Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Globalizazioa elikagai soberaniaren aurka
Eka04 0

Globalizazioa elikagai soberaniaren aurka

Atalak: Ekonomia

Elikagaien prezioa gora eta gosea eta matxinadak ere bai. Arrazoi ugari daude gosearen kapitulu berri honetan, baina joerari kontra egiteko, elikadura soberania bultzatu behar dela gero eta indar handiagoz entzuten da. Noiz eta arraina, laranjak, fruituak, haragia eta abar luzea inoiz baino globalizatuagoak daudenean. Nicolas Sarkozy-k berak ideia hori tinko defendatzen zuen atzo FAOko (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) goi bileran. EHNEkoek aspaldi esan ziguten gertukoa kontsumitzeko, hori zela sostengarriena, baina urrutiko intxaurrak beti hamalau.

Globalizazio liberal eta kontrolik gabekoaren beste ondorioetako bat da oraingo gosearena, eta epe ertainean kontrolatzeko oso gaitza, batez ere kontuan hartzen baditugu egoera honen bost eragile nagusienei aurreikusten zaien etorkizuna.

1. Populazioa. India eta Txina moduko herrialdeetan gero eta gehiago jaten da eta, batez ere, haragi gehiago. Haragi gehiago izateko, animalia gehiago behar dira eta, beraz, hauek elikatzeko labore gehiago. Munduko populazioak gora jarraitzen duenez eta haragi produkzioak behera egingo ez duenez, laboreen produkzioak ere gora egin beharko du, eta behar den neurrian egin arte prezioak goian izango dira.

  • 2. Bioerregaiak. Biorregaien ekoizpena dela-eta, elikadura ekoizpenaren zati gero eta handiagoa ez doa jada pertsona eta animalien urdailetara, gure autoen urdailetara baizik. Bioerregaien produkzioak gora jarraituko du: Europako Batasunak, esaterako, 2020. urterako bertan kontsumituko den erregaiaren %10 bioerregaietakoa izatea erabakia du.3. Petrolioaren gorakada. Elikagai askoren ekoizpenean erregaien gorakadak, produkzioaren garestitzea ekartzeaz gain, elikagaien garraioa ere biziki garestitzen du. Petrolio eskasiak nekez iragartzen du prezioaren beherakadarik.
  • 4. Finantza espekulazioa. Maileguetatik edo eraikuntzatik dirutzarik ezin denean atera, diruak balore seguruagoetara jotzen du eta horietakoa da elikadura gaur egun. Biorregaien eta elikagaien produkzioen gorakadek dirua erakarri dute eta etorkizunean ere ekoizpen beherakadarik iragartzen ez denez, kontrakoa, bada pentsa liteke dirua gustura egongo dela elikagaien babesean. Diruaren helburua, ordea, ez da gose denari jaten ematea, espekulatzailearen diru-gosea asetzea baizik.
  • 5. Klima. Klimari lotutako zenbait faktorek eraginda, uzta txarrak izan dira aurten eta pentsatu baino elikagai gutxiago ekoiztu da. Australian, adibidez, lehortea itzela izan da eta Asian lurrikara eta uholdeak ohi baino ugariagoak.
  • Eduardo Galeanok Espejos bere liburu berria aurkeztu berri du Madrilen eta hori dela eta elkarrizketa bat agertzen da Rebelion-en. Hala amaitzen du elkarrizketa: “«Auto ahaltsuaren inguruan jiraka dihardu munduak. Nola da posible autoak elikatzea jendea elikatzea baino garrantzitsuagoa izatea? Petrolio nahiko ez bada edo garesti badago, eman diezaiogun, soia, artoa edo azukrea. Nor da familiako kiderik garrantzitsuena?: Zalantzarik ez garajean lo egiten duena”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA