Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Aurrez filtratutako atxiloketaren kronikak
Atalak: Politika
Garikoitz Azpiazu, Txeroki, eta Leire Lopezen atxiloketak halakoetan izan ohi diren estaldura mediatiko guztiarekin etorri dira, Francisco Javier López Peña, Thierry, edo bere garaian Mikel Albisurekin gertatu zen bezala. Komunikazioaren munduan ezaguna da gaixo dagoen jende ospetsuaren obituarioak oso aldez aurretik hasten direla prestatzen erredakzioetan, pertsonaia hiltzen denean berari buruzko orrialde edo minutu andana eskaintzeko. Iragarritako heriotzaren kronikarena, alegia. Eta beste genero batean, iragarritako atxiloketaren kronika.
Izango dira oso aspalditik atxilotu gabe diren etakideak, baina gutxienak, erakunde armatuan diharduten gehienek jakin baitakite espetxean bukatzeko aukera oso handiak dituztela. Azpiazu eta Lopezen atxiloketek berriz erakutsi dute komunikabideek halakoetan duten funtzio garrantzitsua. Dena primeran antolatuta egon da berriz ere, Michel Alliot-Marie eta Zapatero gobernu-buru bera ere lehen lerrora atera dira lehen unetik. Asteleheneko albistea zen, eta atzo, asteartea, atxiloketen biharamunean, egunkarien unea zen: El Mundo, Diario de Navarra eta beste askok, 4-5-6 orrialde artean eskaini zizkioten albisteari, baina albisteen lanketan gehien nabarmendu direnak Vocento taldekoak izan dira, 10 orrialde El Diario Vasco-n eta 13 El Correo-n; gaur, hurrenez hurren, 5 eta 6. Oraindik gaia asko ustiatuko dute eta pentsatzekoa da datozen egunetan ere polizia-indarrek, oraingoan ere filtratuko dituztela behar besteko datuak. Argi samar dagoena da Espainiako komunikabide garrantzitsuenek bazekitela atxiloketa hau egongo zela, ez dakit zein aurrerapen mailarekin, baina zerbait izango zela bai.
Jadanik duela 10 egun, hilaren 9an, El Pais-ek ETAren ustezko barne tentsioei buruzko erreportajea argitaratu zuen, besteak beste, Azpiazu eta Francisco Javier López Peña, Thierry-ren arteko ustezko desberdintasunak azaleraziz (laburtuz, Azpiazu da orain gaiztoa eta Lopez Peña “ona”). Ez da berrikuntzarik alde horretatik, Barne Ministerioa iturri duten hedabideetan etenbakoa baita ETAren edo ezker abertzalearen barruko desadostasunen berri ematea. Baina iragarri ote zezakeen artikulu hark, nolabait, Azpiazurekin epe laburrean gerta zitekeena? Vocentoko euskal egunkariek ere badute zeresanik ustezko zatiketen inguruan. Kontaezinak dira halakoei buruz komunikabideetan atera direnak, gehienetan espainiar irakurle edo ikus-entzuleari saltzeko bazka eta beste askotan gerra psikologikorako akuilu. Niretzat ia ezinezkoa da mehazketarik egitea, baina batzuek egingo dute; informazioa duenak, dabilenak…, esate batera, sailkatua izango zuen El Pais-ek hilaren 9an argitara eman zuen aipatu erreportajea.