Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Auzolana, komunitatearen oinarri
Atalak: Euskara, Hedabideak, Kulturgintza
Urte bereziari ekin diogu irakurle, 2009 honetan ARGIAk 90. urteurrena ospatuko du. 1919an abiatu zen Iruñean Zeruko ARGIA, kaputxinoek sortutako erlijio aldizkaria, eta 1921ean Donostian Argia, informazio orokorreko astekaria. Bien oinordeko da egungo ARGIA. Horietako bakoitzak garaian garaiko euren ezaugarriak eta ibilbideak izan dituzte, baina badira gaur egunera iristeko partekatu dituzten baloreak, horien artean esanguratsuenetakoak euskaraz komunikatzeko nahia eta euskaldunari kazetaritza proiektu sendoak eskaintzeko borondatea.
Azken bosturtekoan, egia esan, izan dugu zer ospatzerik: 2005ean ARGIAren 2000. zenbakia ospatu genuen, 2007an Argia.com-en 10. urteurrena eta 2009an 90 urte. Ez da txantxetako ibilbidea eta asko adierazten dute, baina jakitun gara, ospatze kontuak oso subjektiboak dira, bakoitzak heltzen die gura moduan datei eta haiekin jardun. Zalantza barik, balio berezia dute norberaren azal eta mamia gizarteratzeko, egungo gizarte mediatikoan, edo kuku egin eta azaleratzen zara edo ez zaude. Baina hori bezain garrantzitsua da, edo gehiago, barrura ere kiribiltzea, trinkotze lanean jardutea, funtsean, atzera begiratzeak aurrea dantzatzeko besterik ez baitu balio. Ez gara izango izan ginelako, badira makinatxo bat izan zirenak eta jadanik ez direnak. Izango gara gura dugulako, eta gura dugu. Izango gara asmatzen badugu, eta horretan gara.
Barrua miatzean, aldiz, zer ikusten den ere ondo aztertzea komeni da, oskoleraino hainbat azal direlako bata bestearen gainean, bata bestea bezain funtsezkoa: harpideduna, irakurlea, Argiako langilea, kolaboratzailea, publizitate egilea, instituzioak… Komunitatea, azken finean. Indibidualismoaren goreneko aroan, paradoxikoa badirudi ere, komunitatea eratu guran, horretan gaude XXI. mendeko hedabide gehienok. Eta guk baditugu horretarako lanabes interesgarri eta egokiak. Ez dugu euskarazko komunikazio esparruaren komunitate indartsu eta jendetsuena osatuko, baina bai erreferentziala: informazioa eta analisia dira gure tresnak, zorroztasuna eta zabaltasuna, talde eta alderdiekiko menpekotasunetik libre, bestelako Euskal Herria eta mundua gura dutenen izar txiki baina argitsua.
Ez dira berba eta asmo hutsalak irakurle, proiektu honen muinean gauden langileok erabat barneratua daukaguna baizik. Horregatik antolatu gara ekonomia sozialean, talde balore kooperatiboetan, formula horrek langileei proiektuaren ardatz izatea ahalbideratzen dielako. Krisi latza bizi duen egungo eredu kapitalista basatiaren muinetakoa ukitzen du eredu horrek, euskal ekonomiaren beste alor batzuetan hain sustraitua, baina komunikazioaren esparruan hain urria.
Eta komunitatean auzolana da funtsezkoena. Bada arriskurik halako ospakizunetan, nor bere zilborrera begira geratzekoa, sarri gertatzen da, eta zerbait saihestu nahi badugu horixe da. Ea lortzen dugun, aritu behintzat horretan ari gara: urtean zehar egingo ditugun ekitaldiak kultura edo komunikazioan diharduten beste eragile batzuekin egingo ditugu, elkar lanean. Izango duzu horren berri.
Esker onaren kapituluak itxiko ditu lerrook, motzean, pertsona eta talde aipamenetan ekinez gero, zerrenda amaiezinean murgilduko ginatekeelako. Eskerrik zintzoena, beraz, ARGIAren izena bere marka desberdinetan gaurdaino iristeko bere aletxoa jarri duen guztiari. Eskerrak bereziki, Ametzagaina Taldeko enpresei, azken 30 urteetan hauek egindako ahalegin hori gabe, nekez idatziko bainituzkeen honako lerro hauek.
<!–
–>