Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Presio politikoak bakarrik mugiaraziko du PSE
Atalak: Politika
(ARGIAko 2204. zbkian argiratua)
Ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau da, espainiar gehiengoaren oniritzia behar dela. Defentsa egoeran zen orduan espainiar konstituzionalismoa, gutxiengoan Eusko Legebiltzarrean, eta Ibarretxe Plana ez zen bestelako erreforma behar zen.
Estatutuaren 30. urteurrenean Lopez lehendakariaren mezu nagusia ez da izan kontsentsu berriak eratu behar direla erreforma hori lortzeko; oraingoz ez da halakoen beharrik eta horrexegatik Gernikako Estatutua nahikoa da EAEko herritarren “erabaki eskubidea bermatzeko”. Inozoenak ere badaki hori ez dela EAEko gehiengo politikoak sinesten duena, ezta PSE-EE berak ere. PP da eremu horretan gustura dagoen bakarra. Tira, edo Eusko Jaurlaritzari heltzeko PSE-PP aliantza gauzatu arte hori zen nik pentsatzen nuena.
Orain akaso desberderdina da, eta PSE-EEk ikusten du aliantza honekin iraun dezakeela beste denbora bat, batez ere 2011ri begira PPrekiko aliantza berresten bada. Eta testuinguru horretan Gernikako Estatutua nahikoa da epe ertainera, batez ere legez kanpoko ezker abertzalea erakundeetan egon ezean, egungo markoa mugiarazteko presio nahikorik ez dagoelako.
gernikako estatutuak baditu lorpenak zalantza barik, eta autogobernuaren bidean azken 30 urteetan pauso garrantzitsuak ematea ahalbideratua du. Ez da hori, dena den, ezbaian dagoen iltzearen gakoa, ez da inoiz izan. Funtsean, Estatutua euskal herritarren autogobernua asetzeko tresna gisa abiarazi zen, Espainia eta euskal gizartearen artean zegoen gatazka politikoa bideratzeko ubide gisa, eta 30 urte geroago hori da funtsean lortu ez duena.
Ez zuen erdietsi euskal abertzaletasun estatutu zaleak bere onespen osoa eskaini izan zion garai luzean eta zeresanik ez orain, abertzaletasunak bere osotasunean gainditutzat ematen duenean. Ajuria Eneko Ituna, Lizarra-Garaziko Akordioa, Ibarretxe Plana, Kontsulta Legea, Loiolako bake prozesua eta beste hainbat gertaeren jarioa begien aurrean igaroten ikusi denean, Gernikako Estatutua EAEko euskal herritarren kontsentsu politikoaren ardatz moduan jarri gura izatea erabat lekuz kanpo dago, errealitate printzipioaren aurka eta, larriena, ez du inondik inora laguntzen bizi den gatazka politikoa gainditzen.
Ez dago berritasunik analisi hauetan, behin eta berriro egin ohi dira Estatutuaren hainbat urteurrenetan. Beste behin ere kontua da ea nork helduko dion egoera politikoa desblokeatzeko akuiluari. ENAMen mugimenduak bide dira, indar abertzaleen artean ere bai, Espainiako Gobernuak bere mugimendua egin du Batasuneko buruzagien atxiloketarekin… Erabaki eskubidea aipatu zuen Patxi Lopezek iragan igandean eta ez da gutxi kontzeptu hori erabili izan beharra. Edozein modutan, presio politikoak bakarrik mugiaraziko du egungo fikzio politikotik eta, gaur gaurkoz, presio politiko hori sentitzetik urruti dago PSE-EE.
ondarearen zerga bertan behera utziko du azkenean Gipuzkoako Diputazioak. Gehien duenak zergetan gehiago ordaintzearen anakronismo aurrerakoi hori apurka desegiten jarraitzen da modu horretan. Zerga kontuetan ohikoa den legez, herritarrak lelotzat hartu eta zergatik egiten den behar bezala argudiatu barik. Aipatzen dena da, hori bai, ez duela eraginik izango zerga bilketan, zerga honekin iaz 53 milioi euro bildu zela eta orain kapitalaren errentaren zergaren bi puntuko igoerak –%18tik %20ra– estaliko duela zulo hori, hortik 38 milioi euro sartzea espero delako, besteak beste.
Eskuinaren ohiko tesia da krisi egoeretan zergak jaistearena, garai oparoetan duen tesi bera, horrela inbertsioa eta lehiakortasuna bultzatzen ei dira. Aro guztietarako balio duen araua da.