Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Prentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (1)
Atalak: Hedabideak
Mundu mailako ohiko komunikabideek –batez ere prentsa idatziak– krisi bikoitza bizi dute: bata egungo ekonomi krisiari lotua dago –publizitatea, salmenta beherakada…– eta bestea krisi teknologikoari –luzamendutan sartu barik, funtsean Internet–. Bi arrazoi horiek medio, dozenaka medio ixten ari dira munduan.
Arrazoi azpi multzo gehiago ere egin daitezke, baina funtsean informazioaren doakotasuna da laburrean jorra nahi dudana. Idatzizko komunikabideetan sarri egiten den hausnarketa da ea nola demontre egin behar dugun aurrera, gero eta gehiagok informazioa doan baldin badu Interneten. Ahazten zaigu sarri lehen ere informazioa doan barreiatzen zela telebista eta irratiz. Edo azken 20 urteetan euskarazko doaneko prentsa izan dela hemengo herrietako prentsaren oinarri, eta azken urteetan hor direla doaneko egunkariak ere.
Ohiko prentsak mehatxua Interneten ikusten du eta nagusiki horrexegatik egokitu behar da Internetera edo harengandik bereizi (horiek dira burutazio nagusiak). Gogoratzen dut 2002an ARGIAn izan genuen eztabaida-hausnarketa garrantzitsua: soilik diruari begiratuta, Internet zulo handia zen guretzat eta mahai gainean jarri zen ea zulo hori ixteko Interneteko alorra ezabatu behar ote zen.
Zuzendaritza zabalean –10 bat lagunek osatzen zuten orduan–, gaia ikuspegi estrategikoan ondo kokatzeko, honako galdera luzatu zen: “Aurreikus dezakegu hemendik bost urtera ARGIAren komunikazio proiektua Internetik gabe?”. Erantzuna erabatekoa izan zen: “Ez”. “Orduan garbi dago, kosta hala kosta zulo hori beste era batera tapatu behar da”. Harrezkero bide luze eta esanguratsua egin dugu sarean, paperetik Internetera pentsatuz eta gero eta gehiago Internetetik Internetera ere bai.
Kontua da doako informazioa gero eta gehiago barreiatzen bada doan, ea zer zentzu duen ordainduzkoak. Edo zer eratako eskaintza egin behar dugun ordainduzkoa ere eskaintzen dugunok. Ez ditut batere argi gauzak, eta han-hemenka irakurtzen, Enric Gonzalez El Pais-eko zutabegilearen bi erreferentzia bederen interesgarriak direlakoan nago. Lehena honako zutabea da: Gratuidad (Doakotasuna). Bigarren erreferentziarekin eta gainerako iruzkinekin bihar jarraituko dut.