Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Kazetaritzarako tresna bat gehiago
Atalak: Hedabideak
Badira urteak ARGIAkook gure kazetari lanak ARGIA.com-en plazaratzen ditugula, baina informazio hori ez dugu orain arte blog-en tankerara antolatu. Eta noiz eta orain ekin diogu, noiz eta zenbaitek blogak jadanik hilda direla diotenean. AEBetako datuek ez diote halakorik, aldiz, apirilaren 22an Soitu-n irakurri nuen herrialde hartan goraka doala blogari kopurua eta jadanik 450.000etik gora direla. Joxe Aranzabali irakurria nion Faroa-n Euskal Herrian 7.500 inguru direla. Euskal blogosferako pertsona ezagun bati ere, aspaldi entzun nion Sustatu hilda zegoela jada. Eta azken 20 urteetan ‘aditu’ ugariri entzun diet ARGIArenak egina zuela.
Duela hilabete batzuk bertsolari ezagun bati esan nion blogak egitera gindoazela eta ea zertarako demontre egin behar genuen halakorik ihardetsi zidan; esaterako, nik banuela nire lekua ARGIAko orrialdeetan (Maltzagatik izenburuko asteko kronika), ea zertarako behar nuen bloga. Eta egia da, blogen iraultza horixe izan zen hain zuzen, paperezko edo interneteko ohiko hedabideetan lekurik ez zutenek bazutela non idatzi eta, zelanbait, edonor bihur zitekeela kazetari. Jakina, azken baieztapen honen atzean mito ugari ere badago, baina bere egi zatia ere bai, zalantza barik. Azken finean, blogetan, orrialdetan, hitzalditan edo dena delako euskarritan, erakusteko eduki interesgarriak dituenak, hark izango du hartzailerik.
Tira, kontua da ARGIAn era bateko kontuak lantzen dituela kazetariak, luzera jakin batzuetan, gai zehatzen bueltan… lotuago. Erredakzioan informazio asko partekatzen dugu gure artean, zenbaitetan artxibatzen dena edo beste askotan zakarrontzira doana. Bi euskarri dauzkagu aspaldi, papera eta sarea, eta sarekoa orain arte baino gehiago erabiltzea erabaki dugu, batez ere paperean gehiago aritzen garenok. Kazetaritza lantzeko libreago arituko garelakoan nago, edo behintzat hala izan litekeen ikusi nahi dut. Artxiboei so egiten badiezu ikusiko duzu aspaldian ari garela honetan. Tripakada handiak baino, mokatu goxoak opa dizkizut.