Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Agur Lopez, adio Ibarretxe
Atalak: Politika
Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta tertuliakideak zorion ironikoak luzatu zizkion erakutsitako azkartasunagatik. Deia.com-ek ere luze eta zabal zuen landua Ibarretxeren ibilbide politiko osoa. Ez da dudarik itzal handia utzi duela eta, kritikak kritika, euskal gizartearen zati handienaren begirunea eramango duela berarekin, bai pertsona, bai politikari eta gidari gisa erakutsi duen dohainengatik.
Egia esan, oso airean zegoen Ibarretxeren etorkizun politikoa eta asko ziren uste zutenak oso gaitza izango zela lehendakaria izandakoa oposizio buru lanetan ikustea. Ez da ohikoena ibilbide luzeko gobernu buruetan, eta Ibarretxek, gainera, ez zuen samurra izango lan hori, batez ere azken urteetan bere alderdiak erakutsitako ildo politikoa ikusita. Hauteskundeen ondorengo egunetan Ibarretxek jadanik adierazia ei zion Iñigo Urkulluri ez zuela jarraituko. ARGIA.com-en ere duela bi hilabete agertu genituen gure zalantzak Ibarretxe oposizio buru? artikuluan.
Atzokoa ez zen egun historiko erretoriko horietakoa, 30 urteetan lehenbiziz PSE-EEko buruzagi bat EAEko lehendakari izendatzeak leku berezi bat ematen dio herri honen historian. Hori zergatik eta nola gertatu den, ordea, beste kontu bat da, eta Patxi Lopezek bere legealdi osoan eraman beharko duen zama: funtsean, Alderdi Politikoen erabilerak aupatu du lehendakaritzara, hori PP eta PSErentzat legezkoa eta zilegi da, baina, diskurtsoari dagokionez bederen, alderdi abertzaleentzat eta Ezker Batuarentzat ez.
Legezkoa bai, baina zilegi ez, beste gauza askotan moduan. Edo akaso euskal presoen sakabanaketa legezko izateak zilegi bilakatzen du? Edo Ibarretxe Plana eta Kontsulta Legea Espainiako Legebiltzarrak legez debekatu izanak debekuak zilegi bilakatzen ditu? Alderdiek euskal gizartean duten ordezkaritza kontuan hartuta, bistan da ezetz. Gero oso bestelakoa da zilegitasun eza askoren aurrean alderdi bakoitzak duen jarrera, baina horrek bestelako azterketa luzea eskatzen du. Legezkotasuna eta zilegitasuna, horra legealdi honetan euskal gizarteko panorama politikoan maiz agertuko den bikotea.
Juan Jose Ibarretxek diskurtso gogorra egin zuen atzokoan, bere hamaika urteko lehendakari ibilbidearen goratze sutsua eginez, batez ere Ibarretxe Plana eta Kontsulta Legearen defentsari dagokienez. Ez zen hori izan bere alderdiaren jokabidea Kontsulta Legearen debekuaren ondoren, ezta berea ere hauteskunde kanpainan zehar. Hitzaldi horrek susmoak piztu zituen, arratsaldearen bukaeran publikoki berretsiko zirenak. PSE-PPren akordioari egindako kritikak ere ez ziren erraz ezkontzen gero EAJk Legebiltzarrean, diputazioetan eta udaletxe askotan egin beharko duen politikarekin.
Mamian, Gobernu “frontista” honen zereginetakoa “gure nazio-nortasuna deuseztea” izango dela azpimarratu zuen, “España, una, grande y libre delakoan” azukre koskor gisa urtzeko. Ez da txantxetako mezua azken urteetan transbertsalitatearen diskurtsoa landu duen alderdiaren oposizio lana bideratzeko.
Patxi Lopezen hitzaldiak, aldiz, ez zuen halako mezurik bere baitan, lehendakari gisa aritu zen; gauzak asko aldatu ezean ezinezkoa den “guztion lehendakari” horretan. PSEko erantzun eta defentsa mezua Jose Antonio Pastorri utzi zion. Hitzaldian Sarrionaindia, Saizarbitoria eta beste zenbait euskal idazleri egindako aipamenak ez ziren oharkabean iragan. Diskurtso orokorra izan zen, halako gehientsuenetan bezala, plan zehatzik ez. Halakoen berri jakiteko, hobe Alberto Suriok atzo idatzitako Un equipo para los cien primeros días irakurtzea.
Eta gainerako alderdiak? PPko buru Antonio Basagoiti oilar, pozarren, bere alderdia delako egoera berriaren bultzagile eta giltzarri. Esaten da kitto, PPri bukatu zaiola bere zeregina Lopezen sostenguari dagokionez, PSE orain libre arituko dela eta PP oposizio lanetan zentratuko dela. Baina bistan da ezetz, argi dago bere 25 parlamentariekin Lopez lehendakariak sarri beharko duela popularren babesa.
Aralarreko Aintzane Ezenarro indartsu atera zen plazara bere rol berrian, Legebiltzarrean abertzale ezkertiarren ahotsa izan nahi duela erakutsiz. Aralarrek nahi duen beste tarte du horretarako, bere onerako edo txarrerako, esparru horretan bakarrik aritzean dohainak eta akatsak askoz hobeto ikusten direlako. Ezker Batua eta EA ere euren rol berri eta bakartian agertu ziren lehenbiziz, gobernuan egotetik parlamentari bakarrarekin jardutera iragatearen gordintasunera egokitu beharrean.
Batasuna eta EHAK-ko kideak ez ziren euren ohiko eserlekuetan. Haien itzala, ordea, aretoan izan zen etengabe. Horra hor legez kanpoko ezker abertzalearen erronka nagusia, itzal ez bilakatzea. Legealdiak argi erakutsiko du horrenbestetan mesprezatutako bozgorailuaren garrantzia. Oraindik ere ezker abertzaleko adierazpide nagusi dena, ezinbestean dago bide berriak jorratu eta asmatu beharrean. Legebiltzarrean utzitako lorratzean, ahaztu ezinekoa da atzokoan Ibarretxek egindako hitzaldia egin bazuen, hori neurri handi batean ezker abertzaleak ahalbideratutakoa dela: Estatutu Berriaren proposamena (Ibarretxe Plana), Ibarretxeren azken lehendakari hautaketa bera eta Kontsulta Legea Batasuna eta EHAKren botoei esker atera baitziren aurrera.