Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Abertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan
Atalak: Ekonomia, Politika
(ARGIAko 2197. zkian argitaratua)
UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel Sanz eta UPNkoen errepresiorako joera, arrazoi askogatik, ugari dira Nafarroan festak direla, gaztetxeen edo beste hainbat herri ekimenen aurkako polizi oldartzeak. Polizi presentzia itogarria –poliziaz inguratutako manifestazioen ohiko irudi horiek– izatera ere ohitu da parte hartze abertzaleak garrantzi handia izan dezakeen mobilizazioetan, izan hauek politikoak, euskararen aldekoak edo sozialak.
Ikusiko da zertan zehazten den praktikan UPNren itun berria, baina EAEkoa ikusita, kolpeak non eta nolakoak izango diren samur aurreikus daiteke. Bistan da, halaber, PSN lotzen jarraitzen duela Sanzek itun berriarekin eta Nafarroa Baik oposizioko indar gisa nabarmentzeko aukera berri bat duela, bere barne arazoei aurre egin eta proiektu politikoaren ardatzak argitu eta finkatzen baditu bederen.
EAE-N sorgin ehizak aurrera darrai: EHAK-ko bost kideen auziperatzea, Gaztesareari elkartasuna agertzeagatik zazpi herritarrek ETArekiko kolaborazio salaketa jaso dute, festetako arazoak ez dira eten… baina zalantza barik azken hilabeteetan izandako gertaera larrienetakoa da Kontsuelo Agirrebarrena lizartzarrari ezarritako lau urteko espetxe zigorra, Regina Otaola Lizartzako PPko alkateari irain egin eta jotzen saiatzeagatik –hala dio Auzitegi Nazionalaren zigorrak–. Jotzea lortu balu zigorren bat mereziko luke Agirrebarrenak. Irainak eta saioengatik, egia balira –berak ukatzen ditu– isunen bat ere bai akaso… baina lau urteko espetxealdia? Proportzio eza erabatekoa da buruan zentzu apur bat duen edonorentzat. Irudika ezina litzateke Cadizen, Bartzelonan, Pisan, Oslon edo Berlinen.Ez da analisi juridiko-politiko gehiegirik behar berriz ere argi ondorioztatzeko euskal lurraldea salbuespen eremua dela Espainian.
PP eta EAJ bederen argi azaldu dira Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainian proposatu duen zerga igoeraren aurka. Eta normala da, alderdi horiek –PSOErekin batera– izan direlako EAEn eta Espainian azken urteetan izan diren zerga jaitsieren bultzatzaile. 2008an ondarearen zerga ezabatu zen Espainia osoan –Gipuzkoan ezik–, sozietateen zerga beheraka etorri da azken urteetan, eta kapitalaren zergak %18an berdindu dira guztiak. Zapaterok berak gogoratu dio PPri Europako Batasunean Espainia atzenetakoa dela presio fiskalean –EAE eta Nafarroa atzerago daude, Grezia eta Irlandarekin batera azkenak–.
Krisian gastuari eustea logikoa da, familietan ere hori egiten da. Baina diru gehiagoren sarrerari uko zergatik egiten zaion ondo azaldu behar zaie herritarrei, eta zerga igoeren kontrako alderdiek ez dute hori egiten, gehien jota inbertsioetarako eta lehiaketarako ez duela laguntzen argudiatzen dute. Suedia, Frantzia edo Danimarka, adibidez, azken 40 urteetan zertan ari diren galdetu beharko litzateke orduan. Seguruenik, erantzunetakoa litzateke hauek ere atzera doazela presio fiskalean; eta bai, ongizate estatuak atzera egin du Europan ere, baina presio fiskalean EAE edo Nafarroa baino 10-20 puntu gorago daude oraindik ere.