Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Tratu txarrak eta txosten onak
Atalak: Politika
“Donostian sekulakoak jaso dituzte”, esan dit Hernaniko ezagun batek, joan den astean Polizia Nazionalak herri hartan atxilotutako zortzi gazteei buruz. “Madrilen, ordea, ukitu ere ez dituzte egin”. Aske geratutako Iñigo Urzelai atxilotuak askoz zehatzago kontatzen ditu jasandako tratu txarrak. Ez da kontu berririk entzun gaztearen ahotik, hamarkadetan behin eta berriz salatutakoak baizik.
Xabier Makazaga Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kideak idatzitako Tortura & cia liburuan irakurri nuen Francoren heriotzaren ondoren 7.000 pertsonek salatu dituztela torturak Euskal Herrian. Oraintsu jakin izan da 2000tik 2008ra Euskal Herrian 634 pertsonek salatu dituztela torturak. Eta ez, ez dira TATek emandako datuak, gehienetan moduan, datuok Tortura: hurbilketa zientifiko bat (2000-2008) txostenean agertutako datuak dira, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren enkarguz egindakoa da. Bai, ondo irakurri duzue: Eusko Jaurlaritza. Eta honi agindua Eusko Legebiltzarrak eman zion, giza eskubideen urraketaren 2008ko ikerketa batean torturari buruzko atal berezia zabaldu ondoren . Euskal instituzioek, azken 30 urteetan ehundaka eta akaso milaka ikerketa eta azterketa bideratu dituzte era guztietako gaiei buruz, baina hau da torturari buruz agindutako lehena.
Bost medikuz osatutako taldeak egin du lana –Benito Morentin auzi medikuak gidatuta– eta funtsean estatistikoa da. Azterketarekin, besteak beste, hankaz gora botatzen da Espainiako Gobernuak tortura ukatzeko duen tesi nagusia, hau da, ETAk bere kide guztiei ematen dizkiela torturak salatzeko agindua. Salaketak fidagarriak direla aipatzeko hainbat datu aipatzen ditu ikerketak, baina esanguratsuenak Ertzaintzari egiten dio erreferentzia, 2004tik 2008ra ez delako polizia autonomikoari buruzko tortura salaketarik. Pello Urzelaik hilaren 7an Berrian argitaratu zuen gaiari buruzko erreportajean irakurri ahal izango dituzue txostenaren xehetasun gehiago.
Absurdua dirudi Espainiako Gobernuaren argudio nagusiak, baina hori da instituzioetan eta komunikabideetan behin eta berriz erabiltzen dena. Baita horretan adituak diren pertsonen aurrean ere. 2003an PPren Gobernuak Theo Van Boven NBEko kontalari berezia ekarri zuen eta TATi emandako elkarrizketa honetan, ondo azaltzen zuen bisita eta ikerketaren ondorioa: “Egoera zehatz bat prestatu zuten nire bisitaren inguruan. Hitzaldiak-eta eman zizkidaten euskal arazoari buruz. Nik uste dut pentsatzen zutela ni ergela naizela-edo. Baina astebete pasatu ondoren nire konklusioa izan zen baietz, Espainian torturatzen dela. Eta gainera nire konklusioa ez zen berria, nazioarteko hainbat erakundek baieztatu dute gauza bera: Amnesty Internationalek eta baita Europako Kontseiluak ere”.
Martin Scheinin NBEko Giza Eskubideen errelatorea ere antzeko ondorioetara iritsi zen 2008an Espainiara egindako bisitaren ondoren. ETAk gisa eskubideak urratzen zituela zioen argi eta garbi, baina instituzioen aldetik ere giza eskubideen eremuan hutsune agerikoak zirela ere bai eta gainera, zeharka bada ere, NBEn txostenarekin gutxi egin ahal izango zuela aitortzen zuen Berriako elkarrizketa honetan.
Protokoloak direla eta asko hitz egin liteke, baina Ertzaintzaren aurkako salaketen desagerpena horretan oinarritu izan da, funtsean bideo grabaketak, konfiantzazko medikuen bisitak, familiari atxilotua non dagoen jakinaraztea… eta, batez ere, inkomunikaziorik ez aplikatzea, hori ei da giltzarri nagusia. Xabier Makazagak ere, bere azken lanetan eta artikulu ugaritan argi adierazi izan du Ertzaintzak ez zuela jadanik torturatzen.
Oraintsu, ordea, zenbait gunetatik berriz jarri da zalantzan Ertzaintzaren jarrera, batez ere, Manex Castro gazteak Ertzaintzak torturatu egin zuela salatu ondoren. Azken urteetako politika hautsiz, Ertzaintzak Castro inkomunikatu egin zuen. Jaurlaritzak salaketak ukatu ditu eta dena bideoz grabatua dagoela jakinarazi du. Bideoak eskatu zaizkio, baina hauek behar izanez gero epaileen esku jarriko dituela erantzun du. Benito Morentin, Jaurlaritzak kontratatutako medikuaren gomendio nagusia oso argia da: “Inkomunikazioa kentzea da torturaren aurkako neurririk eraginkorrena”.