Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Pablo Milanés Kubako iraultzaz kexu
Atalak: Nazioartea
Urtarrilaren 2tik aurrera abian da Kubako Iraultzaren 50. urteurrena, eta urtean zehar izango dira hainbat ospakizun gertaera esanguratsu hori ospatzeko. Ur sakonetan sartu barik, oraingoan Pablo Milanés abeslari kubatarraren adierazpenak ekarri nahi izan ditut lerrootara. Silvio Rodriguezekin batera, Kubako Troba Berriaren adierazle esanguratsuenetakoa izan da azken hamarkadetan, eta Euskal Herrian ere biziki ezagun eta erreferentziala, batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetan.
Kubako iraultzarekin sakon konprometitutako artista, Milanés Espainian ari da eta iragan igandean Publico egunkariko elkarrizketa batean esandakoak adierazgarriak iruditu zaizkit iraultzaren egungo egoeraren termometro gisa.
Raul Castrorengan duen konfidantzaz galdetzean, iraultza gidatu zuen buruzagi belaunaldiaz zorrotz erantzuten du: “Ez dut konfidantzarik 75 urtetik gora duen Kubako buruzagi bakarrarengan, une handi ugari bizi izan dituzte, baina dagoeneko erretiratuak beharko lukete. Beste sozialismo bat eraiki dezaten, lekukoa belaunaldi berriei luzatu behar zaie, gaur egungo sozialismoa agortua dago eta (…) Haien [buruzagien] garai bateko ideiak erreakzionarioak bilakatu dira eta jarrera horrek ez du aurrera egiten uzten, ez dio aurrera egiten uzten sozialismo berria dakarren belaunaldiari; iraultza berria egin behar da Kuban”.
“(…) Latza da kubatarrak bizi duen egoera eta jadanik ezin du hitzemate hutsetatik bizi. Sasoi bateko konkistak hor dira, berrietara abiatu behar da. Hauek pentsamendu berriekin lortzen dira, buruzagi zaharrek indarrean jarri ezin duten dinamika berriarekin. Geldi gaude, zentzu guztietan, eta inoiz heltzen ez den etorkizunerako planak egiten ditugu”.
“(…) Jende asko berba egiteko beldur da, atzean zentsura sistema bat dagoelako, libre adieraztea galarazten dizun errepresio sistema isil eta ezkutua, uneotik hankaz gora bota behar dena eta erro-errotik zalantzan jarri. Lehenagotik ere Kubako buruzagitzak berak mahaigaineratu dituen gaiak dira, baina ez dira gauzatu”.