Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Negoziazioaren aldarria
Atalak: Nazioartea, Sailkatugabeak
(ARGIA-ko 2207. zbkian argitaratua)
WILLIAM A. DOUGLASSEK Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra.
Herritarrak sarri galdetzen dio bere buruari, ea nola demontre gauzatzen diren berez legez kanpokoak edo legearen amildegian diren bitartekaritza kontu hauok. Bitartekariak ere, kasu honetan bederen, argi azaltzen du bere segurtasun eza eta beldurra. Douglassek horiek guztiak luzatzen dizkigu. Ez da lerro horietan berri politikorik, aipatzen direnak azaleratutakoak eta, beraz, ezagunak dira.
Testigantzari bere iritzia eta analisia ere gehitzen dizkio sarri, orriok balore erantsiz betez. Nafarroako gaiak blokeoan izandako garrantzia azaleratzen du ostera; edota aldeetako barne desadostasunek prozesuaren porrotean izandako garrantzia, Batasuna orain eztabaidatzen ari den barne agirian ere aitortzen den moduan.
Halako ugari bila daitezke antropologo amerikarrak bere biografiarako atondutako pasarte honetan, baina edozeren gainetik gatazkaren izaera da erabat argi uzten duena: gatazka politikoa da eta txukun konponduko bada hori elkarrizketa eta negoziazioaren bidez izango da.
NAGORE LAFAGGE-REN auziko epaia ezagutu ondoren, orain ikusi beharko da Jose Diego Yllanesek zer zigor jasotzen duen homizidio delituagatik. Lerrootako hausnarketak, ordea, zigor zehatz berau baino, zigorrak eta testuinguruak jorratu gura ditu bere motzean. Ez dakit teknikoki zein neurritan baldintzatuko duen mediatizazioak epaiketaren emaitzan, baina epaileak lehen unetik genero biolentzia kasuetatik erabat baztertzeak epaia bete-betean baldintzatzen du. Eta epaiketan ikusi eta entzundakoekin, seguruenik berdin erabaki zitekeen aurkakoa ere.
Ez dakit 7 urteko espetxe zigorra (Jose Diego Yllanesen defentsaren eskaria), 17koa (fiskaltza) edo 20 ingurukoa (akusazioa partikularrak) eskatu eta finkatu behar ziren. Bihotzak, buruak, legediak, konparaketak… diote zazpi gutxi direla. Bizitza osorako espetxe zigorra edo heriotz zigor zaleentzat 17 eta 20 ere gutxi izango dira.
Pertsona 20 urtez preso izateak, honegatik edo hargatik, zigor soilaren ikuspegitik bakarrik izan dezake zentzua. Ertz ugarikoa da gaia eta buelta asko eman beharrekoa, baina pertsonaren duintasunari begira, mendekua eta zigorra ez litzaizkioke bergizarteratzeari gailendu behar.
Eta Iruñeko kontuez ari garela, konparazioak saihestezinak dira. Yllanesentzat bere defentsak 7 urteko espetxe zigorra eskatzen du, Gaztetxeko 12rentzat fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra Iruñeko Labriteko Aldapan errepidea besoz eta bidoiez oztopatzeagatik. Eta zenbat euskal gazte zigortu izan dituzte zazpi urtetik gora zabor edukiontziak edo kutxazain bat erretzeagatik?