Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Laguntza bai, baina gakoa ENAMen baitan dago
Atalak: Politika
(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua)
ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki zuelako uneren batean. Eta udan ETAk Logroñon eta Mallorcan egindako atentatuek nahasmena areagotu zuten. ENAMen baitan egoera oso berde zegoela antzeman zitekeen, eta udazkeneko indar metaketak gehiago itxaron beharko zuela adierazten ari zen errealitatea.
Akaso ENAMen baitan egoera ez dago pentsatu bezain heldua, baina ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak eta ondorengo erreakzioek egosten ari dena munta handikoa dela adierazten dute. Borroka armatua alboratu beharraren defendatzaileek behin eta berriro errepikatu dute azken urteetan egungo ETA Estatuaren tresna ere bilaka daitekeela, eta joan den asteko atxiloketek ikusmolde hori sendotzen dute maila batean bederen. Madrilek erakutsi du ez zaiola interesatzen ENAMek bere baitatik bidera dezan ETAren bermoldaketa politikoa, edo nola-hala prozesu horretan eragin nahi duela. Nola? Zabalduena den hipotesia: ETAk jarrai dezala bere jardunarekin eta 2011ko udal eta foru hauteskundeetan ez dadila ezer berririk aurkezteko aukerarik izan, eta ondorengo lau urteetan konstituzionalismoak orain ekindako bidea sendotu eta finkatzeko aukera izango luke.
ALDERDIEN LEGEAREKIN Madrilek argi ikusi du ENAMi min egin diola eta muturreraino eraman nahi du bere politika hori, legez kanpoko ezker abertzalea politikoki itotzeaz gain, konstituzionalisten mauka politikoa bihurtzen delako. Orain arte gainera, ordaindu beharrekoa oso txikia izan da eta are txikiagoa Estrasburgoko Auzitegiak Espainiaren jarrera errepresiboari sostengu juridiko-politikoa eman ondoren.
Baina ez, dirudienez Madrilentzat ere dena ez da hain samur eta lineala izaten ari eta badirudi PSOEren baitan beste honako irakurketa ere egiten ari direla: “Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Antxon Etxebeste eta beste asko eztabaida bideratzen ari direla, gauzak ondo doazkiela eta akaso Madrildik egindako planak izorra ditzaketela? Ez jaun-andreok, esku-hartu beharra dago eta ENAMen baitan egon daitezkeen mugimenduak izan daitezela guk nahi ditugun norabidean eta ez haiek nahi dutenean”. Ezker abertzaleko buruzagi askok argi utzi du atxilotuak zertan aritu diren, zer prozesu bizitzen ari den ENAMen baitan eta, Madrilek nahi duenaren aurka, nola “prozesu demokratikoarekin” aurrera jarraitu behar den.
DONOSTIAKO manifestazio arrakastatsua ENAM norabide horretan laguntzeko bultzada esanguratsua da eta abertzaletasunaren gehiengoak zer nahi duen adierazle ere bai. Protesta bai, elkartasuna ere bai, baina batez ere atxilotuen barne lanaren aldeko sostengua eta abertzaleen elkarlanaren aldeko apologia izan zen iragan larunbatekoa. ENAMek erabaki behar du prozesu honetatik nola atera nahi duen, etorkizunerako potentzial eta kapital politiko sendoarekin edo gabe. Dena ETAren jardunaren eremura eramatea gehiegi sinplifikatzea ere izan daiteke akaso, baina eztabaidaren ardatza hor dago gaur egun. ETAk bere jardun armatuarekin jarraitzen badu, adio potentzial eta sendotasun politikoari. Borroka armatua albo batean geratzen bada, potentzial politikoa hor geratuko da; beste kontu bat izango da gero hau nola erabiltzen den.
Esperantza ei da galtzen den azkena, eta bizi den abagunea da horren adierazle. Ezker abertzalearen azken 20 urteetako historia, besteak beste, ilusio eta desilusio salmenta prozesu luze bat da: Aljer, 1992ko balizko negoziazioak –Munduko Futbol Txapelketa, gogoratzen?–, Alternatiba Demokratikoa, Lizarra-Garazi, Loiola… Etsipena irabazle da gaurkoz eta baikortasunerako sinesmen ahalegin handia egin behar da; abertzalegoak, alabaina, argi du nahiago duela esperantza hari mehe horri heltzea. Ez da ez nolanahikoa alderdi eta eragile abertzaleek esku artean duten erantzukizuna, baina gakoa, funtsean, ENAMen dago. Gehiengo sindikalak, bestalde, berriz erakutsi du bere heldutasuna eta indarra. Dena beharko da.