Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Abertzaletasun historikoa eta ezkerreko abertzaleak
Atalak: Politika
(ARGIAko 2188. zbkian argitaratua)
Arrazoi du Iñaki Galdosek EA ezker abertzalearekin ligatzen saiatu dela dioenean. Ez dakit zirriak izan diren edo ukitu bako gertutasuna izan den, baina emozioa egon badago edo egon da bederen. Datorren kongresurako ponentzia politikoan argi eta garbi iradokitzen dute norabidea, nahiz eta ibilbide orririk ez den zehazten.
EAren interpretazioan Gernikako Estatutua agortua dago, independentziarako tresna gisa hartzeari dagokionez behinik behin. Ideia ez da berria ez EAn ez abertzaletasunean oro har, eta funtsean ardatz horri heldu izan diote Juan Jose Ibarretxek eta bere hirukoak Madrilek atzera botatako Estatutu Berriaren eta Kontsultaren ekimenekin. EAJko zuzendaritzak eta Iñaki Galdosen lerrokoek argi erakutsi zuten ez zutela kontsulta defendatzeko grina berezirik, badirela beste lehentasun batzuk.
Baina, dio EAk bere ponentzian, ekimen hauek –Estatutu Berria eta Kontsulta– Espainiatik hondoratu ondoren, “subiranotasuna Espainiako herritarrengan” kokatu da argi eta garbi (Auzitegi Konstituzionalak Kontsulta Legeari emandako epaia medio) eta horrekin “horma bat altxatu dute euskal herritarren subiranotasuna ez onartzeko”. Eta horma hori bota egin behar dela dio aipatu ponentziak, “gure herriaren askatasunarekin konpromisoa duten indar politiko sozial guztien artean bota ere”. Eta zehatzago ere aritzen da, indar metaketa horren helburua “prozesu subiranista bultzatzea dela” azpimarratuz eta horretarako “EAk nazionalismo aurrerakoi ezkertiarraren ekintza-batasuna laguntzeko borondatea berresten du, III. eta VI. kongresuetan erabaki zuen bezala”. Zehaztasuna ezin zaio ukatu.
Egin beharreko ibilaldi berri horretan dago koska nagusia. Baina ez horrek EAren printzipio fundazionalekin hausten duelako –hori edozelako zatiketan erabili ohi dena da–, estrategia horretan Alkarbidekoek argirik ikusten ez dutelako baizik. Argirik ez, bai ezker abertzalearekiko aliantzan oinarritzen delako, eta bai metaketa horrek arrakastarik izanez gero, lehenago edo geroago estatuarekiko konfrontazio maila bat aurreikusten duelako. Beti ere, lehenago negoziazio batek gatazka normalizazio politikora bideratu ezean.
Gaur gaurkoz, balizko eszenatoki hori deserosoa da Iñaki Galdosen lerrokoentzat. Honek behin baino gehiagotan adierazi du abertzaletasuna ez dagoela halako abenturetarako, gizartearen bilakaeraren poderioz ahuldu egin dela eta hausnartu beharrean dagoela, berriz ere gizarteari pultsua hartzeko. Eta horretarako funtsezkotzat jotzen du abertzaletasun historikoak (lehen EAJk + EAk eta orain EAJk + Alkarbidek) EAEko instituzioak berreskuratzea eta herritarrei gobernagarritasunaren etekinak egoki erakustea. Planteamendu honi transbertsalitatearen diskurtsoa gehituz gero, Josu Jon Imazen diskurtso eta praxi politikoarekin duen hurbiltasuna agerikoa da.
Ataka honetatik Alkarbide arrakastatsu aterata ere, gaitza da irudikatzea EAJren eskutik ez doan bestelako irudirik. Denak adierazten du, gainera, Europako hauteskundeen emaitzek elkarlan hori indartu egingo dutela.