Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Espainian “lotua, eta ondo lotua”
Atalak: Politika
(ARGIAko 2184. zkian argitaratua)
Espainiako gainerako lurraldeekiko homologazio ahalegina oso agerian izan da Patxi Lopez lehendakariaren kargu hartze ekitaldi eta hitzaldietan. Popular eta sozialisten akordioaren lehen helburua, beraz, erdietsi da jada. Jose Antonio Pastorrek laburtu zuen ahalegin guztia modu txukun eta adierazgarrian, trantsizioa orain ixten zela azpimarratu zuen esaldi esanguratsu eta eztabaidatuarekin.
Sinbologiak politikagintzan duen garrantzia berriz ere argi geratu zen joan den astean eta nabarmendutako sinboloek ondo kokatzen dute PSEren eta PPren ahalegina: Espainiako Konstituzioa, Espainiako agintari autonomikoak eta armadako agintariak. Gernikako Estatutua ere bai, jakina, baina aipatutako osagaiekin ondo hornitu eta babestuta. Ez dira oharkapean iragan Patxi Lopezen keinu euskaltzaleak, bai bere hitzaldian eta baita bestelako zipriztin poetikoetan, baina jasandako espainiartasun zaparradaren erdian, horixe dira gaur gaurkoz, zipriztinak.
Eta orain bai, orain egunerokoaren unea dator eta Lopezen gobernuak hor erakutsi beharko du gerri malgutasunez nola dabilen, beharko du eta. Jeltzaleek iragarri diote jada akordio orokorrik ez dela izango, baina akordio zehatzetara zabalik direla, hori ondorioztatzen da behintzat bere buruzagien adierazpenetatik.
Gatazka politikoari ausardiaz heltzeko asmoen atzean zer dagoen ere argitu beharko du lehenago edo geroago Lopez lehendakariak. Euskal politikan ari den edonork jakin badaki egoera politiko hau ez dela normala, bakoitzak jarriko dizkio gura dituen ezaugarri eta adjektiboak anormaltasun horri, baina korapiloa ez dela berez askatuko bistan da. Loiolako akordioak duela bizpahiru urteko kontuak dira, ez amaitu berri ei den trantsizioaren hasierakoak. Mozorroak mozorro, herri honen eta bere herritarren erronka kolektibo handiena horretan datza, gatazka bortitzaren korapilo horren askatzean.
EAJ-rekin zer gertatuko den da euskal politikan orain dagoen zalantza nagusietakoa. Juan Jose Ibarretxeren ondoren zer? Lidergoa berregin, oposizioa gidatu, norabide politikoa finkatu… eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaritza berreskuratu kosta ala kosta. Horra ibilbide orria. Ibarretxek hutsune handia utzi du oinezko jeltzaleen artean, baina bide berriak urratzeko aukerak ere bai zuzendaritzan. Lerro nagusiak marraztuta daude, espainiar konstituzionalista eta soberanista zatikatuen tartea da berea, hori da orain arte arrakastaz kudeatu duena eta hor arituko da aurrera begira ere; alde bietara so, baina arreta bereziki Ajuria Enera bideratuz, aginte makila hor izateaz gain, gaur gaurkoz etorkizuneko balizko aliatuak ere hor gertuago dituelako.
Eta Ibarretxek zer? Bere etsipen handienetakoa izango da politika gatazka bideratu barik utzi izana seguruenik, hala adierazi izan du sarri iraganean. Lastima litzateke metatutako ezagutza eta esperientzia enpresa pribatuak mokadu bakarren irenstea. Oraindik badu hainbat arantza ateratzeko modurik: bakegintzak maiatzeko ura moduan hartuko luke bera moduko pertsonen ekarpen konprometitua.