Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Gillotinarako bidean jausitako esaldi bat
Atalak: Gizartea, Hedabideak, Politika
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra eta kalera atera ziren mahaikideak.
HBko buruzagiak aske utzi eta geroxeago, 1998ko uztailean, Egin eta Egin Irratia itxi zituen Baltasar Garzon epaileak, ENAMen aurkako estrategia berriaren akulatzaile nagusietakoak. Hamaika urteren ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak gaizki egin zuela ebatzi du eta Orain SA legezko dela erabaki. Baina lekutan da Paris. Eta ohi bezala, erabaki honen eraginkortasuna haizeak eraman zuen aspaldi. Ehunka langile kalean, adierazpen askatasuna txikitua, askok pasa dituzten kartzela urteak, beste batzuk espetxean dira oraindik…
Eta Gorenak esan du ezin zela Egin itxi, funtsean ETArekin lotzen zuten Orain SA eta Egineko karguak etakideak ez zirelako -Auzitegi Nazionalaren epaiak zioen bezala- ETAren kolaboratzaileak baizik. Eta kolaboratzaile soil izanik, hauek zigorra merezi dutela baina medioa ezin zela horregatik itxi.
18/98ko zigorretan, halaber, Gorenak bederatzi absoluzio eman eta gainerako espetxe zigorrak nabarmen murriztu ditu. Pertsonak tartean direnean ezin esan berdin denik 24 urte edo 8 betetzea, edo 12 edo 7, areago gaur egun zigorrak osorik bete behar direnean. Baina Gorenaren epai honek ez du zipitzik aldatzen auziari buruzko analisi eta balorazio politikoa: Estatuak ENAMeko jarduera politikoa zigortzen du eta horrek zuzenbideko estatuaren zutoinak urratzen ditu erabat. Hori auziaren epaiketan zehar esan bazitekeen, orain ozenago, are gehiago Auzitegi Gorenak Egin-ekin egindako barrabaskeria aitortu eta legez kanpokotzat jotzen duenean.
Eta honek guztiak, ez dakit zergatik baina iruditzen zait baduela zerikusirik Frantziako Iraultzako pertsonai garrantzitsu batek gillotinarako pasabideetan utzitako esaldiarekin. Luis XVI.a erregearen epaiketan Luois de Saint-Just-ek egin zuen iraultzaren fiskal lana eta honakoa esan zion gerora gillotunatua izango zen erregeari: “Zure aurkako borroka da gure egin beharra, ez zu epaitzea”.