Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Ateak zabaldu behar dira, itxi ez
Uzt06 1

Ateak zabaldu behar dira, itxi ez

Atalak: Politika

(ARGIAko 2192. zkian argitaratua)

Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia pilatu duen auzitegia izan –euskaldun askoren aurrean bederen orain lehen baino apur bat gutxiago–.

Funtsean, giza eskubideen auzitegi europarrak bat egin du Espainiaren ikuspegiarekin eta ENAMen ikusmolde estrategiko eta ideologiko bateratuak zigortu ditu. Mugimendu zabal horretan egon daitezke Espainiako Kode Penalaren arabera delituak diren jarduerak, eta horiek jazartu eta zigortzen dira. Baina Estrasburgoko auzitegiak, nagusiki une zehatzei lotutako jarduerak baliatu ditu ilegalizazioak zilegiztatzeko: Batasunak deitutako manifestazio batzuetan ETAren aldeko eta bestelako oihuak entzun izana, zenbait udalek etakideak herriko seme-alaba kuttun izendatu izana, Batasunaren webgunean Amnistiaren Aldeko Batzordeetako ikurra erabiltzea… Horietako ‘froga’ asko ez lirateke delitu gisa hartu behar, eta beste batzuetan deliturik bada, pertsonek izen abizenak dituzte edo, esaterako, ekitaldi zehatzak legez kanpo ere jar daitezke.

Baina ez, eta hor dago epai honen larritasuna, ustezko jokaera horiek multzoan hartu eta Batasuna eta ETA bat izatearen tesia onartzen du zeharka. Areago, atentatuen aurrean isilik mantentzea bera delitu bilakatzen du: “Zenbait egoeratan, isiltasuna sostengu zehatza izan daiteke”. Alarma soziala aipatu da horretarako, baina bitxia da, badirudi 40 urtetan ez dela alarma sozialik izan, eta 2003tik aurrera bai. ETAren aurkako borrokan estrategia aldatu izanari –“dena da ETA”– orain alarma soziala deitzen zaio.

Batasunak aspaldi dauka oso aldapa gora politikan aritzea eta honek bidea tentetu dio, zalantza barik. Ezker abertzaleak, bai barne mailan duen eztabaidan, bai ildo burujabearen bultzadari begira, oso kontuan hartu beharko du errealitate berri hori. Espainiak ongi erabili ditu Europako hariak eta emaitza ona lortu du. Epaiak, gainera, bestelako erabakiak ere erraztu ditzake, aspalditik ari da zurrumurru gisa Frantziak ere Batasuna legez kanpo jar dezakeela. Han ez dago alarma sozialik, baina beti esan liteke hegoaldeko auzokoarena nahiko dela.

Epaiak ez du euskal gizarteko egoera politikoa aldatzen: Alderdien Legeak eskubideak urratzen ditu orain ere. Egiten duen ekarpena errepresioaren eremukoa da eta, beraz, arazoaren muinari ihes egiten diona. Auzitegiak garrantzitsuak badira ere, oraingoz euskal gizartearen iritzia baliotsuagoa da, eta berau modu askotan agertu da Alderdien Legearen aurka; edo pentsatu beharko da berriz ere, herritarren borondateak eta iritziak bakarrik balio duela ETAri desagertzeko esaten zaionean?

Garoñako zentral nuklearra 2013ra atzeratzea arrisku handiko maniobra bihurtu du Zapatero presidenteak, PPk argi adierazi baitu 2012ko hauteskundeak irabaziz gero, zentralaren bizitza luzatuko duela, Segurtasun Kontseiluak hala baimentzen duelako. 2011n ixteko agindua bete ez bada, zergatik sinetsi behar 2013an baietz, areago akaso erabakia PSOEren esku ez dagoenean? Aukera bikaina galdu da eta zalantza airean geratzen da berriz, eta indar handiz gainera, batez ere ikusita egunetik egunera indar nuklearraren aldekoek energia mota honen alde mundu mailan egiten ari diren propaganda.

Hamairu urte EAEko lehendakariarekin bildu barik igaro ditu Miguel Sanz lehendakari nafarrak. Ez Ibarretxerekin ez Ardanzarekin. Ez EAEkoek nahi ez dutelako gainera, hauek behin eta berriz agertu baitute horretarako konpromisoa. Sanzek eta UPNk euskal abertzaletasuna erasotzaile gisa ikusi eta saldu dute, foru erresumarekiko begirune ezaren agerle gisa, eta hortik hitza ukatu. Abertzaletasunak ere egin beharko ditu bere kritikak Nafarroaren gaia jorratu izan duen moduan jorratu izanagatik. Baina Nafarroan bizi den euskaldunak eta abertzaleak, badaki Sanzen argudioak bere parrokian erabili eta politika egiteko molde eta aitzakiak besterik ez direla, eta barruko euskal usaina duen orok ere EAEko abertzaleak beste artegatzen dutela. Arazoak hitzaren bidez konpontzeko artea ei da politika, salbu eta Nafarroako Gobernuko lehendakariarentzat. Bildu dira, azkenean, Patxi Lopez eta Miguel Sanz, ekimenak fruitu oso mugatuak izan ditu eta ezin berri gehiegi espero sinatu den hitzarmenetik, baina balio dezala behinik-behin gutxien gutxienik auzokoen artean arrautzak eta esnea lasai asko elkar trukatzen hasteko.

Iruzkin bat

  1. nino | 2009-07-11 at 11:07

    epaile hauek etzuten frankismoa kondenatzen, diktadura kriminala ezpadute kondenatzen ze espero gewnnezake horiengandik, europa atzetik dabil espainiako estaduan krimenak kondenatzerakoan,hauek frankismmoa etzuten onartzen baino etzuten ewezer egiten botatzeko

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA