Euskal gizartearen segurtasuna zaintzeko 300 polizia balira…
(ARGIAren 2200. zbkian argitaratua) Espainiako gobernuak datorren urterako ekonomiaren berreskurapen iragarpen onak egiten ditu, baina egi zantzu gutxi sumatzen da hor, behintzat dantzan ari diren datu ugariak ikusita. Krisiaren erdigunean egon den nazioarteko finantza ereduaren aldaketa handirik ez da antzematen. Sistemaren giltzarri den kontsumoa handitzeko daturik ez da ikusten: langabeziak gora jarraitzen du eta edonork daki hori ez dela kontsumo pribatua –herritarrona– akuilatzeko...
Read More‘Non da Jon?’, galdera logiko eta ezinbestekoa
(ARGIAren 2199. zbkian argitaratua) Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen goizeko 7etan, Okzitaniako Tolosara jo asmoz. Hor galdu zen bere arrastoa. Handik egun batzuetara, ETAk iragarri zuen Anza...
Read MoreArenys de Munt: batu, egin, hedatu
(ARGIAko 2198. zkian argitaratua) Udaletxean antolatzea debekatu zuen Espainiako aginte judizialak, baina erreferenduma bestela bideratu zuten udaleko indar nagusiek. Eta inork ez du zirkotzat hartu, ez Madrilen, ez Euskal Herrian. Botoa emandako %41etik %96 independentziaren alde, 2.569 pertsona. Egun indarrean dagoen Estatutuari –orrazketa kontituzionalaren zain dagoen hori– 2.424 pertsonek eman zioten baietza eta partehartzea %48,8koa izan zen. Europako Konstituzioaren erreferendumean...
Read MoreKrisia areagotuko da, bi ikuspegi norabide berean
Irakurri eta entzun dut, ohi moduan, baietz, ikusten ari direla krisiaren amaieraren argi izpiak. Azken asteetan sendo entzuten da eta Lehman Brodhersen hondoratzearen urteurren honetan are gehiago. AEBtan lehenago izango dela Europan baino, zeresanik ez Espainiako Adreiluaren Erresuman baino. Enpleguaren arazoa, dena den, dexente luzatuko ei da Espainian. Enplegu politika malguagoa behar delako gertatzen dela hori, dio eskuinak, enpresaria harrapatua ei da, ezin langileak kaleratu eta, ...
Read MoreAbertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan
(ARGIAko 2197. zkian argitaratua) UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel Sanz eta UPNkoen errepresiorako joera, arrazoi askogatik, ugari dira Nafarroan festak direla, gaztetxeen edo...
Read MoreEz da giza eskubideen izenean
(ARGIAko 2196. zkian argitaratua) Presoen argazkien auziak arazoa eta liskarra ekarri du uda honetan euskal gizartera, berdin da Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren politikak arazorik konpondu ez izana eta haren aginduek liskar gehiago eragitea. Garrantzitsuena ez baita arazoak bideratu eta saihestea, funtsezkoena ETAren deslegitimazio sozialaren politika baita, eta horretan ari dela argi eta garbi erakustea. Argi dago ETAk baduela –gaur atzo baino gutxiago– legitimazio sozial maila bat...
Read More
Iruzkin berriak