Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Lemoiz eta Leizaranen bai. Zergatik ez AHT?
Atalak: Sailkatugabeak
Azkenean gertatu da, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako mugimenduan askok beldurrez itxaroten zutena bete egin da: ETAk AHTren eraikuntzari lotua dagoen enpresari bat hil du, Inaxio Uria, Altuna y Uria SA eraikuntza enpresako jabeetakoa. ETAk pertsona bat gehiago hil du, horrek hildakoaren inguruan sortzen duen sufrimendu neurgaitzarekin. Hori da lehenbiziko balorazioan azpimarratu beharra.
Atentatu berri honetan jauzirik izatekoan, hori da bat, sabotaje eta lehergailuetatik, pertsona bat hiltzera iragan dela ETA. Eta aurrerantzean ezer ez da berdin izango. Lemoiz eta Leizarango autobiaren kasuak berehala datoz burura. ETAren partehartzea funtsezkoa izan zen Lemoiz geldiarazteko; horretan adostasuna dago, areago, batez ere ETAren jardunagatik itxi zela azpimarratzen da Madrilgo komunikabide eta analisietan, herritarren mobilizazio itzelari eta antinuklear giro erraldoi hari garrantzia kenduz. Inoiz ezingo da frogatu, baina giro hura gabe, ETA inoiz ez zen horren erabakigarria izango zentral nuklear hura geldiarazteko.
Leizarangoak beste urrats bat ekarri zuen, proiektuaren negoziazioa eta akordioa. Erdibidea topatu zen eta arrakastatsua izan zen. Horretan ere kontsentsua nahiko zabala da, ETAren presioa erabakigarria izan zen negoziazio hori bultzatu eta ibilbidean aldaketak eragiteko.
Eta erakunde armatuak hirugarrengoz errepikatu nahi du jokaldia, baina oraingoan denak adierazten du jai izango duela. Logikoa da pentsatzea aurreko bietan funtzionatu izan badu, ea oraingoan zergatik ez. Denboraren iraganak eta gizartean izandako aldaketa soziopolitikoetan dira erantzunak. Ia 30 urte pasatu dira Lemoizko garaietatik, eta 20 Leizarango autobiaren gatazka hasi zenetik. Lehenik, ETAk duen sostengua –edo haren borrokarekiko ulergarritasuna– ez da inolaz ere garai haietan izan zezakeena. Leizarangoan Lemoizekoan baino gutxiago eta orain Leizarangoan baino askoz gutxiago. Bigarrenik, AHTren proiektuaren aurka ari direnen zati handi batek oso txarto ikusten du ETAren partehartzea (Ekologistak Martxan, ELA, Aralar…), beste batzuk isiltzen dira, eta pentsatzekoa da gutxiengo bat dela ETAren partehartzea onar dezakeena. Hirugarrenik, euskal gizartean ETAren aurka dagoen giroak, AHT hauspotuko du, eta nola gainera.
Ezker abertzaleko legez kanpoko alderdi eta erakundeen aurkako estutze berria ere ekarriko du hilketa honek. Aurrekari hurbilak hor dira, Isaias Carrascoren hilketaren harira, esaterako, Ino Galparsoro ANVko Arrasateko alkatea kartzelaratu zuten. Gatazkaren gurpilak ohikoan dirau, eta aitzinako arrisku zaharrak ere bai, demokraten batasunaren deialdien atzean Ajuria Eneko Ituna berpizteko gogo argia suma daiteke adierazpen ugariren atzean. Ajuria-Eneko ezkil hots haiei gailenduko al zaizkie Inaxio Uria hil zuten ondoko basilikakoak.