Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Prentsaren zailtasunez eta doako informazioaz (2)
Atalak: Hedabideak
Atzoko artikuluan doako eta ordainduzko erreferentziekin gaur segituko nuela aipatzen nuen. Enric Gonzalezen El Pais-eko zutabearen lehen aipua honakoa da: “Aljeriako azken gertaera politikoak edo Chicagoko burtsan laboreen prezioarekiko dauden aurreikuspenak ezagutzeko grina bizia ez duen herritar arruntak behar duen oinarrizko informazioa doakoa da aspaldi. Ordainduzko eguneroko prentsaren irakurleaz ari garenean, berrikuntzak, xehetasunak, pistak, historia interesgarriak, estilo ona eta, jakina, zorroztasun kalbinista nahi duen gutxiengo bati buruz ari gara”.
Hara lehenengo pista garrantzitsua, bere ustez ordainduzko prentsa minorien kontua izango da, zalantzak dituelako gaur egungo egunkariek informazio hutsari dagokionez, telebistek eta irratiek eskaintzen dutena baino askoz gehiago eskaintzen duten. Nire ustez, gaur gaurkoz bai, baina egunkariak erosteari muzin egiten ari diren herritarrei ez antza. Egia ote da, beraz, minoriena? Eta zenbat irakurle dira minoria gaztelerazko medio batentzat eta zenbat euskarazkoarentzat?
Lauzpabost egunera zutabegileak jarraitu zuen gaiarekiko bere hausnarketekin eta Previsiones (Aurreikuspenak) izeneko artikulua idatzi zuen. Bere apustua egiten ausartzen zen: “Informazio periodistikoaren jarioa doakoa dela eta, orain uste dugu informazioaren industria amaitu dela, eta iruditzen zaigu hori horrela izango dela. Baina abagune igarokorra da hori. Ezaba ditzagun ohiko hedabideak (inork ez du ezer ekoizten musu truk) eta informazio periodistikoaren jarioa eten egingo da. Teoria konspiratiboen jarioak (badakizue, Mexikoko gripea Obama erailtzeko sortu zen) eta boterearen propagandak bakarrik iraungo dute. Baliteke halakorik gertatzea. Orduan, seguruenik norbaitek izango du ideia apartekoren bat eta, informazio sinesgarria salduz, aberastu egingo da”.
Ondorengo lerroetan zehazten du, diruaren izaera kontuan hartuz, aurreko paragrafoan baikortasun gehiegiz ari dela eta, beraz, ez kontuan hartzeko. Baina kontua da etorkizunean murgildu barik ere, euskarazko hedabideetan jadanik aspaldi dagoela doakotasunerako joera handia, bai ohiko eredu publikoa hor dagoelako, EITB, eta bai herrietako prentsaren izaeragatik. Zeresanik ez, doakoaren apustua onuragarria izan da. Baina Enric Gonzalezek agerian uzten ditu, halaber, dena doakotasunaren jokaldi horretan uzteak dituen arriskuak. Begi bistakoak dira eta nagusiki menpekotasunarekin dute zerikusia. Publizitateak arindu dezake hori, baina ez konpondu. Berme nagusia irakurle erosletik dator, ni ere bat nator Gonzalezekin, areago euskarazko prentsan, diru-laguntza publikoa ere oso garrantzitsua denean.
Gonzalezek sarri jotzen du halako hausnarketetara, baina oraingoak iturri zehatza izan du: El Pequeño Pais gehigarriaren amaiera, Prisaren egoera ekonomikoa dela eta. [Irakurri Pascual Serranok Le Monde Diplomatiquen idatzitako La crisis golpea ‘El Pais’ artikulua]. Milagros Perez Olivak (El Pais-eko irakurlearen Arartekoa, zelanbait esateko) honi buruz idatzi zuen Adiós al ‘Pequeño País’: una espina y algo más artikuluan eta sokari heldu zion gaur aipatutako zutabegileak.