Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Kongresoa, zatiketa egiaztatzeko unea
Atalak: Politika
Aste honetako ARGIAko Maltzagatik artikuluan agertutakoa da beheko testua. Bertan EAren zatiketaz aritu nintzen, baina astelehen goizean, hilaren 1ean idatzia dago eta artean ez zen publikoa Alkarbideren sorrera. Arratsalde horretan hasi zen aireratzen komunikabideetan.
Ez da lehenengo aldia aldizkarirako zerbait idatzi eta etxeetara iritzi arteko hiruzpalau egunetan artikuluaren zati batzuk zahartuak geratzen direla edo analisia airean, gertakizunek jadanik bestelako klabeak eskaintzen dituztelako. Ez da kasu honetan gertatutakoa, ordea, Alkarbiderik gabe ere aspaldi irudika baitzitekeen EArenak zatiketa izango zuela helmuga.
Astekariko erritmora ohituta gaudenontzat -edo niretzat bai bederen-, sekulakoa da idatzi eta segunduetara testua sarean izatea ikusgai. Edota paperean ateratakoari hau moduko iruzkina egin ahal izatea, balizko irakurleak idatzitakoa hobeto uler dezan.
(ARGIAko 2187. zkian argitaratua)
Europako Legebiltzarrak zertarako demontre balioko ote du? Eta bistan da erantzunak oso desberdinak direla indar politiko bakoitzarentzako, eta hainbat arrazoirengatik bada ere, denek egon nahi dute herritarrek hautatu baina hauengandik horren urrun dagoen erakundean. Europako Batasuneko Kontseilua bera ere gertuago sentitzen dute herritarrek, besterik ez bada beren herrialdeko gobernuko agintariak direlako eta etxeko telebistan jardunean ikusi egiten dituztelako.
Europako Legebiltzarra ez da ikusten, baina nozitu bai, gero eta gehiago gainera. Baina gaitza da herritarrak hortaz ohartaraztea, parte hartze txikiak argi erakutsiko duen legez. Zerbait egiten dela adierazteko kanpainetan dirua xahutzea baino neurri eraginkorragoak beharko dira herritarrengan bestelako sentipenak ernarazteko. Parlamentu honek ez du ez gobernurik hautatzen ezta Europako Batasunaren etorkizuna bideratzen, eta hori zama handiegia da herritarrek gertuko zerbait moduan senti dezaten. Urruti eta hotz, luzaroan jarraituko du horrela Europako Legebiltzarrak.
Han ahotsik izatea, alabaina, garrantzitsua da ia guztientzat. Ikusi 2006ko euskal gatazkaren negoziazio prozesuan Legebiltzar honek izan zuen garrantzia; edo Europako estatu gabeko herriei jartzen dien bozgorailua; edo erregioen egituratze berrietan herri zatikatuek dituzten zirrikituak; edo 65 orduko lan asteari –Komisioaren proposamena– ateak ixteko izandako garrantzia edo… Arnaldo Otegik adierazi moduan, udazkenetik aurrera indar soberanisten metaketa lanerako baliatzeko.
Soberanisten metaketa hori da EAren barrunbetan arazo iturri nagusienetakoa uneotan, azaleratzen ari dena bederen, bere bi sektore nagusien arteko ezin ikusiak hori baino sakonagoak eta zaharragoak baitira. 1986ko EAJren zatiketa berri hartan sozialdemokrazia ezaugarri nagusietako gisa agertu zenetik, esate batera, gaitza zen ulertzea nola konponduko ziren kabi hartan Bultzagilleetakoak. Zatiketa gauzatua dago jada, eta 20 eta 21eko Kongresuak hori baieztatu besterik ez du egingo.
Eta zatiketa guztietan bezala, orain siglekin, karguekin eta ondasunekin zer gertatzen den ikusi beharko da. Badakit oraindik kongresuaren atarian hala idaztea mingarria izan daitekeela EAko kide askorentzat, baina zuzendaritzak eta Gipuzkoako sektore kritikoek adierazten dutena ikusita, ez dago beste ondorioetarako lekurik. Are gehiago sektore bateko zein bestekoak blogetan erakusten ari diren jarrera ikusita.
Pello Urizar arrasatearra izango da seguruenik idazkari nagusi berria eta hala bada, edozeren aurretik bere ausardia da azpimarratu beharko dena, lehen urratsean bederen zatiketa kudeatu beharko duelako.
Ez dago zalantza handirik Iñaki Galdosek gidatzen duen EAko zatiaren etorkizunaz, lehenago edo geroago bere lekua EAJn dago, korronte antolatu gisa edo nahi den bezala, baina jeltzaleen orbitan. Egungo zuzendaritzaren EAren etorkizuna ere oso zalantzazkoa da, eta neurri handian bera ere eraikitzen ari den bloke soberanista horren arrakastari lotua dago.
Badirudi, hala ere, alderdiei dagokionez bloke horri buruzko oso ikuspegi desberdinak aurreikusten direla. EAJk bere aurkako ekimen gisa ikusten du –ETAko Argi eta Gauekok ere hori irudikatzen zuten beren elkarrizketan–; beste abertzale batzuk ETAren borroka armatuaren lurreratze pista gisa; Patxi Zabaletak iragan igandean Deian adierazitakoaren arabera, “indar politikoak soilik erabakitze eskubidearen inguruan biltzea ez da proposamen politikoki funtzionala”; Arnaldo Otegik, aldiz, udazkenetik aurrera jardunean arituko den erreferentzia politiko gisa dakusa polo hori… Argi dago, egitura batzuetako makineriak abiada hartzen ari dira jada eta uda honetan badirudi asko hitz egingo dela soberanismoari buruz. Are gehiago Iniziatiba Internazionalistak hauteskundeetan emaitza txukunak lortzen baditu.
<!–
–>