Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Bi mundu abertzaleen arteko zubi lanaz
Atalak: Politika
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua)
EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai ala ez?”. Joan den asteko ARGIAn egindako elkarrizketan, Iñigo Urkulluk bere burua abertzaletzat eta, beraz, independentistatzat jotzen zuen. Ez zuela alderdiko kideekin publikoki eztabaidatzen gaineratu zuen, baina zeharka edo zuzenean Arzalluzi erantzuten ari zen.
EAJk noraeza handia bizi du Jaurlaritza eta Ibarretxe lehendakaria galdu ondoren, eta diputazioak eta krisiari aurre egiteko proposamena erabiliz, ekimenari eutsi eta PSOE-PP tandemean kontraesanak sortzen saiatzen ari da. Ez dirudi fruiturik emango duenik, baina burua agertzea ahalbideratzen dio.
Garrantzitsuena, ordea, norabidea da eta aldizkari honetan Urkulluk EAJk “Estatutu Berriaren garapena aldarrikatzen jarraitzen duela” esan berri badu ere, ez da hori Sabin Etxeatik bultzatzen dena, ezta gizartean jeltzaleez perzibitzen dena. Abertzaletasunaren eremuan eztabaida eta hausnarketa zorrotza dator epe laburrean eta, alde horretatik, EAJz zabaltzen diren ikuspegietan Urkullurena baino argigarriagoa iruditzen zait Juanjo Alvarez analista eta Bergarako UNEDeko zuzendariak El Pais-en esana: “Abertzaletasun instituzionalak jadanik erre ditu zenbait etapa, eta Gobernuak [Lopezen] aliatu bat aurki dezake hor. Eta ez soilik sozialistak boterera iritsi direlako, baizik eta [EAJ-k] ulertu duelako abertzale mundu erradikalarekiko balizko
enpatiak ez duela inongo zentzurik. Miguel Angel Blancorena oroitzen dugun egun hauetan bigarren Lizarrari buruz ez hitz egitea ez da itxura politiko zehatza gordetzeko, ezta elektoralista ere. Atzera bueltarik ez duen EAJren jarrera bati erantzuten dio, EAJk ez baitu, inongo kasutan, atzera egiterik nahi”.
UDAZKENA dago aurrera begira, polo soberanistaren eraketarako iragarritako data ospetsua. Baina denak adierazten du luzeagorako joko duela eraketa horrek, noizbait gauzatzen bada ere. Oso modu lausoan baina ETAren ondorengo garaietarako badirudi bi molde egituratzen ari direla abertzaletasunean, EAJren inguruan bata eta ezker abertzale zabal baten inguruan bestea.
Hausnarketa sakona behar da logikoa den abertzaletasunaren egituraketa horri buruz; hausnarketa behar den moduan bi mundu horien artean behar den zubi lanaz. Zubi lan hori barik, nekez hel gaitezke gatazka bortitzaren irteera duin batera; nekez hel daitezke bi mundu horiek abertzaletasunak bat egiten duen gutxieneko horretara. Eta gutxieneko horretatik abiatu barik ez dago erabaki eta eraiki ahal izango duen euskal subjektu sendorik eratzerik.