izan zen, baina bere parlamentario izaeragatik eta markatzen zuen norabideagatik, astindu itzela ekarri zuen; Ernest Lluchen hilketak (2000ko azaroa) ETAk ministro ohi baten aurka ere egin zezakeela erakutsi zuen… eta, beste azalpenik ematen ez badu bederen, zinegotzi ohien aurkako ehiza ere irekita dagoela adierazi du orain.
Aurretik, beste era askotako jendearen aurka ere jo izan du erakunde armatuak, kazetariak, enpresa gizonak, epaileak… baina Arrasatekoak inoiz baino helburu zabalagoekin joka dezakeela erakutsi du. Horrek eta su-etenaren ostean helburu zehatz horren aurka egiteak, azken urteetako euskal gizartearen arbuio zabalena ekarri dio ETAri. Jendarteak aspaldi eta modu askotara eskatu dio armak utz ditzala, baina entzungor egiteaz gain, PSOEren hordago errepresiboari beste hordago batekin erantzun dio.
Estatuak garaitua dagoela adierazten dio ETAri, espetxea eta errepresio krudela duela berau sostengatzen duen gizarte sektoreari, armarik gabe eta soilik politikan ari den esparru zabal horri. Eta, begi bistan diren arrazoiengatik, egia da ataka larrian dagoela ezker abertzalea, azken 30 urteotako gordinenean seguruenik. Atera dela beste halakoetatik? Bada bai, hala da, baina itsuenak ere ikusten du hesia ixten doala: Estatuaren indarra eta errepresioa, isolamendu politikoa, instituzioetako bidea itxita, barne tentsioa… arrazoi asko aipa daitezke, lehendik ere aipatuak daudenak egia esan.
Atentatu honekin, ostera, ETAk ezetz esaten dio horri guztiari, jardun dezakeela, topatuko duela bere amaieraren iragarpena ezinezkoa dela adierazten duten moldeak. Eta erakutsi du bai, eta nola, erakutsi du molde gero eta beldurgarriagoak erabil ditzakeela. Izugarriak bai, baina eraginkorrak? Balorazio etiko eta humanoetatik harago –eginak daude eta atentatu honi dagokionez zentzuzkoak gehienak-, gero eta hedatuago dago ETAren jardunak norbait mesedetzen badu, hori Estatua bera dela. Arrazoi askorengatik, baina bi azpimarra daitezke: bat, Estatuak lasai asko jasan dezake bere egiturak inondik inora kolokan jartzen ez dituen Carrascorena moduko heriotzak, eta seguruenik bide armatutik datorren askoz gehiago ere bai; bi, ETAren helburu taktiko historikoak –autodeterminazioa eta lurraldetasuna- nekez lortu ahal izango direlako abertzaleen gutxieneko batasunik gabe, eta gaur egun –abertzaleen gehiengo handiak hala uste du- borroka armatua delako batasun horren eragozle garrantzitsuena.
Su-etenaren apurketaren etsipena enegarrenera biderkatu du ETAk Carrasco hilez eta hori bere erantzukizuna da. Gaurko eguna ez da negoziazio prozesuaren balorazioa eta azterketa eguna, gaurkoa bozkatzeko eguna da. Edo ez bozkatzekoa, bozkatzea bezain legitimo eta demokratikoa baita. Carrascoren heriotza zentzu bakoa ezin daiteke, bozkatu-ez bozkatu aukerari dagokionez, jarrera demokratikoaren termometro bilakatu. Abstentzioan ETArekin bat etortzea ezin daiteke jarrera demokratikoaren neurgailu izan.
Gatazka politikoa da Euskal gizartean bizi dena eta ondorio bortitz ikaragarriak ditu gainera, hori da bizitzen ari garena egunotan. Ondorio horiek ari da pairatzen, halaber, Estatuaren errepresioa jasaten ari den ezker abertzaleko buruzagitza politiko zibila edo, besterik gabe, 18/98k erakusten duen moduan, bere ingurune soziala. T-4koaren ondoren elkarrizketak eta negoziazioak jarraitu behar zuela zioen gizartearen gehiengo zabalak. Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren horretan aritu ziren Lizarra-Garaziko Akordioaren ondorengo berunezko urteetan. Eta gaur egun ere hala esan beharra dago. Esan bai, eta sinetsi? Gaurko egunetik begiratuta sinesgaitza da, baina are sinesgaitzago konponbidea polizi bide soiletik etorriko denik.