Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Sufrimendua dekretuz ezabatzen denean
Atalak: Politika
(ARGIAko 2185. zkian argitaratua)
Askatasuna galdu duten pertsonak, teorian horixe dira presoak Espainiako legediarentzat. Gainerakoan herritar arruntak dira. Eta askatasunaren galera, nagusiki bergizarteratzeko akuilua da. Hori baino askoz gehiago ere bada, jakina, baina Espainiako Konstituzioak helburu hori aitortzen dio bertako espetxe legedi eta espetxe sistemari oro har.
Edozein espetxe sistematan moduan, zigorrarena ere osagai oinarrizkoa da Espainiakoan. Kartzela eta askatasun galera bat dira, eta espetxe sistema aurreratuenak ere askatasunaren galera mehatxu hori funtsezko tresna gisa erabiliko du gizartea babesteko eta bergizartetzea bultzatzeko.
Baina mendekuarena ere aitortu gabeko funtzio klabea da espetxe sistema gehienetan, eta Espainiako kasua ezagutzen duenak berehala ohartuko da horretaz, areago tartean euskal gatazkarekin lotutako presoak baldin badira. ETAren errepresioan, gainera, tresna giltzarri ere bada. Eta hortik datorkio miseria guztia, presoak –pertsonak– edozelan erabiltzen direla helburu politiko-polizialak lortzeko. Eta ez bakarrik 750 preso, sakabanaketaren bidez haien milaka familia kide ere gupida barik erabili eta zigortzen dira milaka kilometro egitera, istripuetara eta dirutzak xahutzera… Edo pertsona zahar eta ezinduen kasuetan senideak ez ikustera.
Sakabanaketaren ondorioak dira gehien gizarteratzen direnak, baina ez da zigorra eta mendekurako tresna bakarra. Azken hamarkadan hartutako neurri guztien artean bi azpimarra daitezke bereziki: lehena, 30 urteko gehienezko espetxe zigorretik 40 urtera iragatea (osorik bete beharrekoak, espetxe urte barkamenik gabekoa); bigarrena, Parot legea moduan ezagutzen dena, ikuspegi moral eta juridikotik hartutako neurri maltzurrena seguruenik. Milaka eta milaka pertsonek sufritzen dute errealitate hori Euskal Herrian. Sufritu bai, hitzak bere baitan duen esanahiarekin.
Eta horrek guztiak elkartasun amaraun tinkoa sortu du Euskal Herrian. Doaneko zigorra eta mendekuaren aurrean era konzentrikotan hedatzen den elkartasuna, bai presoarekiko eta baita senideekiko ere modu askotan adierazten dena: mobilizazioekin, presoaren argazkiarekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelo eta banderarekin, bidaietarako diru ekarpenarekin, “eman gorantziak” merke baina adierazgarriarekin, iragarkiekin, irribarre eta animoekin…
Sufrimendu horrek guztiak ez du existitzen, ordea, eta are gutxiago elkartasunik. Politika antiterroristaren gidariek aspaldi erabaki zuten sufrimendu hori dekretuz ezabatu behar zela eta Euskal Herrian bortizkeria eta atsekabe bakarra ETAk eragindakoa zela. ETAren biktimak besterik ez zirela. Eta Estatuak eragindako bestelako sufrimendurik ez denez, elkartasunak ere lekurik ez duela; eta elkartasun agerpen oro ez dela berez halakorik baizik eta terrorismoaren apologia. Parot legea indarrean jartzeko arazorik ez duenak, nola kezkatuko da argazki bat kentzeagatik? Edo gasoila ordaintzeko diru-laguntza batzuk ezabatzeagatik?
Sufrimendua eta elkartasuna dekretuz eta poliziaz ezabatu nahi dituenak ez du giza eskubideekiko eta biktimekiko lidergo legitimorik bereganatuko. Euren artean bai akaso, gizartearen gehiengo zabalaren aurrean ez. Lopez lehendakariak ere ez.