Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Krisia areagotuko da, bi ikuspegi norabide berean
Ira14 0

Krisia areagotuko da, bi ikuspegi norabide berean

Atalak: Ekonomia

Irakurri eta entzun dut, ohi moduan, baietz,  ikusten ari direla krisiaren amaieraren argi izpiak. Azken asteetan sendo entzuten da eta Lehman  Brodhersen hondoratzearen urteurren honetan are gehiago. AEBtan lehenago izango dela Europan baino, zeresanik ez Espainiako Adreiluaren Erresuman baino. Enpleguaren arazoa, dena den, dexente luzatuko ei da Espainian. Enplegu politika malguagoa behar delako gertatzen dela hori, dio eskuinak, enpresaria harrapatua ei da, ezin langileak kaleratu eta, gero bota ezingo baditu, berriak ere ezin hartu.

Hau da, produkzio txikia dagoenean, langileak botatzeko araudi egokia behar dela. Produkzio handiarekin arazoak baretu egiten dira eta ekonomiak haizea hartzen du. Eta zerk baldintzatzen du produkzioa? Kontsumoak. Horra, beraz, egungo sistemaren ardatza, kontsumoa. Ekuazioa argia da, kontsumitu behar da, bestela ez dago produkziorik eta, beraz, lanik ere ez. Eta hemen egin dut topo Hans Harms filosofoak 2005ean idatzitako artikulu batekin:  “Jadanik ez da lan egiten ekoizteko, ekoizten da lan egiteko”. Lana bera da helburua eta ez ondasunak ekoiztea.

Harms aspaldi ari da esaten aipatu gisakoak eta abuztu bukaeran idatzitako beste artikulu batean (“Bukatu da festa”), berak argi azpimarratzen du ez dagoela atzera bueltarik. Bere ustez, azken 30 urteetako gurpil zoroa da, eta horrek dakarkio krisia sistemari: gero eta esku lan gutxiagorekin, gero eta gehiago ekoizteko gai da. Sistemak gehiegizko produkzioa du, kontsumitu ezin duena. Eta nola bideratu du arazoa azken urteetan: finantza ingeniaritzarekin, eta honek porrot egitean, sistemak krak egin du. Baina sakoneko arazoa ez ei da finantza munduarena, gehiegizko produkzioarena baizik, konponbiderik ez duena.

Harmsen arabera, Nicolas Sarkozy  da etorkizunari begira krisia serio hartu duen agintari bakarretakoa. Hala dio mandatari frantziarrak: “Behin-behineko egoeran gaudela pentsatu eta gero lehengo egoerara itzuliko garela uste duena, bere buruaz beste egiten ari da”.

Michel Husson ekonomilari ospetsuaren artikuluaren titulua are adierazgarriagoa da –“Krisia hasten ari da”– eta idazkiaren bukaera oso esanguratsua. Bere aburuz,  krisiaren aurreko egoerara itzuli nahi da, eta logikoa da, baina ezinezkoa: “Logikoa beste alternatibarik ez dagoelako: 1980ko bira neoliberal erraldoiaren bizkar atera zen azken atzeraldi handitik (1974-1975). Baina kapitalismoak, funtsean, jarduteko bi molde besterik ez ditu: ‘Keynes erara’, 30eko ‘Urte loriatsuetan’ bezala,  edo ‘liberal erara’. Lehen formulara itzultzeko presio sozial nahikorik ez dagoenez, molde neoliberalean are eta urrutiago joatea besterik ez dago. Baina absurdoa da, bide hau kale itsura doa, finantz krisiak bere bideragarritasunerako baldintzak suntsitu dituelako. Horixe da abiatzen  ari den garaiaren kontraesan nagusia”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Menudo panorama - Pedradas - [...] su parte, Xabier Letona, director de la revista Argia, firmaba un artículo titulado La crisis se agudizará (enlace en…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA