ETAra bideratzeko polizi bultzada
(ARGIAko 2209. zbakian argitaratua) ESPAINIAKO LEGEAREN INDARRA erori da Segiko 31 gazteren bizkar eta espetxean dira. Eta bide batez, Sakabanaketa Legea medio, haien familien bizkar ere bai. Egotzitako delitu zehatzak: udako eskolak eta mendi martxak antolatzea, kamisetak saltzea, zozketak antolatzea… Beste behin ere “dena da ETA” sare erraldoi hori erabili da ehizaldi honetarako. Espainiak lege bihurtu du, baina euskal gizartearen gehiengoak behin eta berriz eta modu askotan...
Read MoreBatasunari beste begiratuko zaio ETAri
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua) Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han. Kanpora begira, ENAMek horren aurkakoa duen panorama politikoan burua indarrez atera dezakeela erakusten du. Bestelako kontua da buru hori hor tente...
Read MoreNegoziazioaren aldarria
(ARGIA-ko 2207. zbkian argitaratua) WILLIAM A. DOUGLASSEK Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra. Herritarrak sarri galdetzen dio bere buruari, ea nola demontre gauzatzen diren berez legez kanpokoak edo legearen amildegian diren bitartekaritza kontu...
Read MoreNoiz Garzonen ibilbidea epaitzeko eguna?
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua) Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure kontzientziarekin Alakrana askatzeko edozelako...
Read MoreKanpokoaren indarra
(ARGIAren 2205. zbkian argitaratua) Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan...
Read More
Iruzkin berriak