Akusatuen aulkia bete beharra zegoen
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen...
Read MoreBi mundu abertzaleen arteko zubi lanaz
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua) EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai ala ez?”. Joan den asteko ARGIAn egindako...
Read MoreSarah eta Erika, biba zuek!
Kazetaritza kontuak urtebetez ahaztu eta hogei ta hamar urte neuzkala aritu nintzen frantses apur bat ikasten Pau-en. Hiri ederra zalantza barik, neguan mundiala, Pirinioak hor eskura… Halakoetan ohikoa den moduan, frantseseko klasean hainbat herrialdetako jendea biltzen zen. Sarah eta Erika, esate batera, 20 urteko neska suediar mundialak; primeran moldatzen nintzen haiekin. Ikasle izateko diru maila txukuna maneiatzen zuten, langabeziatik bizi nintzen nik baino gehiago, baina ez ziren...
Read MoreZergetan bildu barik, murrizketa arlo sozialean dator
(ARGIAko 2194. zkian argitaratua) Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da. Sinesmena hori da, edo hala saltzen da bederen. Oparotasunean, dirua inbertsio produktibora baino, irabazi itzelak eskuratzera bideratu zutenek, orain, krisi garaian, ekonomi ehuna sendotzera...
Read MoreDatozen San Ferminetarako libre
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua) Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen den bakoitzean. Garai hartako gatazka bortitzak, aldiz, berean dirau egun ere, maila askoz...
Read MoreAteak zabaldu behar dira, itxi ez
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia...
Read MoreGaraipena, atzamar puntatik orporaino
Ekainaren 29an –joan den astelehena– bi paragrafo hauen azpiko artikulua idaztean, zenbait iturritatik aipatu zen albistea sinetsi nuen, alegia 2011n itxiko zela Garoña. Nagusiki, gauza bategatik iruditu zitzaidan sinesgarria, 2012an Espainiako hauteskunde orokorrak izango direlako eta itxiera urtebete lehenagorako iragarriz gero, PPk ezingo zuen zentrala berrabiarazi hauteskunde orokorrak irabaziz gero. Gainera agintariek sarri hartzen dituzten neurri nahasien moldekoa iruditu...
Read MoreEpaiak ez du Alderdien Legea justua bihurtzen
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako guztiek egin zuten onarpenaren balorazio oso positiboa. Batasuna eta HBren...
Read More
Iruzkin berriak