Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Noiz Garzonen ibilbidea epaitzeko eguna?
Atalak: Politika
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua)
Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure kontzientziarekin Alakrana askatzeko edozelako irtenbidetan arakatzeagatik. Baita ere, azken unean halakorik beharko balitz, bi piratak Auzitegi Nazionaletik Kenia edo Somaliara eramateko legezko bideren bat topatzeagatik, horrekin saihestuko balitz 36 marinelen bizitzak arriskurik txikiena izatea”.
Editorialgileak ez ditu “legearen inperioa”, “zuzenbide Estatuaren izaera eta indarra” eta herritarrok –euskaldunok bereziki– hainbestetan entzun eta halako arazoetan horren berba hutsalak diren horiek erabili. Hobe horrela. Eta hobe beste hainbestetan ere zentzu berarekin jokatuko balitz.
Hori da oro har, Estatuko komunikabideetan eta iritzi publikoan oso sustraitua dagoen iritzia, egin dezala Espainiako Gobernuak egin beharrekoa marinelak euren etxeetara bizirik eta inongo kalte barik itzul daitezen. Ia inoiz ez moduan, Euskal Herrian egindako mobilizazioak ere, gaiaren oinarrian dagoen adostasunaren erakusle dira.
Bost hilabete lehenago, ustezko beste 13 pirata libre utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaileen esanetan Kode Penalak “pirateria delitua” kontuan hartzen ez duelako. Oraingoan, Garzonek delitu hori alboratu eta “legez kanpoko erakundea osatzea, armak izatea eta lapurketa” leporatu die. Ozeano Indikoan harrapatutako somaliarrei, epaile espainiar batek legez kanpoko erakundeko kide izatea leporatzea? Armak eramatea? Gutxienean barregurea ematen du.
Garzon epaileak oraingoan ez zuen prebarikaziorik egingo hala jokatzearekin, baina herritar soilak baldin badaki epaile izarraren erabakiak negoziazioa burutu behar duen Gobernuari zer dakarkion, are gehiago Garzonek berak. Legeak lege, pertsonen bizitza arriskuan jartzen duten jokabideek ere izan beharko lukete lekurik zigor araudietan, gutxien-gutxienez epaile edo agintari hori kargugabetzeko.
Sei hilabete bete dira PSE-EE eta PPk euren gobernu akordioa sinatu zutenetik. PP ez da gobernuan, baina zenbait sailetan balego moduan, esate baterako Herrizaingo Saila eta Hezkuntza, gizartea egituratzeari begira giltzarri diren sailak.
Gaitza da bi eremu horietan izaten ari diren jarrerekin hainbeste erabiltzen den “kontsentsu” hitzak zentzurik izatea. Eta normala da gainera, sozialista eta popularrak gobernura iritsi ziren aldaketa indarrean jartzeko eta hori egiten ari dira, konplexurik gabe gainera. Hori bai, kontsentsua, bizikidetza, askatasuna eta gisakoen aitzakia baino, hobe lukete aitortzea ideologia batek eta ideia politiko batzuk bultzata ari direla. Hori da gobernu guztiek egiten dutena.
Dena den, kontsentsu eta bizikidetza gutxi bultza daiteke, oraingo hezkuntza sailetik esaten denean, lehengo hezkuntza sailaren arauek EAEko biztanleen %80 atzerritartzat hartzen zutela. Eta, beraz, ondoriozta daiteke, %20ko horren ordezkariak ari zirela %80ko horien seme-alabak “adoktrinatzen”. Errealitateaz egindako tamainako faltsukeriak ezin dezake ezer txukunik eraiki.
Ez da egia euskara eta gaztelera orain maila berean jarri direnik. Legearen ikuspegitik, gauzak ondo finkatuta daude duela 30 urtetik hona: Espainiako Konstituzioak argi eta garbi uzten du herritar guztiek dutela gaztelania “ezagutu beharra” eta, hala nahi izanez gero, “erabiltzeko eskubidea”; beste hizkuntzak eskubideen eremuan geratzen dira, ez dira derrigorrezkoak ezta euren autonomietan ere. Bai, EAEn koofizialak dira gaztelania eta euskara, baina legezko auzi larrietan ezaguna da Auzitegi Gorena eta Konstituzionala zertan oinarritzen diren.
Baina legezko egoera albo batera utzita, are eta larriagoa da berdintasun itxurakeria horiek haizatzea hizkuntza baten eta bestearen benetako errealitatea zein den ikusita. Besterik gabe, euskaraz normaltasunez bizi gura duten milaka euskaldunei iseka egitea da.